Karlos VII.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa: 19. lerroa:
[[bg:Шарл VII (Франция)]]
[[bg:Шарл VII (Франция)]]
[[br:Charlez VII (Bro-C'hall)]]
[[br:Charlez VII (Bro-C'hall)]]
[[bs:Karlo VII Francuski]]
[[bs:Karlo VII, kralj Francuske]]
[[ca:Carles VII de França]]
[[ca:Carles VII de França]]
[[cs:Karel VII. Francouzský]]
[[cs:Karel VII. Francouzský]]

02:46, 3 abendua 2009ko berrikusketa

Karlos VII.a

Karlos VII.a (Paris, 1403ko otsailaren 22a - Mehun-sur-Yevre, 1461ko uztailaren 22a) Frantziako errege (1422 - 1461) izan zen. Karlos VI.a Frantziakoaren eta Elisabet Bavariakoaren semea izan zen.

Bere agintaldiaren hasieran, ingelesek Frantziaren gehiena hartuta zuten. Ehun Urteko Gerraren garaia zen eta erregeak haiek bidaltzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Jeanne d'Arcen laguntzaz Reimsen errege koroatu zuten (1429), hura preso hartu zutenean ordea, Karlos VII.ak ez zuen batere ahaleginik egin salbatzeko. Formigny (1450) eta Castillongo (1453) guduen ondoren, ingelesak Frantziatik bidali zituzten. 1438an, Elizaren boterea gutxitu eta jauntxoen kontrolpean jartzen zuen Bourgesko Santzioa promulgatu zuen. Bien bitartean Lapurdi Frantziako koroapera pasa zen Aiherrako Hitzarmenaren bidez (1450). Calais besterik ez zuten mantendu ingelesek. 1453an Akitania bereganatu zuen. Karlos VII.ak aldaketa ugari burutu zuen Frantziako gobernu, finantza eta armadan.


Aurrekoa
Karlos VI.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1422 - 1461
Ondorengoa
Luis XI.a Frantziakoa