Qubako meskita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t robota Erantsia: zh:库巴清真寺
44. lerroa: 44. lerroa:
[[te:మస్జిద్-ఎ-ఖుబా]]
[[te:మస్జిద్-ఎ-ఖుబా]]
[[ur:مسجد قباء]]
[[ur:مسجد قباء]]
[[zh:库巴清真寺]]

07:57, 6 abuztua 2009ko berrikusketa

Fitxategi:Quba.jpg
Masjid Al-Quba

Qubako mezkita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz مسجد قباء), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean aurkitzen dena, eraiki zen lehen mezkita islamiarra da. Mezkita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen mezkita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, mezkitaren atzekaldean zegoelarik.

Islamiar tradizioaren arabera, Qubako mezkitan nafl otoitzetako (borondatezkoak) 2 Raka'ahs eskaintzea, Umrah bat egitea bezalakoa da.

Arkitektura

Abdel-Wahed El-Wakil komisionatua izan zenean, XX. mendean, zaharra ordezkatzeko mezkita handiago batetan pentsatzeko, bere diseinuetan egitura zaharra sartzen saiatu zen. Baina mezkita zaharra behera bota eta berri bategatik ordezkatu zen.

Berria, bigarren plataforma batetan altxatutako laukiluze formako otoitz gela batetaz osatuta dago. Otoitz gela, etxebizitza gune, bulego, ikuzketa instalakuntza, denda eta liburutegi batekin lotuta dago.

Sei sarrera gehigarri daude iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetan banatuak. Lau minaretek adierazten dituzte otoitz gelako lau izkinak. Hauek, oinarri karratuetan eutsiak daude, gainaldera iristean borobil bihurtzen diren ardatz oktogonalak dituzte.

Otoitz gela

Otoitz gela, erdialdeko patio baten inguruan aurkitzen da, zutabe multzoek eusten dituzten sei ganga handik bereiztua. Arkupe batek, bi badiako sakonera duena, patioa inguratzen du ekialdetik eta mendebaldetik, badia bateko sakonera duen beste batek, iparraldetik inguratzen duelarik, eta emakumeen otoitzgunetik banatzen du.

Emakumeen otoitzgunea, holtz batek inguratzen duena, bi zatitan banatuta dago, pasabide batek, iparraldeko sarrera eta patioa lotzen dituen bitartean.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Muhammad: The Messenger of Islam Hajjah Amina Adilena (p.286)
  • The Naqshbandi Sufi Tradition Guidebook of Daily Practices and Devotions Shaykh Muhammad Hisham Kabbanirena (p.301)
  • Happold: The Confidence to Build Derek Walker eta Bill Addisena (p.81)

Kanpo loturak