Espazio ontzi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t a itsatsiak
35. lerroa: 35. lerroa:
== Izan diren espaziontzi nagusiak ==
== Izan diren espaziontzi nagusiak ==


[[Fitxategi:5927_NASA.jpg|thumb|left|200px|[[Apollo-11]] espaiontziko ilargi moduloa ilargiko gainazalean]]
[[Fitxategi:5927_NASA.jpg|thumb|left|200px|[[Apollo 11]] espaiontziko ilargi moduloa ilargiko gainazalean]]


[[Fitxategi:Shenzhou_front_white_shadow.png|thumb|[[Soyuz]] errusiarraren antzekoa den Txinatarren [[Shenzhou]] kapsularen maketa]]
[[Fitxategi:Shenzhou_front_white_shadow.png|thumb|[[Soiuz]] errusiarraren antzekoa den Txinatarren [[Shenzhou]] kapsularen maketa]]


Ondoren aipatzen dira historiako espaziontzi nagusetako zenbait:
Ondoren aipatzen dira historiako espaziontzi nagusetako zenbait:


* —SESBetako [[Vostok]] kapsulak
*SESBetako [[Vostok]] kapsulak
* —SESBetako [[Voshkod]] kapsulak
*SESBetako [[Voshkod]] kapsulak
* —AEBetako [[Mercury]] programako kapsulak
*AEBetako [[Mercury]] programako kapsulak
* —AEBetako [[Apollo]] ilargira joateko espaziontziak
*AEBetako [[Apollo]] ilargira joateko espaziontziak
* —SESB eta Errusiako [[Soyuz]] kapsulak (hegaldi gehien burutu dituztenak)
*SESB eta Errusiako [[Soiuz]] kapsulak (hegaldi gehien burutu dituztenak)
* —AEBetako[[espazio anezka]]k
*AEBetako [[espazio anezka]]k
* —SESBetako anezkak (hegaldi bakarra burutu zuten)
*SESBetako anezkak (hegaldi bakarra burutu zuten)
* —Txinako [[Shenzhou]] kapsulak
*Txinako [[Shenzhou]] kapsulak



== Zientzia fikziozko ontziak ==
== Zientzia fikziozko ontziak ==

21:05, 21 iraila 2009ko berrikusketa

Soyuz kapsula bat Alpha nazioarteko egoitza espazialera (ISS) gerturatzen

Espaziontzi bat espazio edo kosmosean zehar bidaiatzeko ahalmena duen gailu mekaniko bat da bere barnean bizitzarako baldintzak manten ditzakeena. Espaziontziek izar-arteko inguruan astronautak garraiatzeko eginak dira bidaia hori ahalik eta erosoen burutzeko diseinatzen direlarik. Historian lehen espaziontzia Vostok-1 kapsula sobietarra dugu zeina 1961-eko apirilaren 12-an Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratua izan zen izen bereko suziri baten bidez barnean Yuri Gagarin lehen kosmonauta zihoalarik. Orduz geroztik astronautikaren eboluzio itzelaren barnean espaziontziek zenbait aldaketa jasan dituzte, gaur egun guztiek pertsona anitz eramateko ahalmena dute eta atmosferara itzultzeko sistema ezberdinak darabilzte. Gailu espazial batek espaziontzi izateko bete behar dituen baldintzak ondorengoak lirateke:

  • Espaziotik mugitzeko ahalmena izatea, oro har suziri kimikoen bidez, nahiz eta badiren beste sistemak eguzki-bela eta suziri ionikoak besteak beste.
  • Euren barnean bizi baldintza egonkor eta erosoak mantentzea. Baldintza hau betetzeko espaziontziek aireztatze sistemen beharra dute hala nola kalefakzioa, isolatze termikoa eta hermetikotasuna eta bidaiaren iraupenaren arabera janari erreserba eta hondakinen birziklapen sistemak ere beharko dituzte.

Espazi0ko gune batetik bestera gizakiak garraiatzeaz beste eginkizunik ere izaten dute espaziontziek, besteak beste karga garraioa estazio espazialetara edota beste norabaitera edota saiakera zientifikoak burutzeko eta neurketak egiteko medioa ere izan dira. Espaziontziak aldi batetarako egoitza espazial gisa ere erabil litezke, baina ez dira orbita finko batean denbora luzez irauteko eginak.

Espaziointzi kontzeptua itsasontzi eta hegazkin kontzeptuen parekoa da astronautikan, izena ere itsasontzi izenaren ildotik dator.

Espaziontzi motak eginkizunaren arabera

Espaziontzi mota ugari bereiztu dezakegu, lehenik eta behin funzioaren arabera ondorengo sailkapena genuke:

  • Kapsula espazialak: Orbitan suziri baten bidez jartzen diren geometria sinpledun gailu hauek misio bakar bat burutzen dute garraio edota larrialdi ihesbide lanak adibidez. Kapsulak behin bakarrik erabiltzeko eraikitzen dira nahiz eta zenbait osagai berrerabil litezkeen jaurtiketa bakoitzaren ondoren aparailua piezetan banatzen da. Kapsulak misioa betetzeko ezinbestekoak diren moduluetan banatuak egoten dira. Kapsulak propultsio sistema mugatuak izaten dituztenez eta behin soilik erabiltzen direnez merkeak izaten dira eta fidagarriak osagaien kontrola zorrotza baldin bada. Kapsulak ordea mugatuak dira oso ezin baitute misio konplexurik burutu, gainera oro har ez dira ondoren aipatzen diren espazio anezkak bezain erosoak. Mota hauetakoak ditugu Soyuz, Vostok, Mercury edo Shenzhou kapsulak.
  • Espazio anezkak: bi puntuen arteko garraioa dute helburu, oro har bi egoitza espazialen edo planeta baten eta bere orbitan dagoen egoitza espazialaren artean. Espaziontzi hauek gestio egokiarekin berrerabilgarriak dira eta hori da euren dohain nagusia. Mantentze zail eta garestia izan ohi dute aparailu hauek bereziki atmosferan sartu eta irteten maniobrak direla eta hauek mekanikoki eta termikoki lazgarriak baitira oso. Mantentze egokirik gabe eta osagaien biziraupena gehiegi luzatu nahi izan ezkero Challenger eta Columbia anezka estatubatuarren kasuan bezala, istripu larriak gerta litezke. Mota hauetakoak dira AEB-etako anezkak eta SESB-k behin soilik erabili zituen anezka.
  • Esplorazio espaziontziak: Mundu baten orbitatik harantzago ibiltzeko espaziontziak dira. Ilargira joan ziren Apollo espaziontziak mota horietakoak ziren. Espaziontzi hauek garestienak izan ohi dira misio zehatz eta konplexu bakar bat burutzeko diseinatzen baitira, ez dira beraz orohar berrerabilgarriak.
  • Misio berezietarako espaziontziak: Badira literaturan soilik ikus ditzakegun espaziontzi motak, hala nola guda-espaziontziak eta antzekoak.

Gaitasunaren araberako sailkapena

Ibil ditzaketen distantzien arabera espaziontzi ezberdinak bereiztu ditzakegu. Gehienak literaturan soilik ageri dira ez baita gaurdaino ilargia baino aruntzago iristeko gai den espaziontzirik eraiki.

  • Orbitaratze espaziontziak: Jaurtiak diren munduaren gainazaletik orbitara iristeko gai diren espaziontziak.
  • Ilargiratze espaziontziak: Mundu baten eta bere satelitearen arteko bidea ibiltzeko gai diren espaziontziak.
  • Planeta arteko espaziontziak edo espaziontzi interplanetarioak: Eguzki sistema baten barnean mugitzeko ahalmena duten espaziontziak.
  • Izar arteko espaziontziak edo espaziontzi interestelarrak: Bi eguzki sistemen arteko bidea egin dezaketen espaziontziak.
  • Galaxia arteko espaziontziak edo espaziontzi intergalaktikoak: Galaxia batetik bestera joateko ahalmena duen espaziontziak.

Izan diren espaziontzi nagusiak

Apollo 11 espaiontziko ilargi moduloa ilargiko gainazalean
Soiuz errusiarraren antzekoa den Txinatarren Shenzhou kapsularen maketa

Ondoren aipatzen dira historiako espaziontzi nagusetako zenbait:

  • SESBetako Vostok kapsulak
  • SESBetako Voshkod kapsulak
  • AEBetako Mercury programako kapsulak
  • AEBetako Apollo ilargira joateko espaziontziak
  • SESB eta Errusiako Soiuz kapsulak (hegaldi gehien burutu dituztenak)
  • AEBetako espazio anezkak
  • SESBetako anezkak (hegaldi bakarra burutu zuten)
  • Txinako Shenzhou kapsulak

Zientzia fikziozko ontziak

Gizakiak bere ipui eta kontakizunetan espaziontzi ugari imaginatu ditu baita espazioratzeko teknologia gauzatu baino askoz aurretik, ondorengoak dira espaziontzi horietako zenbait, gehienak inongo funts fisikorik ez badute ere beste zenbaitek badute agian noizbait aplika litezkeen proposamenak:

  • Jules Verneren Lurretik ilargira eleberrian azaltzen den suziria.
  • George Lucasen Izarretako Gerra film seriean ageri diren X-Wing eta Aztore Milenarioa.
  • Gene Rodenberryk sorturiko Star Trek serieko Enterprise izarretako ontzia.

... Txantiloi:Link FA