Pekingo metroa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{lanean}}
[[Fitxategi:Beijing-Subway.png|thumb|Metroak 2008. urtearen amaieran zuen ibilbidearen mapa.]]
[[Fitxategi:Beijing-Subway.png|thumb|Metroak 2008. urtearen amaieran zuen ibilbidearen mapa.]]
[[Fitxategi:Beijing Subway Airport Express 01.jpg|thumb|Aireporturako linea azkarra.]]
[[Fitxategi:Beijing Subway Airport Express 01.jpg|thumb|Aireporturako linea azkarra.]]

10:18, 10 maiatza 2009ko berrikusketa

Metroak 2008. urtearen amaieran zuen ibilbidearen mapa.
Aireporturako linea azkarra.

Beijingo metroa (txinera sinplifikatuz: 北京地铁, pinyineraz: Běijīng dìtiě), Beijing eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1969an zabaldu zen eta zabaldutako azken lineak Beijingko 2008ko 2008ko Udako Olinpiar Jokoak|joko olinpikoen]] aurretik zabaldu ziren.

Ezaugarriak

Beijingo metroa Txinako Herri Errepublikan eraikitako lehen metroa izan zen (Hong Kongeko metroa 1912an eraiki bazen ere, izatez ez zen metroa izan hamarkada batzuk beranduagora arte). Lehen bi hamarkadetan metroak bi linea baino ez zituen izan, baina 1990ko hamarkadaren amaieran, Beijingo gobernuak, metro-sarea luzatzeko proiektua aurkeztu zuen. Metroaren luzapenaren bultzadaren arrazoietako bat, Beijing hiria 2008ko Udako Olinpiar Jokoak ospatzeko aukeratzea izan zen.

Eraikuntza lan neketsuen ondoren, joko olinpikoak ospatu aurretik linea berriak zabaltzea lortu zuten. Dena den, linea berrien eraikuntza ez da gelditu eta etorkizunean Beijingo metroak 15 linea baino gehiago izango dituela aurrikusten da.

Lineak

Linea eta kolorea Terminals (District) Zabaltze
urtea
Azken
luzapena
Luzera (km) Geltokiak Lotuneak
1. linea Pingguoyuan (Shijingshan) - Sihui East (Chaoyang) 1971 1999 30,4 23 2. linea, 5. linea, 10. linea, Batong linea
Batong linea Batong linea 2003 18,9 13 1. linea
2. linea Linea Biribila 1971 1987 23,1 18 1. linea, 5. linea, 13. linea, Aireportuko linea
5. linea Iparreko Tiantongyuan (Changping) - Songjiazhuang (Fengtai) 2007 27,6 23 1. linea, 2. linea, 10. linea, 13. linea
8. linea Beitucheng - Baso parkearen hego atea (Chaoyang) 2008 4,5 4 10. linea
10. linea Bagou (Haidian) -
Jinsong (Chaoyang)
2008 24,7 22 1. linea, 5. linea, 8. linea, 13. linea, Aireportuko linea
13. linea Xizhimen (Xicheng)- Dongzhimen (Dongcheng) 2002 2003 40,9 16 2. linea, 5. linea, 10. linea, Aireportuko linea
Aireportuko linea Dongzhimen (Dongcheng) –
Beijingo aireportua (Chaoyang)
2008 28.1 4 2. linea, 10. linea, 13. linea

Etorkizuna

Gaur egun zortzi linea dauden arren Beijingo gobernuak beste zazpi linea eraikitzeko asmoa dauka 2015. urtera arte. Linea berriek 164 kilometroan luzatuko dute Beijingo metro-sarea. Gaur egun eraikitze lanetan dauden lineak honakoak dira:

  • 4. linea
  • 6. linea
  • 8. linearen bigarren fasea
  • 9. linea
  • 10. linearen bigarren fasea
  • Daxing eta Yizhuangerako linea

Eta beste sei linea gehiagoren proiektua prestatzen ari dira:

  • 7. linea
  • 14. linea
  • 15. linea
  • Fangshan, Changping eta Mendebaldeko ingurabide linea

2015. urtean Beijingo metro-sareak 561 kilometro izango ditu eta munduko luzeenetakoa izango da Shanghaiko metroarekin batera.

Kanpo loturak