Sofistak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
kat+iwiki
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
<references/>
<references/>


[[Kategoria:Antzinako Greziako filosofia]]
[[Kategoria:Antzinako greziar filosofia]]
[[Kategoria:Sofistak]]
[[Kategoria:Sofistak]]



10:22, 30 urria 2009ko berrikusketa

Antzinako Grezian, K. a. V. mendean hasita, sofistak, grekerazko σοφία (sophía) hitzetik (euskaraz, jakinduria), jatorrian hiritarren iritziz jakintsuak zirenak (Sokrates, Zazpi Jakintsuak, esaterako) eta baita ere, maila altuko ikasleen maisu lanetan ibiltzen ziren haiek (Protagoras, esaterako) ziren. Maisu profesional hauen irakasgaiak denetarikoak ziren, baina politika arloan arrakasta lortzearen aldera zuzentzen zen gehienbat.

Hasiera batean, termino neutrala izan bazen ere, denboraren poderioz konnotazio negatiboak hartu zituen kategoria bat izan zen. K. a. IV. mendean, sofista izena epaiketetan edo politika arloan hitzaldiak emateko abilezia edo retorika irakasten zuten pertsonei eman zitzaien. Arrazonamendu faltsuak erabiliz, retorika hau justizia zein injustizia defendatzeko erabil zitekeenez, terminoa inongo etikarik gabe eta irabazi materialak lortzearren bere jakinduriaz baliatzen zirenei aplikatu zitzaien. Sofisten lehenengo belaunaldian Protagoras, Gorgias, Hipias, Eutidemo, Trasimaco eta Prodico kokatzen dira, besteak beste.[1]

Erreferentziak

  1. Sophists, The Internet Encyclopedia of Philosophy. 2009-10-30.