Hanami: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ca:Hanami
t robota Erantsia: sk:Hanami
43. lerroa: 43. lerroa:
[[ru:Ханами]]
[[ru:Ханами]]
[[simple:Hanami]]
[[simple:Hanami]]
[[sk:Hanami]]
[[sv:Hanami]]
[[sv:Hanami]]
[[ta:ஹனமி]]
[[ta:ஹனமி]]

02:57, 23 azaroa 2009ko berrikusketa

Hanami jai bat.

Hanamia (japonieraz 花見, literalki "loreak ikusi"), loreen edertasuna ikustean datzan ohitura japoniarra da, baina, orohar, hitz hau, gereziondoak loratzen diren eta, japoniarrak, masiboki, parke eta lorategietara, loratutako gereziondoak ikustera joaten diren garaiarekin lotzen da. Martxoaren amaieratik Apirilaren hasiera arte, gereziondoak, Japonia osoan loratzen dira, hegoaldetik iparraldera, eskualde ezberdinetako klima ezberdinen arabera. Urteko lehen gereziondoak, Okinawa uharteetan (hegoaldereneko tokia) loratzen dira, urtarrilean, eta, azkenak, Hokkaido uhartean (iparralderenekoa).

Loratzearen iragarpena (sakurazensen (桜前線, 'sakurazensen'?)) urtero iragartzen du meteorologia bulegoak. Ospakizun honetan, jendea, parkeetara joaten da, gereziondo loratuak ikustera, eta, ohi, piknik bat eginez, familia edo enpresarekin (ohikoa da enpresetako langileak, egun asko lehenago, gereziondoen azpiko tokirik hoberenak gordetzen ikustea). Hanamiak, gauean jarraitzen du eta yozakura deitzen da (夜桜, gereziondoak gauez)

Toyo Itok, japoniar arkitekto ospetsua, bere haurtzaroko gertakari hau, arkitektura egiteko modurik erraz eta ederrena bezala katalogatuz gogoratzen zuen, gereziondoen itzalpean zeuden mahai oihal handien bidez.

Hanamiaren toki tradizionalak

Tokion:

Yokohaman:

Kioton:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanami