Laida: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ibarrangeluko_Laidako_hondartza.jpg fitxategia kendu da, Multichill(e)k Commonsetik ezabatu baitzuen.
revert
3. lerroa: 3. lerroa:


== Ezaugarriak ==
== Ezaugarriak ==
[[Fitxategi:P1010194.JPG|thumb|300px|right|Laidako hondartza]]

[[Ibarrangelu]]ra doan BI-3234 errepidearen parean aurkitzen da. [[Gernika]]ko itsasadarraren eskuinaldean, bokalaren ondoan. Dunek osaturiko hondartza, bi gune desberdintzen dira, barrukaldeko gunean, olatuak txikiak dira, eta itsasadar barneko korronteak dira nagusi, eta kanpokaldeko gunean olatuak dira nagusi. Guztira 812 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 59.190 m2-ko azalera dauka eta 38.189 m2-ko azalera itsasgora denean. Itsasbehera denean, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hondartzarik zabalenetakoa da.
[[Ibarrangelu]]ra doan BI-3234 errepidearen parean aurkitzen da. [[Gernika]]ko itsasadarraren eskuinaldean, bokalaren ondoan. Dunek osaturiko hondartza, bi gune desberdintzen dira, barrukaldeko gunean, olatuak txikiak dira, eta itsasadar barneko korronteak dira nagusi, eta kanpokaldeko gunean olatuak dira nagusi. Guztira 812 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 59.190 m2-ko azalera dauka eta 38.189 m2-ko azalera itsasgora denean. Itsasbehera denean, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hondartzarik zabalenetakoa da.



21:54, 29 maiatza 2009ko berrikusketa

Txantiloi:Koordenatu lotura EHko lekua Laida Bizkaiko hondartza da, Ibarrangeluko udalerrian kokatua.

Ezaugarriak

Laidako hondartza

Ibarrangelura doan BI-3234 errepidearen parean aurkitzen da. Gernikako itsasadarraren eskuinaldean, bokalaren ondoan. Dunek osaturiko hondartza, bi gune desberdintzen dira, barrukaldeko gunean, olatuak txikiak dira, eta itsasadar barneko korronteak dira nagusi, eta kanpokaldeko gunean olatuak dira nagusi. Guztira 812 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 59.190 m2-ko azalera dauka eta 38.189 m2-ko azalera itsasgora denean. Itsasbehera denean, Euskal Herriko hondartzarik zabalenetakoa da.

Arriskugarritasun ertaina dauka, arriskugarritasun hori nabarmena da itsasgora izaten denean, izan ere, marea oso azkar jaisten da baina baita oso arin igo ere. Uraren kalitatea ona da, azken urteetan osasunbidearen alorrean eginiko obrek itsasadarraren uren egoera hobetu dute. Uraren egoera betiere hobea da itsasoko gunean, itsasadar barruko gunean baino. Hondartzara joaten den bataz besteko jende kopurua handia da, gehien bat Gernika eta Zornotzatik datoz bisitariak. Gernikako herrira doan Bizkaibus zerbitzua dago ekainetik irailera, ordu erdiro ateratzen dira autobusak Gernikako geltokitik Ibarrangelu edo Elantxobe helmuga dutela, Laida eta Lagako hondartzak zeharkatuz.

Hondartzaren azalera asko handitu da azken hamarkadan. Muruetako ontzioletan eginiko itsasontziak itsasoratzeko itsasadarrari egiten zaizkion dragaketek are asko pilatu dute Laidan.

Jakingarriak

Fitxategi:P1010206.JPG
Arketako badia

Mundaka eta Toñako hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua hondartzaren hego-mendebaldeko gunean hartzen da, dena dela, mareen araberakoa izaten da. Horrez gain, kanoen alokairua posiblea da, itsasadarretik barrena ibili eta Urdaibaiko pasaiaz gozatu ahal izateko.

1940ko hamarkadan, ekaitz handi batek hondartzak zituen duna naturalak desegin egin zituen. 2000. urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Europear erakundeek lagunduriko proiektu baten bitartez, dunak berreskuratzen joan da, gaur egungo egoerara ailegatuz. Proiektu honek kritika ugari jasan ditu, izan ere, dunen berreskuratzearekin batera, eta hondartzaren zabalera handitu den einean, Mundakako ezker olatu famatuari eragin zitzaion. Dena den, natura pixkanaka bere onera etorri da eta gaur egun ezker olatua erabat berreskuratu dela esan liteke.

Hondartzaren ondoan kanping bat dago Arketako Kanpinga, Ibarrangelu eta Gautegiz-Arteaga udalerrien mugan kokatua. Kanpinga eta hondartza batzen dituen paseo bat eraiki berri da orain dela urte gutxi.

Kanpo loturak