Zigurat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: bg:Зикурат
Zorrobot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: nn:Ziggurat
41. lerroa: 41. lerroa:
[[lv:Zikurāts]]
[[lv:Zikurāts]]
[[nl:Ziggoerat]]
[[nl:Ziggoerat]]
[[nn:Ziggurat]]
[[no:Ziggurat]]
[[no:Ziggurat]]
[[pl:Ziggurat]]
[[pl:Ziggurat]]

11:51, 3 urria 2009ko berrikusketa

Dur-Untash zigurata, Susa, Iran

Zigurat bat Mesopotamiako tenplu erlijioso nagusia da. Piramide mailakatu forma duena. Diseinua, eredu sinpleetatik konplexuenetara irits daiteke, obra artistiko, matematiko eta arkitektoniko ikusgarria osatuz. Oinarrian forma ezberdinak har ditzake (karratua, laukizuzena, zirkularra…), baita maila ezberdinak ere, baina egitura oso antzekoa da beti: eskailera edo pasabide batek tenpluaren terrazak lotuko ditu, zeruak eta lurrak bat egin dezaten.

Mesopotamiako hiri bakoitzak zuen bere zigurat-a eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trenza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. Sumeriarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lur-azpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak errepresentatzen ditu unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak.

Ziguraten helburua

Ziguratetan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak ospatzen, Jainkoen etxeak kontsideratzen baitziren. Helburua zen Jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak Jainkoen babesa sentitzea. Apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, Jainkoen zaintza eta beharrak atenditzeko. Honela, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eskeintzen zien garaiko gizarte mailakatuan.

Zigurat-a, babiloniarren, asiriarren eta sumeriarren ohiko tenplua bilakatu zen. Guztira 32 zigurat ezagutzen dira garaiko Mesopotamia osatu zuten lurraldeetan. Gehienak Iranen eta Iraken kontserbatzen dira, nahiz eta Irakeko azken gerrak herrialde hartako zigurat ugari suntsitu dituen. Zaharrena Kashan-goa da, K. a. 5. milurtekoa. Hobekien kontserbatzen den zigurata, berriz, garaiko Elam erreinuko Choga Zanbil dugu, egungo Iranen. Hammurabiren obra kontsideratzen da, eta honen oinarrian zigurat zaharragoen aztarnak topatu dira. Ondoren, Nabukodonosor erregeak amaitu zuen eraikina.

Mesopotamiako zibilizazioa amaitu ostean ere, beste hainbat kulturak zigurat-etan oinarritu ziren tenpluak eraikitzeko orduan. Badirudi Babelgo dorrearen deskribapen biblikoa tenplu hauetan inspiratu zela.