José Montilla: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
20. lerroa: 20. lerroa:
[[es:José Montilla]]
[[es:José Montilla]]
[[fr:José Montilla Aguilera]]
[[fr:José Montilla Aguilera]]
[[gl:José Montilla]]
[[oc:José Montilla Aguilera]]
[[oc:José Montilla Aguilera]]
[[tr:José Montilla Aguilera]]
[[tr:José Montilla Aguilera]]

11:49, 11 ekaina 2009ko berrikusketa

José Montilla Aguilera (Iznájar, Kordoba, 1955ko urtarrilaren 15a - ) politikari espainiarra da, gaur egun Kataluniako Generalitateko presidentea eta PSCko (PSOE) idazkari nagusia.

16 urte zituela, Kataluniara joan eta Sant Joan Despi-n ezarri zuen bere bizilekua. Ezkonduta dago eta 5 seme-alaba ditu. Ekonomia eta Zuzenbideko ikasketak ditu. Administrazio Publikoko funtzionarioa da.

Udaletan izan duen esperientzia 1979an hasi zuen, Sant Joan Despiko Udaletxean. 1985ean, Cornella de Llobregat-eko udalerriko alkate bihurtu zen eta 19 urtez gehiengo osoarekin gobernatu zuen udala. 2003ko uztailetik, Bartzelonako Diputazioko buru izan da. Beranduago, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritzako ministro izendatu ondoren, tokiko administrazioan zituen kargu guztiak utzi zituen 2004ko apirilean. 2006ko abuztuan, Ministeritzaren kargua utzi zion, bere alderdikide den Joan Clos-eri.

PSCko idazkari nagusi gisa eta PSOEko Exekutibako kide bezala dituen betebeharrak bateratzen ditu.