Galeno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ml:ഗലേൻ
t robota Aldatua: cs:Galén
39. lerroa: 39. lerroa:
[[bg:Гален]]
[[bg:Гален]]
[[ca:Galè]]
[[ca:Galè]]
[[cs:Claudius Galén]]
[[cs:Galén]]
[[da:Galen]]
[[da:Galen]]
[[de:Galenos]]
[[de:Galenos]]

18:17, 9 iraila 2009ko berrikusketa

Galeno XIX. mendeko litografia baten arabera.

Galeno, Γαληνός grezieraz edo Claudius Galenus latinez, (Pergamum, 131201) mediku greziarra izan zen, Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zena.

Eragin handia eduki du Medikuntzaren historian zehar. Gaur egun, oraindik erabiltzen da "galeno" hitza medikuaren sinonimo moduan.

Bizitza

Pergamum-en jaio zen (gaur egungo Turkiako Bergaman), arkitekto aberats baten semea izan zela.

Nekazaritza, arkitektura, astronomia, astrologia eta filosofia zituen gustuko, baina azkenean medikuntzan jardun zuen nagusiki. Smyrnan (gaur egungo Turkiako Izmiren), Korinthosen eta Alexandrian ikasi zuen.

Asclepius jaungoikoaren tenpluan zaintzaile (therapeutes) ibili zen. Halaber, gladiadoreak osatuz traumatologia arloan esperientzia handia hartu zuen. Garai hartan ere, begi-lausoak operatzen jardun zuen.

Anatomia inguruan jakintza zabala erakutsi zuen. Animalien bibisekzioen bidez giltzurrunen eta bizkarrezur-muina aztertu zituen.

Bibliografia

Liburu ugari idatzi zituen, tartean ondorengoak:

  • "Hipokratesi egindako iruzkinak".
  • "Sektei buruz".
  • "Doktrina hoberenari buruz".
  • "Medikuntza enpirikoari buruz".
  • "De anatomicis administrationibus" (15 liburukitan).
  • "De usu partium corporis humani".
  • "Terapeutika-metodoa".

Ikus, gainera

Kanpo loturak