Zare: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
62. lerroa: | 62. lerroa: | ||
== Politika == |
== Politika == |
||
=== 2007ko udal hauteskundeak === |
=== 2007ko udal hauteskundeak === |
||
[[2007]]. urtean ez zen udal hauteskunderik izan Zaren, ez zelako inongo talderik aurkeztu. |
[[2007]]. urtean ez zen udal hauteskunderik izan Zaren, ez zelako inongo talderik aurkeztu<ref>[http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2007/06/17/vecinos/pamplona/d17pam44.921167.php Noticias de Navarra egunkariko albistea.]</ref>. |
||
=== Udaletxea === |
=== Udaletxea === |
||
74. lerroa: | 74. lerroa: | ||
== Ikus, gainera == |
== Ikus, gainera == |
||
* [[Nafarroako udalerrien zerrenda]] |
* [[Nafarroako udalerrien zerrenda]] |
||
== Erreferentziak == |
|||
{{erreferentzia zerrenda|1}} |
|||
== Kanpo loturak == |
== Kanpo loturak == |
14:18, 13 ekaina 2009ko berrikusketa
Zare | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Sada | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31212 | ||
Herritarra | zaretar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°34′24″N 1°23′37″W / 42.57320611°N 1.39352088°W | ||
Azalera | 12,67 km² | ||
Garaiera | 512 metro | ||
Distantzia | 512 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 130 (2023: −9) | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,95 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,95 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,89 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 2,00 (2018: %0,6) |
Zare Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 193 biztanle zituen 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa ekialñdean kokatzen da, Zangozako merindadearen hegoaldean. Lizarra eta Zangotza elkartzen dituen C-132 errepidetik kilometro batera dago, 65. kilometroan alegia.
Zarek Leatxerekin egiten du muga iparraldean, Oibarrekin ekialdean, Ezporogirekin mendebaldean, eta Galipentzu eta Kasedarekin hegoaldean.
Klima
Zareko klima, mediterraniar kontinentala da, uda bero eta negu hotzekin. Prezipitazioak 500-600mm ingurukoak izaten dira urtean zehar.
Historia
Erromatarren garaian Ledea eta Eslaba arteko kaltzada erromatar bat igarotzen zen Zaretik. Zangozako bidearen ondoan, herrixka bat existitu zen garai hartan, bertako biztanleak mahasti eta olibondoak landatzen zituzten. Erdi Aroan Zare, inguruko udalerriekin, mairuen inbasioetaz babesteko gotorleku sare baten partaide izan zen.
1076. urtean Leireko Raimundo apezak, Fontanellako jauregiaren dohaintza jaso zuen. 1084. uretan ebstalde Zare Aragoako erresumaren zati izan zen, denboraldi batez. Zareko familiarik antzinakoena Aznarez familia da. Familia honek Teobaldo I.a erregearen eskutik Xabierko gaztelua jaso zuen 1236. urtean. Aitzitik, Frantzisko Xabierkoaren amona, Zaren jaio zen.
1425etik aurrera Zare Leringo konderriko zati izatera pasatu zen. Erromatarren garaian bezalaxe garai hartan ere mahasti eta olibondoen landaketa ziren herriko nekazal ihardueraren ardatza. 1846. urtean udalerria Oibarrekin banatu eta udalerri independiente bihurtu zen.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
810 | 805 | 791 | 790 | 693 | 616 | 556 | 548 | 425 | 336 | 280 | 224 | 211 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,50a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Ekonomia
Herritarren %65a nekazaritza edo honekin harremana duten ihardueratan aritzen da. Ardogintza eta zerealen landaketa bereziki garrantzitsuak dira. Ustiategi handiak eta ortu txikiak daude, eta orokorrean landaketa lurraren jabetza nahiko sakabanaturik dago.
Azpiegitura eta garraioak
La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Zare Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Politika
2007ko udal hauteskundeak
2007. urtean ez zen udal hauteskunderik izan Zaren, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3].
Udaletxea
Zareko udaletxeko idazkaria, Eslaba, Ezporogi, Larraga eta Lergako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kantoi kalea, z/g
Zerbitzuak
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Zare eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea.
Kanpo loturak
- Zareko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Zareri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |