Joseba Rezola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
| style="background:#efefef;" align="center" colspan="2" |
| style="background:#efefef;" align="center" colspan="2" |
|-
|-
| '''Kargua:''' || [[Fitxategi:Flag of the Basque Country.svg|25px]] [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[Lehendakariorde]]a
| '''Kargua:''' || [[Fitxategi:Flag of the Basque Country.svg|25px]] [[Euzkadi]]ko [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritzaren]] [[Lehendakariorde]]a
|-
|-
| '''Agintaldiaren iraupena''' || [[1963]] - [[1971]] (erbestean)
| '''Agintaldiaren iraupena''' || [[1963]] - [[1971]] (erbestean)

00:19, 9 maiatza 2009ko berrikusketa

Joseba Rezola Arratibel
Kargua: Euzkadiko Euzko Jaurlaritzaren Lehendakariordea
Agintaldiaren iraupena 1963 - 1971 (erbestean)
Ondorengoa: Jesus Maria Leizaola
Jaio: 1900ko apirilaren 18a Ordizian
Hil: 1971ko abenduaren 26a Donibane Lohizunen
Alderdi politikoa: EAJ
Lanbidea: Abokatua


Joseba Rezola Arratibel euskal politikari abertzalea izan zen. 1900eko apirilaren 18an Gipuzkoako Ordizia udalerrian jaio zen eta 1971ko abenduaren 26an Lapurdiko Donibane Lohizune udalerrian zendu zen.

1914an Euzko Alderdi Jeltzaleaan sartu zen. Eskubidean lizentziatu ondoren bere jaioterrian abokatu gisa lan egingo du, aldi berean Donostiako Euzko Idazkaritzan ere ibiliko da, 1932-1935 urteen bitartean Gipuzko Buru Batzarreko hautatua izango delarik.

1936an Espainiako Gerra Zibila hastearekin bat EAJren Gipuzkoako Defentsa Biltzarreko Komisaldegiaz arduratzen da. Urte honetako uztailean Irujo, Lasarte eta Amilibiarekin batera Loiolako donostiar koartelen errendizioaren negoziaketetan esku hartzen du. Kandido Sasetarekin Euzko Gudarostearen lehen bataloien antolamendu lanetan hasiko da.

1936ko urrian lehen Euzko Jaurlaritza osatzean Defentsa Kontseilaritzako idazkari nagusi izendatzen dute, honela Jose Antonio Agirre Lehendakariarekin gerra amaiturarteko lankidetza hasiko duelarik.

1937an Rezola Santoñan preso hartu zuten; hasiera batean heriotz zigorrera kondenatua izan zen baina ondoren zigorra bizitza osorako gartzelarengatik aldatu zioten. Hainbat presondegitik igaroko da, azkenik 1943an aske utziko dutelarik.

Ordizian bizitzea debekatu ziotenez Madrilera mugituko da, han hiru urtez bertako euskal erresistentziaren buru nagusia izango delarik. Peio Irujo, Jesús Insausti eta Koldo Mitxelenarekin elkarlanean ibiliko da. Baionako Itunaren (1945) ondoren Kontseilu Ordezkaritza eta Erresistentzia Biltzarraren lehendabiziko presidentea bilakatuko da. Bere jarduera klandestinoengatik hainbat alditan atxilotuko dute. 1945ko urte hortan bertan Donostian atxilotuko dute, ihes egitea lortuko du eta Iparraldera joango da.

Berriz ere etxetik kanpo zen, halere bere jarduerei gogo eta indarberriz ekin zien nahiz eta bere osasuna presondegian egondako denboraldiaren ondorioz txarrera joan. 1946 eta 1951 urte bitartean "Euskadi Irratiko" lankide nagusienetakoa bilakatuko zen, irrati klandestinoa eta Iparraldeko erresistentziaren irrati erakundea. Julio Jauregiren kargu-uztearen ondoren EAJko Idazkari Nagusi izendatuko dute, kargu honetan 12 urtez egongo delarik. 1963an Landabururen heriotzaren ondorioz, Joseba Rezola Euzko Jaurlaritzako Lehendakari-orde izendatuko dute. Rezolak "Euskal Kulturaren Alde" eta "Sabindar Batza" kultur elkarteen buru zelarik lan bikaina egin zuen. Gizon aurrerakoi eta europarzalea, EAJ eta Euzko Jaurlaritza ordezkatuz Europar Mugimendua eta Demokrazia Kristauaren erakunde eta biltzarretan parte hartu zuen.

Iruditegia

Bibliografia

  • Joseba Rezola. Gudari de Gudaris. Sabin Arana Elkargoa.

Erreferentziak

Kanpo loturak