Hamaikabat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
t Alkarbide izenburua Hamaikabat(r)en truke aldatu da
(Ez dago alderik)

17:11, 26 uztaila 2009ko berrikusketa

Hamaikabat
H1!
BuruzagiaIñaki Galdos
Sorrera2009ko maiatzaren 14a1
Egoitza nagusiaDonostia
Ideologia politikoaSozialdemokrazia, abertzalea, indepedentista
Nazioarteko kidetzaEz du
www.hamaikabat.com

Hamaikabat (H1!) Eusko Alkartasunaren zatiketatik Alkarbide izenarekin sortutako alderdi abertzalea da. 2009ko ekainaren 2an ezagutzera eman zuten. Ekainaren 24an Alkarbide plataformak alderdi politiko izaera hartu eta izen berria hartu zuen.

EAko Gipuzkoako exekutibak alderdiko zuzendaritza nazionalarekin zituen desadostasunek istilu eta eztabaida handiak sortarazi zituzten. Besteak beste, 2007ko udal eta foru hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakiak (beste zenbait hauteskundetan EAJrekin egindako koalizioak bertan behera uzteak), eta alderdi barruan erabakiak hartzeko prozedurarekin ados ez zeudela esan zuten Gipuzkoako "kritikoek". Halaber, ezker abertzalearekin "polo edo gune soberanista" egiteko asmoa salatu zioten zuzendaritzari, horrek EAren sorrerako helburu eta printzipioak bertan behera utziko zituela argudiatuz.

Alkarbidera pasatu ziren Gipuzkoako Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak ere (4), Iñaki Galdos eta Pello Gonzalez diputatuak buru. Baita zenbait alkate eta zinegotzi, Gipuzkoakoak bereziki, hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. EAko zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuen eta, horren ondorioz, Markel Olano ahaldun nagusiari (EAJ alderdikoa) lau foru diputatu horiek kentzeko eskatu zioten.

Ikus, gainera


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.