Ametzueta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Keta (eztabaida | ekarpenak)
t kategoria gehitzen
Keta (eztabaida | ekarpenak)
t kategoria kentzen
14. lerroa: 14. lerroa:
*{{es}} [http://www.mendikat.net/monte.php?numero=668 Ametzueta "Mendikat"-en]
*{{es}} [http://www.mendikat.net/monte.php?numero=668 Ametzueta "Mendikat"-en]


[[Kategoria:Euskal Herriko mendiak]]
[[Kategoria:Zaraiako mendilerroa]]
[[Kategoria:Zaraiako mendilerroa]]

16:18, 20 uztaila 2009ko berrikusketa

Ametzueta Zaraiako mendilerroako mendi ugarietako bat da. Aretxabaletako herrian kokatua, Iruaitz eta Orkatzategi mendien artean aurkitzen da. Mendilerroko ia mendi guztiek bezala, harrizko tontorra du. 807 metroko garaierarekin, Zaraiako mendilerroko seigarren mendirik txikiena da. Orkatzategitik, Urtao edo Urtapotolueta pasabideak banatzen du.

Irispideak

Bide errazena, Urkulu urtegitik doa. Urtegi honen hegoaldeko muturretik, Arbeko labarra igo behar da lehenik, Ugaztegiko bidegurutzera heldu arte. Behin Ugaztegiko bidegurutzera heldu ondoren, ezkerretara doan bidea hartu behar da. Hemendik, bidea zuzen doa denbora guztian, Iruaitz, Ametzueta eta Orkatzategirantz. Iruaitz igaro ondoren, eskuinetara hartu eta tontorra bertan, begi bistan agertzen da.

Beste bide bat, Araotzetik datorrena da. Araotzetik, Ugaztegiraino igo, eta, ondoren, eskuinetara hartuz, aurreko bidearekin bat egiten du.

Bide luzeagoak, Mendiola eta Bolibarretik abiatzen dira. Bi elizate hauek bat egiten duten tokitik batipat. Bide hortatik, Elixabarriko mendatea igoz, San Juan Portaletaña ermitara heltzen da. Hau atzean utzi, eta gorantz jarraitu behar da, Peñakulu igaro ondoren kokatuta dagoen harbidera heldu arte. Hemendik, Kargalekuko lepora heltzen da lehenik. Ondoren, Eskoriatza eta Aretxabaleta arteko muga igaroz, jaisten hasi behar da. Gas hodiaren bideari jarraiki, Andarto Txiki mendiaren azpian kokatuta dagoen etxe batetara heltzen da. Hemendik, aurrera jarraitzea baino ez da, Ugaztegira helduz, aurreko bi bideekin bat egin arte.

Berezitasunak

Mendiaren inguruan, Urtapotolueta I trikuharria aurkitzen da. Baita Urtapotolueta II eta Urtaoko tumuluak ere. Azken hau, mendiaren magalean aurkitzen da.

Kanpo loturak