Dobruja: berrikuspenen arteko aldeak
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago) |
t robota Aldatua: uk:Задунав'я |
||
125. lerroa: | 125. lerroa: | ||
[[sv:Dobrudzja]] |
[[sv:Dobrudzja]] |
||
[[tr:Dobruca]] |
[[tr:Dobruca]] |
||
[[uk: |
[[uk:Задунав'я]] |
||
[[zh:多布羅加]] |
[[zh:多布羅加]] |
18:42, 22 abuztua 2009ko berrikusketa
Esparru geografikoa
Dobruja, edo, batzuetan, Dobrudja (Dobrogea errumanieraz, Добруджа -Dobrudzha transliteratua- bulgarieraz, Dobruca turkieraz) Behe Danubio eta Itsaso Beltzaren artean dagoen eskualdea da, bere barnean Danubioren delta, Errumaniako kostaldea eta Bulgariak Itsaso Beltzean duen kostaldearen iparraldeko zatia hartzen ditu. Iparraldeko Dobruja, (Dobrogea) Errumaniarena, eta Hegoaldeko Dobruja, (errumarieraz Cadrilater), Bulgariarena dena, zatietan banatzen da.
Dobrogeako eskualde errumaniarra Constanţa eta Tulzea probintzietaz osatuta dago, bien artean, 15.500 kilometro karratuko azalera dutenak, eta milioi bat biztanle baino zerbait gehiagoko biztanleria. Bertako hiri nagusienak Constanţa, Tulzea, Medgidia eta Mangalia dira. Dobrogea, Errumaniako armarrian, bi izurdek ordezkatzen dute.
Dobrudzhako bulgariar eskualdea, Dobrich eta Silistra probintzietan banatzen da eta 7.565 km²ko azalera eta 350.000 biztanleko biztanleria du.
Azalera, biztanleria eta hiriak
Guztira, Dobrudjak 23.100 km²ko azalera du eta 1.3 milioi biztanle inguruko biztanleria. Azaleraren bi herenak eta biztanleriaren hiru laurdenak, Errumaniako zatian daude.
Historia
Hasieran, greziarrek kolonizatu zuten. Beranduago, erromatarrek eragina izan zuten orain Dobrudja den tokian, baina ez zuten II. menderarte konkistatu, gainontzeko Daziarekin batera, Traiano enperadorearen agindupean. Honek, daziarren aurka lortutako garaipena ospatzeko, 109. urtean, Adamklisiko garaikurra altxa zuen. Aurretik, Domiziano enperadoreak, daziarrekin, erromatarrentzat oso lotsagarria izan zen bake bat adostu zuen, Erromatar Inperioari kalte handia eragiten zion bakea. Ondoren, gainontzeko Daziarekin batera, eta Erromatar Inperioaren barnean mende t'erdi inguruz egon ondoren, inperioak berak baztertu zuen III. mendeko krisialdia deitu izan zaion garaian, Valeriano enperadorearen agintealdian.
Etnia | Dobruja | Iparraldeko Dobrudja | Hegoaldeko Dobrudja | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Zenbat | Portzentaia | Zenbat | Portzentaia | Zenbat | Portzentaia | |
Guztira | 1,328,860 | 100.00% | 971,643 | 100.00% | 357,217 | 100.00% |
Errumaniarra | 884,745 | 66.58% | 883,620 | 90.94% | 591 | 0.17% |
Bulgariarra | 248,517 | 18.70% | 135 | 0.01% | 248,382 | 69.53% |
Turkiarra | 104,572 | 7.87% | 27,580 | 2.84% | 76,992 | 21.55% |
Tartariarra | 23,409 | 1.76% | 23,409 | 2.41% | 4,515 | 1.26% |
Roma (ijitoa) | 33,422 | 2.52% | 8,295 | 0.85% | 25,127 | 7.03% |
Errusiarra | 22,495 | 1.69% | 21,623 | 2.23% | 872 | 0.24% |
Greziarra | 2,326 | 0.18% | 2,270 | 0.23% | 56 | 0.02% |