Sonorako basamortua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: no:Sonoraørkenen
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: hr:Pustinja Sonora
46. lerroa: 46. lerroa:
[[fr:Désert de Sonora]]
[[fr:Désert de Sonora]]
[[gd:Fàsach Sonora]]
[[gd:Fàsach Sonora]]
[[hr:Pustinja Sonora]]
[[it:Deserto di Sonora]]
[[it:Deserto di Sonora]]
[[ja:ソノラ砂漠]]
[[ja:ソノラ砂漠]]

00:25, 4 abuztua 2009ko berrikusketa

Kaktusa.
Sonorako basamortuko mendiak.

Sonorako basamortua (ingelesez Sonoran Desert; gaztelaniaz Desierto de Sonora) Ipar Amerikako basamortua da, Estatu Batuak eta Mexiko arteko mugan kokatuta. Bere 311.000 km² azalera AEBetako Arizona eta Kalifornia eta Mexikoko Sonora estatuetara hedatzen da. Ingurumena babesteko 2001eko urtarrilaren 17an Sonoran Desert National Monument erreserba sortu zen. Batzutan bere inguruan Gila ibaia dagoenez Gila basamortua diote, bestetan Behe basamortua gertuko Mojave altuagoa delako.

Kokapena

Sonorako basamortua Kaliforniako golkoaren iparralde inguru dabil: Kalifornia Behereko ipar-ekialdetik, Kaliforniako hego-ekialdea eta Arizonako hego-mendebala zeharkatzen Sonorako mendebalderaino. Inguruko mendiak Kaliforniako chaparral eta Behe Kaliforniako basamortutik banatzen zaizkio. Iparraldean Mojave, Great Basin eta Koloradoko ordokiaren basamortuak ditu. Ekialdean Arizonako mendietako eta Sierra Madreko konifero-basoak. Hegoaldean Sinaloako baso lehorrak.

1951eko Vegetation of the Sonoran Desert liburuan, Forrest Shrevek zazpi eskualdetan banatzen du Sonorako basamortua:

  • Koloradoko behe harana (Lower Colorado Valley),
  • Arizonako goi-lurraldea (Arizona Upland),
  • Sonorako ordokiak (Plains of Sonora),
  • Sonorako muinoak (Foothills of Sonora),
  • Erdialdeko golko kostaldea (Central Gulf Coast),
  • Vizcaino eskualdea (Vizcaino Region), eta
  • Magdalena eskualdea (Magdalena Region).

Ekologista askok sailkapena berrikusi dute Vizcaino eta Magdalena eskualdeak kanpoan utzita. Huen ustez, eskualdeak Kalifornia Behereko penintsulan dauden eskualdean bere eko-eskualde propioa dute: Kalifornia Behereko basamortua.

Biztanleria

Basamortuan 17 amerindiar herriak bizi dira.

Sonorako basamortuan dauden hiri nagusiak honako hauek dira:

Txantiloi:Coor title dms