Europar Batasuneko Justizia Auzitegia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: da:EU-domstolen
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa: 35. lerroa:
[[ie:Tribunale del Comunitas Europan]]
[[ie:Tribunale del Comunitas Europan]]
[[is:Evrópudómstóllinn]]
[[is:Evrópudómstóllinn]]
[[it:Corte di giustizia delle Comunità europee]]
[[it:Corte di giustizia dell'Unione Europea]]
[[ja:欧州司法裁判所]]
[[ja:欧州司法裁判所]]
[[ka:ევროპულ თანამეგობრობათა სასამართლო]]
[[ka:ევროპულ თანამეგობრობათა სასამართლო]]

16:21, 3 abendua 2009ko berrikusketa

Europako Erkidegoen Justizia Auzitegia edo Europako Justizia Auzitegia Europako Batasuneko auzi bidearen gailurra da. EBko legedia estatu kide guztietan berdin aplikatzen dela bermatzea da bere zeregin garrantzitsuena.

1952an sortu zen eta egoitza nagusia Luxenburgon dauka. Estatu kide bakoitzetik epaile banak parte hartzen du bertan, nahiz eta kasu bakoitza 13 epailek osatutako epaimahai batek aztertzen duen. Auzitegiaren buru bertako presidentea da (2003tik Vassilios Skouris da presidentea).

1989an auzitegi honen azpiko beste bat sortu zen, EBko Justizia Auzitegiaren Lehen Entzutegia, bere lan karga arintzeko. Horrez gain, Zerbitzu Zibileko Auzitegiak EBko funtzionario eta kargudunen kasuak eramaten ditu eta EBko Kontuen Auzitegiak Batasunaren fiskalitate kontuak aztertzen ditu (azken hau Justizia Auzitegitik guztiz independentea da).

Europako Justizia Auzitegia ez da Estrasburgo Giza Eskubideen Auzitegiarekin nahastu behar. Izan ere, honen helburua Giza Eskubideen Europako Konbentzioa betearaztea da, hau da, Europako Kontseiluak onartutako konbentzioa. Europako Kontseilua, izan ere, ez da EBko erakundea, nahiz eta EBko estatu kide guztiak Kontseilu horretako kide ere badiren.

Fitxategi:Europäischer Gerichtshof.jpg
Egoitza nagusia, Luxenburgon.