Hamaikabat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
4. lerroa: 4. lerroa:


Alkarbidera pasatu ziren Gipuzkoako [[Gipuzkoako Batzar Nagusi]]etan EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak ere (4), [[Iñaki Galdos]] eta Pello Gonzalez diputatuak buru.
Alkarbidera pasatu ziren Gipuzkoako [[Gipuzkoako Batzar Nagusi]]etan EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak ere (4), [[Iñaki Galdos]] eta Pello Gonzalez diputatuak buru.
Baita zenbait alkate eta zinegotzi, Gipuzkoakoak bereziki, Hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. EAko zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuten eta, horren ondorioz, [[Markel Olano]] [[ahaldun nagusia]]ri (EAJ alderdikoa) eskatu zioten lau foru diputatu horiek kentzeko.
Baita zenbait alkate eta zinegotzi, Gipuzkoakoak bereziki, hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. EAko zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuten eta, horren ondorioz, [[Markel Olano]] [[ahaldun nagusia]]ri (EAJ alderdikoa) eskatu zioten lau foru diputatu horiek kentzeko.


==Ikus, gainera==
==Ikus, gainera==

20:46, 3 uztaila 2009ko berrikusketa

Alkarbide Eusko Alkartasunaren zatiketatik sortutako alderdia da. 2009ko ekainaren 2an ezagutzera eman zuten.

EAko Gipuzkoako exekutibak alderdiko zuzendaritza nazionalarekin zituen desadostasunek istilu eta eztabaida handiak sortarazi zituzten. Besteak beste, 2007ko udal eta foru hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakiak (beste zenbait hauteskundetan EAJrekin egindako koalizioak bertan behera uzteak), eta alderdi barruan erabakiak hartzeko prozedurarekin ados ez zeudela esan zuten Gipuzkoako "kritikoek". Halaber, ezker abertzalearekin "polo edo gune soberanista" egiteko asmoa salatu zioten zuzendaritzari, horrek EAren sorrerako helburu eta printzipioak bertan behera utziko zituela argudiatuz.

Alkarbidera pasatu ziren Gipuzkoako Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak ere (4), Iñaki Galdos eta Pello Gonzalez diputatuak buru. Baita zenbait alkate eta zinegotzi, Gipuzkoakoak bereziki, hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. EAko zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuten eta, horren ondorioz, Markel Olano ahaldun nagusiari (EAJ alderdikoa) eskatu zioten lau foru diputatu horiek kentzeko.

Ikus, gainera

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.