Urretxu-Zumarragako gaztetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t Urretxu Zumarragako Gaztetxea izenburua Urretxu-Zumarragako Gaztetxea(r)en truke aldatu da
(Ez dago alderik)

20:00, 1 ekaina 2009ko berrikusketa


Urretxun GazteleKUaren inguruko aldeko lehen mugimenduak 1977 - 1978 urte inguruan eman ziren. Honela 1978. urtean lortu zuen gazteriak lehen lokala eta hasierako proiektuaren gauzatzea. Lehen gazteleKU honek ez du zerikusirik gaur egunera iritsi zaigun estrukturarekin. Lehenik eta behin gazte lokal bat irekitzea lortu zen eta lokal horrek elkarte batek bezala funtzionatzen zuen eta halako hitzarmena zuen udalarekin sinatua. Funtzionamendua eta harremana estua zen udalarekin eta bi astez behin burutzen ziren bileren bidez erabaki ohi zen aurrera eraman beharreko ekintza eta aurrerapausoak. 80. hamarkadaren erdialdean GazteleKUak drogaren kolpe gogorra jaso zuen eta lorturik zuen izena erabat gaiztotzen da herritarren partetik. Honela ekintzak murriztu ziren eta lokalak taberna baten gisa funtzionatzen zuen gazteen zerbitzuak ahazturik.

Egoera hau ikusirik 1990-1991. urteetan gazte koadrila batzuen ardurapean bilera batzuk egin ondoren arazoa sustraietatik heldu eta konpontzen hasteko ZUGA taldea (Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada) sortu zuten. Herriko gazteriaren erantzuna nahikoa bizia izan zen eta bazkideak biltzeko kanpainan 300 gazteren atxikipena lortu zen. Lan dinamika aldatuz joan zen eta lokalean eman zen giroaren aldaketa nahikoa handia izan zen herriko gaztediak berriz ere “bere” hartu zuelarik. 90. hamarkada erdialdean errelebo generazionala ematen da eta hori aurrerantzean ere eman dedin mekanismo batzuk sortu ziren (adibidez, barraren ardura 2 urtez behin aldatu behar da, direktibaren aldaketa…).

1998. urtean GazteleKUaren egoitza zaharra bota egiten da Urretxuko Gernikako Arbola plazaren urbanizazio berria dela eta. Etenaldi fisiko honek beste era bateko etenaldia eragiten duela esan daiteke 4 urtez luzatu zelarik. Honela 2002an, 4 urtez erritmo desberdinetan lan eginik lortu egin zen GazteleKUaren eraikin berriaren beheko solairua atontzea eta bere ateak gaztediari zabaltzea.

7 urte pasa ondoren, gaur da eguna non bi pisuak erabilgarri dauden, bigarren pisuan sukaldea, zineku, liburutegia eta ordenagailu publikoa daudelarik jendearen zerbitzura.


Kanpo Loturak

Urretxu-Zumarragako gaztetxearen myspacearen esteka
Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen web orria