Iturrigorri: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°14′35″N 2°56′57″W / 43.24306°N 2.94917°W / 43.24306; -2.94917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-1950ko +1950eko)
t Auzoak koord txantiloiarekin jartzen
1. lerroa: 1. lerroa:
{{koordenatu lotura EHko lekua|balioa=auzoak|dn=43|mn=14|sn=35|de=2|me=56|se=57|kodea=ES-BI}}
{{koord|43|14|35|N|2|56|57|W|display=title|type:landmark_region:EH-BI}}
'''Iturrigorri''' edo Peñascal, [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Errekalde (Bilbo)|Errekaldeko]] barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka ([[2006]]an [[Bilbo]]ko udalak emaniko datuen arabera). Auzoa ibarbide estu batean kokatzen da, [[Errekaldeberri]] auzoaren mendebaldean, [[Arraitz]] mendiaren ondoan.
'''Iturrigorri''' edo Peñascal, [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Errekalde (Bilbo)|Errekaldeko]] barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka ([[2006]]an [[Bilbo]]ko udalak emaniko datuen arabera). Auzoa ibarbide estu batean kokatzen da, [[Errekaldeberri]] auzoaren mendebaldean, [[Arraitz]] mendiaren ondoan.



14:01, 24 abuztua 2009ko berrikusketa

43°14′35″N 2°56′57″W / 43.24306°N 2.94917°W / 43.24306; -2.94917

Iturrigorri edo Peñascal, Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Auzoa ibarbide estu batean kokatzen da, Errekaldeberri auzoaren mendebaldean, Arraitz mendiaren ondoan.

Ibarbidearen estutasuna dela eta, kale bakarra dago auzoan, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepidea alegia. Errepide horren bi alboetan etxebizitzak daude. Etxebizitza gehienak 1950eko hamarkadatik eraiki ziren, gehienbat Bilbora zetozen etorkinak. Horregatik Espainian jaiotako biztanleria nagusi da auzoan. Etxebizitza horietaz gain, ondoko mendietan ere etxeak egin zituzten, auzoaren beheko aldetik eskaileren bidez eskuragarriak.

1983 uholdeak

Artikulu nagusia: «1983ko uholdeak»

1983ko uholdeak gogorren astindu zituen auzoetako bat izan zen Iturrigorri. Dena den, ez zen Bilboko itsasadarraren hazteak auzoa kaltetu zuena, izan ere, Iturrigorri itsasoaren mailatik 150 metro ingurura kokaturik dago. Auzoaren mendebaldean kokaturik dagoen harrobia izan zen auzoa urez bete zuena. Harrobi hura aspaldi utzita zegoen inolako mantenimendurik gabe.

Urteetako zabor eta landarediak, eragin zuzena izan zuen 1983 uholdeek eragindako lokaztegian. Harrobitik behera etorritako lokatzak bi eta hiru metroko altuera hartu zuen auzoko etxe askotan. Etxebizitza batzuk gainera, behera bota behar izan zituzten.

Kalerik garrantzitsuenak

  • Iturrigorri bidea