Altzümarta: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°21′45″N 1°04′17″W / 43.3624829°N 1.0713532°W / 43.3624829; -1.0713532
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Euskal Herriko auzo infotaula |izena=Altzümarta |herria=Lüküze-Altzümarta |kokapena=kokapenmapaEH |dn=43 |mn=22 |sn=05 |de=1 |me=04 |se=46 |biztanleria= |urtea= }} '''Alt...
 
t Boteretsu Robota: Testu aldaketa automatikoa (-|kokapena +|probintzia= \n|kokapena)
2. lerroa: 2. lerroa:
|izena=Altzümarta
|izena=Altzümarta
|herria=[[Lüküze-Altzümarta]]
|herria=[[Lüküze-Altzümarta]]
|probintzia=
|kokapena=kokapenmapaEH
|kokapena=kokapenmapaEH
|dn=43
|dn=43

13:00, 15 azaroa 2009ko berrikusketa

Altzümarta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaLüküze-Altzümarta
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraaltzümartar
Geografia
Koordenatuak43°21′45″N 1°04′17″W / 43.3624829°N 1.0713532°W / 43.3624829; -1.0713532
Demografia

Altzümarta Lüküze-Altzümarta udalerriko herriska bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "altzümartar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 38 km daude.

Izenaz

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus Martinus de Alzumberraute (1160an), Alçumbarrauta (1268an), Alçunbarraute (1350 eta 1412an), Alsumberraute (1472an Okiztaniako Bastidaxarreko notarioen idazkietan), Alçumbarrate (1513an Iruñeko dokumentazioan) eta Azumbarraute (1621ean Martin Bizkaikoak aipatua).[1] Eboluzio honetatik eratorri da, okzitanierazko dokumentazio historikoa tarteko, frantsesezko forma itxuraz hain desberdina, Sumberraute.

Eskualde honetan hainbat kasutan gertatzen den bezala, etxe noble edo jauregi batek zeukanetik eman zitzaion izena herriskari.

Geografia

Kokapena

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Barhoa izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean Martxuetako lurrak; mendebaldean Behauze zati batean Kaxantegiko errekak banatuta; hegoaldean Lüküze udalburua, hego-ekialdean Garrüze eta ekialdean Amendüze eta Gabadiren arteko lur-eremua.

Aipatu herri guztiak amikuztarrak dira.

Orografia

Herria bera 100 bat metrotan dago; jauregiaren ondoan 129 mko muino bat dago baina bestela ez dago tontor aipagarririk.

Demografia

1695eko erroldak 41 etxe zituela adierazten zuen.

Errepideak

Departamendu mailako D 14 errepideak herriska Donapaleu eskualde eta kantonamenduburu eta Bidaxune nahiz Baionarekin lotzen du. Herriskatik hegoaldean D 123 abiatzen da ekialderantz, Behauze eta hortik Hazparne aldera joan ahal izateko; errepide honetatik ateratzen da Lüküzera doan tokiko bidea. Ipar-ekialderantz, ordea, D 646a Labetze eta Biarnorantz doa.

Historia

Udalerri-aldaketak

Udalerri modernoak baino lehen eta ondoren, erlijio aldetik Labetzerekin parrokia bakarra osatzen zuen.

1842 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Lüküzerekin fusionatu zen; harrezkero Lüküze-Altzümartaren barruan dago.

Eraikin eta monumentu historikoak

Kultura eta hezkuntza

  • Herriska bat baino ez da izan historia osoan zehar: 1833ko inkesta batean dagoeneko eskolarik gabea zen.

Ekonomia

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Altzümarta Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 227/229. or.
  2. Herriko jauregia monumentu historikoen katalogoan.


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.