Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa: 46. lerroa:
[[lb:Deklaratioun vun de Mënschen- a Biergerrechter vu 1789]]
[[lb:Deklaratioun vun de Mënschen- a Biergerrechter vu 1789]]
[[lt:Žmogaus ir piliečio teisių deklaracija]]
[[lt:Žmogaus ir piliečio teisių deklaracija]]
[[nl:Verklaring van de Rechten van de Mens en de Burger]]
[[nl:Verklaring van de rechten van de mens en de burger]]
[[no:Erklæringen om menneskets og borgerens rettigheter]]
[[no:Erklæringen om menneskets og borgerens rettigheter]]
[[oc:Declaracion dels Dreches de l'Òme e del Ciutadan]]
[[oc:Declaracion dels Dreches de l'Òme e del Ciutadan]]

00:26, 14 azaroa 2009ko berrikusketa

Adierazpena garaiko irudi batean

Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena Frantziako Iraultzako agiri nagusietako bat da. 1789ko abuztuaren 26an onartu zen eta zenbait eskubide indibidual eta kolektibo definitzen zituen.

Historia

1789ko ekainean prozesu iraultzailea hasi eta Biltzar Nazionala eratu zen Versallesen. Biltzar Nazionalak Konstituzio bat idazteko zeregina hartu zuen bere gain. Baina asmo horrek denbora bat beharko zuela aurreikusiz, Konstituzioa osatu bitartean, eta testu horren abiapuntu gisa, lehenik eskubideen eta askatasunen adierazpen bat idaztea erabaki zen. Biltzar Nazionalak hilabete inguru behar izan zuen adierazpena burutzeko, eta azken artikulua 1789ko abuztuaren 26an onartu zuen. Bi urte geroago, 1791an, Konstituzio osoa prest zegoenean, eskubideen adierazpena Konstituzioaren lehen atal bihurtu zen.

Adierazpenaren edukia

17 artikuluk osatzen dute agiria. Ilustrazioko ideietan eta eskubide naturalen doktrinan inspiratua zegoen, eta horregatik unibertsala izateko asmoa zuen, hau da, ez zituen bakarrik frantsesen eskubideak adierazi nahi baizik munduko gizon guztienak. Ohartu, eskubideen adierazpena ez zela emakumeez mintzo baizik soilik gizonez eta gizonezko herritarrez (jatorrizko testuan, frantsesez, droits de l'Homme et du citoyen). Horregatik, 1791 urtean, Olympe de Gougesek Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen, sexu biei eskubide berberak aitortuz (nahiz Biltzar Nazionalak ez zuen testu hura onartu).

1789ko eskubideen adierazpenaren helburua sistema politiko berri baten abiapuntua ezartzea zen. Adierazpena onartu baino aste batzuk lehenago, 1789ko abuztuaren 4an, feudalismoaren eta Antzinako Erregimenaren abolizioa dekretatu zuen Biltzar Nazionalak. Beraz aurrerantzean ordena berri bat hasiko zen, eta ordena horren oinarriak ezagutarazteko idatzi zen eskubideen adierazpena. Horregatik, adierazpenean abolitu berri zen Antzinako Erregimeneko hainbat printzipiori kontrapuntua ematen zitzaien: jaiotzazko pribilegioen lekuan gizon guztien askatasun eta berdintasuna aldarrikatzen zuen (1. art.), erregearen subiranotasunaren ordez nazioaren subiranotasuna adierazten zuen (3. art.), etab.

Adierazpenak seinalaturiko eskubideen artean aipagarrienak askatasuna, segurtasuna, jabetza, adierazpen askatasuna eta zapalkuntzaren aurreko erresistentzia ziren. Gaur egun orokorrak diren beste zenbait eskubide, aldiz, testuak ez zituen jasotzen. Nabarmentzekoa da, adibidez, ez zela esklabismoa abolitzen, ez eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna onartzen ere. Gabezia horiek hor egonda ere, 1789ko adierazpena giza eskubideen aitorpen bidean mugarri garrantzitsutzat hartzen da.

Kanpo loturak