Free Software Foundation: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: et:Free Software Foundation
138. lerroa: 138. lerroa:
[[eo:Free Software Foundation]]
[[eo:Free Software Foundation]]
[[es:Free Software Foundation]]
[[es:Free Software Foundation]]
[[et:Free Software Foundation]]
[[fa:بنیاد نرم‌افزارهای آزاد]]
[[fa:بنیاد نرم‌افزارهای آزاد]]
[[fi:Free Software Foundation]]
[[fi:Free Software Foundation]]

13:58, 22 iraila 2009ko berrikusketa


Free Software Foundation (FSF) (software librearen fundazioa) Richard Stallmanek software librearen alde, eta konkretuki GNU proiektuaren alde, 1985eko urrian abiarazitako ekimen bat da. Fundazio horrek erabiltzailearen eskubideak bultzatzea du helburu; erabiltzeko, aztertzeko, kopiatzeko, aldatzeko eta ingurukoei zabaltzeko eskubidea. Era berean, FSF erakundeak software askeko lizentzia ezberdinak sortu zituen.

Bere sorreratik 1990eko hamarkada erdialdera arte programatzaileei software librearekin lotutako lanak ematen aritu ziren batez ere. Honen ondoren, software librearen komunitearentzat lege esparruetan eta egituraketetan aritu dira.

Zer da Software Librea eta zergatik da hain garrantzitsua egungo gizartearentzat?

Software erabiltzaileari azterketa, moldaketa eta distribuzio askatasuna ematen dion software era da Software Librea. Eta hain zuzen, horrela deritzogu, erabiltzailea erabat askea delako, printzipioz.

Bide batez, software librea erabiltzea hezkuntzarako eta ikaskuntza askerako erabateko bultzada da, zentzu bai politiko bai etikoan. Ondorioz, batzuek zera diote: “Free Software” delakoa elkar-heziketan ari den gizartearen seinale nagusia dela, non norberak bere jakintzak beste edonorekin konpartitu ditzakeen, jakinmin oro asetu eta aurrezagueren gainean ezagutza garatuago bat eraikiz, elkarlanean beti ere.

Egun, asko dira jabetza pribatuko software-a erabili ohi dutenak, eta ondorioz, beraien eskubide eta oinarrizko askatasuna mugatuta ikusten dutenak. Ez dago esan beharrik, honekin “Free Software”-aren abantailak hutsean geratzen direla. Kasu honetan, esaterako, artxibo baten kopia burutu eta adiskide bati emanez gero, software baten barrenak bere funtzionamenduaren gakoa aurkitu nahian nahasiz gero, edota kopien distribuzio handi bat burutuz gero, juridikoki salatuak eta epaituak izan gaitezke, gure burua gartzelara sartzeko arriskuan jarriz. Hori baita jabetza pribatuko software-a erabiltzean beronen lizentziak dioena, eta horrenbestez, teorikoki behintzat, berau erabiltzen hasi bezain pronto onartzen dugun akordio salbuespengabea.

Bestalde, aipatzeko moduko desbantaila da, jabetza pribatuko software ekoizle eta korporazioen ohiko bi jarduera espioitza eta bidegabezko debekua direla, beste erabiltzaile batzuekin software-a konpartitzerako orduan esaterako. Honekin batera, beharrezkoa da honek dakartzan arriskuei erreferentzia egitea. Izan ere, egungo ordenagailuek erabiltzailearen ekintza nahiz bere informazio pribatuari dagozkion datu asko gordetzen dituzte, eta hau, ikuspegi etiko batetik, bidegabekeria hutsa da. Ondorioz, jabetza pribatuko software-ak gizarte aske eta balioanitz bat eraikitzeko bidean onartezina den oztopo bat suposatzen du. Argi eta garbi, “SOFTWARE LIBREA” da alternatiba.

FREE SOFTWARE FOUNDATION- SOFTWARE LIBREAREN FUNDAZIOA

GNU-ren proiektua

FSFaren funtsezko ekintza bat, GNU proiektuari legezko, ekonomiako eta logistikako estaldura ematea da.


GNU-ren lizentziak

FSFak lizentzia publikoa, GNU(GNU GPL) babesten, mantentzen eta lantzen du. Software libreko lizentzia erabiliena GPLa da, eta honen azken bertsioa 2007-ko ekainean azaldu zen. FSFa beste bi lizentzien arduraduna da, LGPLa eta FDLa. FSF-ak baliabideak ditu, berak fabrikatzen dituen lizentziak beteak izan daitezen. Fundazioak urtero, GPLaren 50 lege-hauste jasaten ditu eta gehienetan tribunaletara joan beharra ekiditen du.

Proiektuen ostatuak FSFak bere web lekuan (Savannah) kokatzen ditu software libreko proiektuak. Honek, 2800 proiektu baino gehiago ditu.

Formazio legala FSFak mintegiak antolatzen ditu, GPLa erabiltzerakoan kontutan izan behar diren alderdien inguruan.

Free Software Directory Software librekoak diren 5000 programa baino gehiago dituen direktorioa da. UNESCOk proiektu honen finantzaketa-kostuan laguntzen du.

Antolaketa

Richard Stallman: software Libre mugimenduaren, FSF eta GNU proiektuaren fundatzailea.

Lehendakaria: Richard Stallman, FSF, eta GNU proiektuaren fundatzailea.

Zuzendari exekutiboa:Peter T. Brown.

Zuzendaritza batzordea: Richard Stallman, Gerald Sussman, “Computación “ Zientzien irakaslea, Massachusetts Institute of Technology-an, Geoffery knauth Lawrence Lessig, Zuzenbide irakaslea Standford Unibertsitatean, Benjamin Mako Hill, Henry Poole, Civic Actions-en fundatzailea, Hel Abenson, “Ciencias de la Computación”-en irakaslea Massachussets Institute of Technology-an.

Kontseilariak: Eben Moglen Dan Ravicher

Harremanetan dauden erakundeak:

-Free Software Foundation Europe: 2001-ean eginda. -Free Software Foundation of India: 2003-ean eginda. -Free Software Foundation América Latina: 2005-ean eginda.

Finantzak


SARRERAK GASTUAK Lehen mailako sarrerak 772.543$ Ekintzetako gastuak 628.748$ 78,3% Beste sarrerak 59.632$ Administrazio gastuak 83.397$ 10.3% Promozio gastuak 90.486$ 11.3% GUZTIRA 832.175$ GUZTIRA 802.631$


Charity Navigatorrak, Software Libre Foundationen informazio finantzieroa gainbegiratzen du. 2006ean, Charity Navigatorrak, fundazioa lau izarrein baloratu zuen.


FSFE (FREE SOFTWARE FOUNDATION EUROPE)



Free Software Foundation Europa (FSFE) gobernuz kanpoko erakunde bat da, Software Librearen gainean inongo irabazi asmorik gabe diharduena.

Software Librearen ikuspegia

Gaur egungo gizarte digitalizatu batean murgiltzeko beharrezkoa da softwarea esku-eskura izatea. Softwareak, duen erabilera, kopia, aldakuntza eta erredistribuzio askatasunak informazioaren gaineko parte hartze berdintsu bat ahalbidetzen du. Software Librea askatasunaren, demokraziaren, giza eskubideen eta nola ez gizarte digital baten garapenaren oinarria da, zentzu ekonomiko zein etiko batean.

FSFEk Europako software librearen gaineko behar guztiak sostengatzen ditu, eta SL politikoki eta legalki bermatzen du,eta aldi berean gizartea erakundearen ideiez kontzientziatzeko ahalegina egiten du.

Arrazoi hauegatik FSFE 2001. urtean sortu zen, FSFren itzala jarraituz. Biak ekonomikoki independenteak dira, baina SLren nazioarteko sarearen zati dira.


Kooperazio ikuspegia

FSFEren desira handienetako bat Europa osoa kulturalki batuta ikustean da (Europar Batasunaren Konfigurazio politikoa alde batera utzita, noski), eta horregatik kooperazioagatik egiten du apustu. Baina gaur egungo lan mundua enpresa multinazional handiz josirik dago, zeintzuek koordinazio eta integrazio osoz egiten duten lan hainbat herrialderen artean, Europa mailan nahiz mundu mailan. Horri esker multinazional hauek banakuntzaren taktika jartzen dute martxan, beraien interesak defendatzeko. FSFEk, aldiz, gainerako herrialdeetako erakundeekin batuta mantentzeko apustu egiten du, munduari ahots indartsu baten bitartez mintzatu ahal izateko.


Abiaburuak

Kulturan eta europar gizartearen muinean oinarritutako erakunde bezala, FSFEk oinarrizko abiaburu batzuk jarraitzen ditu, esaterako demokrazia, kooperazioa, elkarrizketa eta transparentzia informatiboa. Laburbilduz, talde ezberdinek osaturiko sare estruktura batean egiten du lan, momentu oro FSFEren ideiak konpartitzen dituen edonorentzat zabalik dagoena. Printzipio hauen jarraitzeko asmotan gogor egiten du lan erakundeak, nahiz eta askotan arazo ugari izan, baliabide faltagatik.




INFORMAZIO ITURRIAK


  1. [www.fsf.org/about/whati-is-free-software Free Software Foundation (FSF)]
  2. [1]
  3. [2]
  4. [3]


Kanpo loturak