CIAM: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t C.I.A.M. izenburua CIAM(r)en truke aldatu da
t →‎Ikus, gainera: barne esteka
58. lerroa: 58. lerroa:
== Ikus, gainera==
== Ikus, gainera==
* [[GATEPAC]]
* [[GATEPAC]]
* [[Team 10]]


[[Kategoria:Arkitektura]]
[[Kategoria:Arkitektura]]

12:30, 21 urria 2009ko berrikusketa

C.I.A.M. (frantsesezko Congrès International d'Architecture Moderne, "Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarra") 1928an sortua eta 1959an desegina, arkitekto modernoen nazioarteko biltzar batzuen seriea izan zen.

Sorrera eta kideak

Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarra (CIAM) 1928ko ekainean sortu zen, Suitzako Château de la Sarraz gazteluan. 28 arkitekto europarrek osatzen zuten talde sortzailea, eta Le Corbusier, Hélène de Mandrot (gazteluaren jabea) eta Sigfried Giedionek antolatu zuten. CIAM izan zen XX. mendeko hainbat manifestuetatik bat, 'arkitektura arte sozial' bezala indartzeko asmoa zuena.

Sortzaileen artean hauek ere zeuden:

  • Karl Moser (lehen presidentea)
  • Hendrik Berlage
  • Victor Bourgeois
  • Pierre Chareau
  • Josef Frank
  • Gabriel Guevrekian
  • Max Ernst Haefeli
  • Hugo Häring
  • Arnold Höchel
  • Huib Hoste
  • Pierre Jeanneret (Le Corbusieren lehengusua)
  • André Lurçat
  • Ernst May
  • Fernando García Mercadal
  • Hannes Meyer
  • Werner Moser
  • Carlo Enrico Rava
  • Gerrit Rietveld
  • Alberto Sartoris
  • Hans Schmidt
  • Mart Stam
  • Rudolf Steiger
  • Szymon Syrkus
  • Henri-Robert Von der Mühll
  • Juan de Zavala

Ordezkari sobietarrak El Lisitzki, Nikolai Kolli eta Moisei Ginzburg izatekoak ziren, nahiz eta ezin izan ziren lehen bilerara agertu atzerrira joateko baimenik lortu ez zutelako.

Ondorenean, 1929an, beste hainbat kide batu ziren Alvar Aalto, Uno Åhrén, Louis Herman De Koninck, Fred Forbat besteak beste.

1941an, Harwell Hamilton Harris amerikar atalaren idazkaritzat hautatua izan zen.

Eragina

Erakundeak oso eragin handia izan zuen. Ez zen arduratu bakarrik Mugimendu Modernoaren arkitektura printzipioak definitzeaz. Arkitektura mundua hobetzeko gai den tresna ekonomiko eta politikotzat ikusi zuten, bai eraikinen diseinuaz bai hiri planeamenduaz.

CIRPAC

CIAM taldeak aukeratutako batzorde eragilea zen CIRPAC Comité International pour la Résolution des Problèmes de l’Architecture Contemporaine (Arkitektura Garaikideko Arazoak Konpontzeko Nazioarteko Komitea).

Biltzarrak

CIAM eratu zuten konferentziak hauek dira:

Ikus, gainera