Andres Urrutia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
+irudi
1. lerroa: 1. lerroa:
[[File:Andres Urrutia euskaltzaina.jpg|thumb|250px|Andres Urrutia 2009an.]]

'''Andres Urrutia''' ([[Bilbo]], [[1954]]ko [[abenduaren 21]] - ) notarioa, ekonomialaria, idazlea eta, [[2005]]etik [[Euskaltzaindia]]ko burua da. [[Deustuko Unibertsitate]]an Zuzenbide ikasketak egin zituen, [[1976]]an lizentziatuz. [[Ondarroa]]n notario ibili zen [[1981]]etik [[1994]] arte, eta hortik aurrera Bilbon. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eskolak [[euskara]]z eta [[gaztelania]]z emanez.

11:13, 18 abuztua 2009ko berrikusketa

Andres Urrutia 2009an.

Andres Urrutia (Bilbo, 1954ko abenduaren 21 - ) notarioa, ekonomialaria, idazlea eta, 2005etik Euskaltzaindiako burua da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen, 1976an lizentziatuz. Ondarroan notario ibili zen 1981etik 1994 arte, eta hortik aurrera Bilbon. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eskolak euskaraz eta gaztelaniaz emanez.

1984tik 1988ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. Arlo juridikoan, hainbat lan lexikografiko eta terminologikotan hartu du parte, besteak beste hauexek: "Euskara legebidean" (Gotzon Loberarekin batera), "Euskara, zuzenbidearen hizkera" eta "Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833–1877". Labayru ikastegiko kolaboratzailea ere bada.

Idazle moduan, hainbat itzulpen egin ditu, eta bi narrazio liburu argitaratu ditu:

  • "Orrialdeak" 1992, Labayru.
  • "Berbondo" 2004, Labayru.

1997an euskaltzain oso izendatu zuten. Azkenik, 2005eko urtarrilaren 27an Euskaltzaindiaren buru hautatu zuten (Jean Haritxelhar ordezkatuz), akademiaren zazpigarren presidente eta lehenengo euskaltzainburu bilbotarra bilakatuz.

Kanpo loturak