Lizargarate lepoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
Keta (eztabaida | ekarpenak)
t kategoria gehitzen
7. lerroa: 7. lerroa:


[[Kategoria:Euskal Herriko mendateak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko mendateak]]
[[Kategoria:Zaraiako mendilerroa]]

13:07, 20 uztaila 2009ko berrikusketa

Lizargarate lepoa Eskoriatzan aurkitzen den mendate bat da, 970 metroko garaieran.

Bertatik, hainbat bide abiatzen dira, norabide desberdinetan. Baina bi bereizi daitezke batik-bat: Alabitara doana, bat, eta Deguria edo Degurixara doana, bestea. Bidegurutzea, Lizargarateko lepoa, altzairuzko plaka batzuez adierazita aurkitzen da. Bertatik abiatzen dira, lehen aipaturiko bi bideez gain, Elgeako mendilerrora doan bide bat, eta beste bat Eskoriatzara.

Irispideak

Bertara heltzeko bideak, bi edo hiru badira behintzat. Baina, guztietatik laburrena eta errazena, Aitzorrotz menditik gertu aurkitzen den Urizar edo Uxarko bidegurutzerik abiatzen da. Toki hortatik abiatuta, Alabitara doan bidea hartu behar da, eta zuzen jarraitu denbora guztian. Ordu bete baino gutxiago irauten duen ibilaldi baten ondoren, Lizargarateko lepoa adierazita dagoen tokira heltzen da. Aipaturiko Urizarko bidegurutzetik abiatu ondoren, baina Lizargaratekora heldu baino lehenago, gas hodiaren bidea aurkitzen da, kolore horiko langa metaliko batzuekin adierazita aurkitzen dena. Mendiolatik edo Urkulutik ere hel daiteke, lehenengo Degurixara helduz, eta, ondoren, handik, Arlutz mendi ingurura igo ondoren, aurrerago aurkitzen den eskuinetarako bide batetik jeitsiz.