Cangues d'Onís: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
145. lerroa: | 145. lerroa: | ||
<gallery> |
<gallery> |
||
Irudi:CovadongaCathedral2.jpg| |
Irudi:CovadongaCathedral2.jpg|[[Covandonga]]ko basilika |
||
Irudi:Cueva de Santa María - Covadonga.JPG| |
Irudi:Cueva de Santa María - Covadonga.JPG|[[Covadonga]]ko leize saindua |
||
</gallery> |
</gallery> |
||
11:27, 17 urria 2009ko berrikusketa
Txantiloi:Espainiako hiri infotaula
Cangas de Onís (Cangues d'Onis asturieraz) Asturiasko ekialdean dagoen udalerria da, Orienteko eskualdean kokatutakoa.
Herriburuan "zubi erromatarra" dago kokaturik, nahiz eta benetan Erdi Aroan eraikia izan zen.
Bere armarrian dagoen lema Minima Urbium Máxima Sedium da.
Mugakideak
Iparraldean Parres eta Ribadesella ditu mugakide, ekialdean Onis eta Llanes, mendebaldean Amieva eta Parres eta hegoaldean Leongo probintziarekin egiten du muga.
Historia
Asturiasko erresumaren hiriburua izan zen 774. urte arte. Bertan finkatu zen Don Pelayo erregea eta bertatik musulmanen aurkako erresistentzia burutu zuen. Udalerri honetako mugen barruan gertatu zen Covadongako bataila famatua, zeinetan tropa asturiarrek musulmanak garaitu zituzten 722an, Asturiasko erreinu kristauaren sorrera bultzatuz.
Inguru naturala
Udalerriko 7.000 hektareak baino gehiagok Picos de Europako parke nazionalaren barruan daude. Parkearen barruan dago kokaturik Covadongako multzo monumentala. Bertatik 12 kilometrotara daude kokatuta Covadongako aintzirak (hiru dira: Enol, Ercina eta Bricial), txirrindularitzan garrantzia dutenak.
Cangas de Oniseko herria, Sella eta Gueña ibaien artean dago kokaturik, azken hau Sellara isurtzen delarik.
Parrokiak
- Abamia
- Cangas de Onís
- Con
- Covadonga
- Grazanes
- La Riera
- Labra
- Margolles
- Triongo
- Villanueva
- Zardón.
Biztanleriaren eboluzioa
Argazkiak
-
Cangas de Onisko udaletxea
-
Zubi erromatarra
-
Covandongako basilika
-
Covadongako leize saindua