Sforza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t robota Erantsia: cs:Sforzové
t Sforza (familia) izenburua Sforza(r)en truke aldatu da
(Ez dago alderik)

14:10, 10 iraila 2009ko berrikusketa

Sforzatarren armarria

Milaneko Sforza dinastiako lehen despota italiarra, Francesco Sforza izan zen, aurretik, Filippo Maria Viscontiren Kondotieroa zena, hau, 1450ean ordeztu zuelarik. Bere agintaldiako bereizgarria egonkortasun eta oparotasun orokorra izan zen. Bere meritu ugariek, bere gobernualdia hauetan oinarrituta zegoena, ospe handia eta herriaren maitasuna eman zioten. Milandarrek, halako despota bikain batek gobernatuak izatea ohore bat zela zioten.

Francescok 1466 arte gobernatu zuen, bere seme Galeazio Maria Sforzak ordeztu zuenean. Hau, kutixietara eman zen arren (bere ezagunenganako krudelkeria ekintzak, adibidez), bere boterea, zuen askatasun ekonomikoan, ehizan, eta inguruan zuen jende bikainean oinarritzen zuen, bere itxura fisikoan gain. Jendeak ez zuen gogoko, eta, beraz, hil egin zuten.

Galeazoren oinordeko bezala, Ludovico mairua Sforza iritsi zen, Francesco Sforzaren ezkontzaz kanpoko semea. Bere izaera politikoak, italiar herriaren errespetua irabazarazi zion. Karguan, 1499 arte egon zen, Zesar Borgia eta Luis XII.a Frantziakoaren indar bateratuen aurrean ihes egin zuenean.

Sforzatarren zuhaitz genealogikoa

Milango Sforza dukeen zerrenda

Pesaro eta Gradarako Sforza jaunen zerrenda