Glukolisi: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
117. lerroa: | 117. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Glycolyse etape10.png|center]] |
[[Fitxategi:Glycolyse etape10.png|center]] |
||
16:28, 25 uztaila 2009ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Glukolisia (grezieratik: γλυκύς "gozo" + λύσις "haustura"), glikolisia edo Embden-Meyerhof bidea glukosa katabolizatzeko bide metabolikoa da, izaki bizidun guztiek (bakterioek, landareek zein animaliek) erabiltzen dutena. Glukolisiaren bitartez glukosa molekula bakoitzeko bi molekula azido pirubiko (pirubato) sortzen dira.
Glukolisiaren bitartez zelulak hiru gauza lortzen ditu:
- energia handiko molekulen sintesia (ATP), beste prozesu zelularretan erabiliko direnak. Baita NADH-ren sintesia ere, arnasketa aerobioaren fase batean (arnas katean) ATP-aren sintesian parte hartuko duena.
- azido pirubikoa sortzea, Krebs ziklora pasatuko duena (arnasketa aerobioan) ala etanol edo azido laktiko bihurtuko dena (hartziduraren bitartez, ingurugiroan oxigenorik ez dagoenean).
- beste bide metabolikoetan arituko diren metabolito batzuen agerpena.
Prokariotoetan zein eukariotoetan glukolisia zelularen zitoplasman burutzen da.
Glukolisiaren ekuazio orokorra honako hau izaten da:
D-Glukosa | Azido pirubikoa | ||||
+ 2 NAD+ + 2 ADP + 2 Pi | Fitxategi:Biochem reaction arrow foward NNNN horiz med.png | 2 | + 2 NADH + 2 H+ + 2 ATP + 2 H2O |
Glukolisiaren nondik norakoak
Glukolisia bi fasetan sailkatu ohi da:
- lehenengo faseak energia gastatzen du (2 ATP), eta glukosa molekula bakoitzetik (6 C) bi molekula glizeraldehido-3 fosfato (3 C) sortzen dira.
- bigarren fasean energia ekoizten da (4 ATP), eta glizeraldehido-3 fosfato molekula bakoitzetik bi molekula azido pirubiko (pirubato) sortzen dira.
Glukolisiak 10 etapa ditu, jarraian aipatzen direnak:
- glukosaren fosforilazioarekin hasten da glukolisia, ATP molekula bat gastatuz. Fosforilazio horrekin glukosa molekula aktibatzen da, hots, energia irabazten du eta ezegonkorrago eta erreaktiboago bihurtzen da:
Glukosa + Adenosín trifosfato (ATP) Fitxategi:Biochem reaction arrow foward NNNN horiz med.png Glukosa-6-fosfato + Adenosín difosfato (ADP)
|