Egiptoko XXVII. dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
50. lerroa: 50. lerroa:
{{oinordekotza
{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Egiptoko XXVI. dinastia]]
| aurrekoa = [[Egiptoko XXVI. dinastia]]
| titulua = Egiptoko dinastiak
| titulua = [[Egiptoko dinastiak]]
| epea = Egiptoko XXVII. dinastia
| epea = Egiptoko XXVII. dinastia
| ondorengoa = [[Egiptoko XXVIII. dinastia]]
| ondorengoa = [[Egiptoko XXVIII. dinastia]]

00:13, 1 maiatza 2009ko berrikusketa

Estatua eskeintzailea
Dario I.aren hieroglifoa. Louvreko Museoa

Egiptoko XXVII. dinastiak, lehen pertsiar dominazioa ere deitua, K. a. 523tik K. a. 404 arte irauten du.

Pertsiar Inperioak, Egipto bi alditan menderatu eta konkistatu zuen. Lehen dominazioak, 120 urte inguru iraun zuen. Pertsiar erregeak, Menfisen, satrapa eta altxorzain baten bidez ordezkatuak izan ziren, ideologikoki, faraoi hauek, saitar faraoien oinordekoak ziren arren, eta, Manetonentzat, XXVII. dinastia osatu zuten.

Saitar garaitik, Egiptok, kulturalki eta ekonomikoki loraldia izan zuen: Kanbises II.ak eta Dario I.ak bereziki oparoa zen probintzia bat lortu zuten.

Aldi berean, bertako funtzionario aliatuak eta pertsiarrak, lurra administratzeko oso prest zeuden, hauek ere finkatu ziren, goarnizioak atzerritarrekin sendotu zituzten (Elefantinako Judu-Aramearra kasu), eta, greziar eta feniziarrei, erraztasunak eman zizkieten merkatari bezala.

Kanbises II.a eta, bereziki, Dario I.a, benetako faraoi bezala irudikatuak izan ziren monumentu publiko eta pribatu ugaritan.

K. a. 445 inguruan, Artaxerxes I.aren erregealdian, Herodotok Egipto bisitatu zuen.

XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastiek, Egiptoko aro berantiarra deritzon garaia osatzen dute.

Dinastiako faraoiak

Izena Iruzkinak Erregealdia
Kanbises II.a - K. a. 523-K. a. 521
Esmerdis - K. a. 521-K. a. 521
Dario I.a - K. a. 521-K. a. 485
Xerxes I.a - K. a. 485-K. a. 465
Artaxerxes I.a - K. a. 465-K. a. 424
Xerxes II.a - K. a. 424-K. a. 424
Dario II.a - K. a. 424-K. a. 404
Artaxerxes II.a - K. a. 404-K. a. 404

Dinastiaren kronologia

Egiptologoek estimatutako kronologia:

  • Lehen faraoia: Kanbises II.a K. a. 525/K. a.523-K. a. 522/K. a. 521
  • Azken faraoia: Artaxerxes II.a K. a. 405/K. a. 404-K. a. 401 (Jürgen von Beckerath)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko XXVII. dinastia Aldatu lotura Wikidatan



Aurrekoa
Egiptoko XXVI. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko XXVII. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XXVIII. dinastia