Ñ: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robot Añadido: als:Ñ
t robot Añadido: br:Ñ (lizherenn)
16. lerroa: 16. lerroa:


[[als:Ñ]]
[[als:Ñ]]
[[br:Ñ (lizherenn)]]
[[ca:Ñ]]
[[ca:Ñ]]
[[da:Ñ]]
[[da:Ñ]]

16:31, 18 uztaila 2006ko berrikusketa

Ñ letra

Ñ edo eñe latindar alfabeto modernoko letra da, euskal alfabetoko 16. letra.

Euskarak [ɲ] hotsa ahoskatzeko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño, etab). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahozkatzen da. Hitz hauek in mantendu dute.

Ñ beste hainbat hizkuntzetan erabiltzen da: aragoiera, asturiera, aimara, bretoiera, galiziera, gaztelania, guarania, kitxua, tagalog eta tatar hizkuntzetan. Ia hizkuntza guzti hauek, gazteleraren eragina handia izan dute ortografia finkatzerako orduan.

Sorrera

Ñ letraren sorrera nn letra bikoitzeko sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zutean n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet ( ~ ) bihurtu zen. Portugaleran gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.

Gazteleraz, nn hori bustitzen joan zen [ɲ] hotsa eman arte. Horrela latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen. Gero, gazteleratik beste hizkuntzetara igaro zen.