Musikagile: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: he:מלחין
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: ms:Penggubah lagu
53. lerroa: 53. lerroa:
[[lv:Komponists]]
[[lv:Komponists]]
[[mk:Композитор]]
[[mk:Композитор]]
[[ms:Penggubah]]
[[ms:Penggubah lagu]]
[[mt:Kompożitur]]
[[mt:Kompożitur]]
[[nah:Cuīcapixqui]]
[[nah:Cuīcapixqui]]

21:53, 30 abuztua 2009ko berrikusketa

Konposatzailea musika konposatzen duen pertsona bat da, hau da, musika sortzen duena.

Konposatzailea eta beste musika mota baten arteko ezberdintasun maila ere aldatzen da, egile eskubide eta musika pieza zehatz baten bakarkako interpretazioei emandako diferentzietan eragina duena. Adibidez, musika klasikoaren garapenean, hasiera baten behintzat, konposatzeak ez zuen jotzeak bezain besteko garrantzirik. Bakarkako konposaketak mantentzeak arreta gutxi jaso zuen, eta, musikariek, orohar, ez zuten arazorik izaten euren konposaketak aldatzeko, jotzeko ordua heltzen zenerako. Denbora igaro ahala, baina, konposatzailearen idatzizko notazioa, arau oso zorrotzak ematera heldu da, jotzaileek, hala ez egiteko arrazoi on bat tartean ez badago, derrigorrez jarraitu behar dituztenak. Beste alde batetik, irizpide hau, oso puristatzat jo daiteke. Horregatik, konposatzailearen papera, geroz eta garrantzitsuagoa egiten hasi zen, orohar, jotzaile bezala zuen ospeari loturik: klasizismo garaian, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joan zen. Erromantizismoarekin, konposatzailea pertsonaia ia mitiko batetan -ia guru bat- bihurtu zen. Adibiderik nabarmenena, Ludwig van Beethoven da.

"Konposatzaile" hitza, zehazki, Mendebaldeko Tradizioko musika klasikoaren konposatzaileari ematen zaio, baita zine, bideojoko eta konposaketa aldetik seriotzat jo daitekeen beste musika baten konposatzaileari ere. Musika herrikoian, konposatzailea, berak sortutako kantuen interpretea ere bada, eta, kasu honetan kantautore esaten zaio, edo, beste batzuetan, musikari soilik. Hegoamerikan, bere kantuei ematen saiatzen den neoerromantizismoagatik nabarmentzen den konposatzaile bat Juan Carlos Velez da, peruarra.

Aipamenak

  • "Konposatzaile batentzako lehen betebeharra, hilda egotea da." (Arthur Honegger, "Je suis compositeur", 1951)
  • "Ahanzturaren bila dabilen konposatzaile bat naiz; beti sentitzen naiz konposatzen dudala onartzeaz apur bat lotsaturik." (Alexander Borodin, Lydia Karmalinarentzako gutuna)
  • "Egungo konposatzaileak, egian oinarrituta egiten ditu bere lanak." (Claudio Monteverdi, "Madrigalen bosgarren liburua" 1605 Hitzaurrea)
  • "Baliteke lehen mailako konposatzailea ez izatea, baina, bigarren mailakoen artean, lehen mailakoa naiz!" (Richard Strauss, Del Mar, Richard Straussen aipatua 1962)
  • "Egunen batetan, erlaxatu ahal izango naiz pixka bat, eta konposatzaile on bat izaten saiatuko naiz." (Benjamin Britten Imogen Holstentzako gutuna 1968)
  • "Gozamena ez dago gauzetan, geugan baizik." Richard Wagner