Mohenjo-daro: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 27°19′35″N 68°08′15″E / 27.32639°N 68.13750°E / 27.32639; 68.13750
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:
| Urtea = 1980
| Urtea = 1980
}}
}}
'''Mohenjo-Daro''' [[Pakistan]]eko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. [[Indus haraneko kultura]]ren hiri bat zen. Bere antzinako izena ezezaguna da, baina oraingoak "heriotzaren mendia" esangura du. Hirugarren milenio Kristoren aurretik sortua zen, hain zuzen ere, 2600, K.a. eta 1800 K. a.ren artean. [[Indus]] ibaiaren erriberan. Seguru aski ibaibidearen aldaketak hiri uzketa eragin zuen.
'''Mohenjo-Daro''' ([[sindera]]z موئن جو دڙو, ''Hilen muinoa'') [[Pakistan]]eko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. [[Indus haraneko kultura]]ren hiri bat zen. Bere antzinako izena ezezaguna da, baina oraingoak "heriotzaren mendia" esangura du. Hirugarren milenio Kristoren aurretik sortua zen, hain zuzen ere, 2600, K.a. eta 1800 K. a.ren artean. [[Indus]] ibaiaren erriberan. Seguru aski ibaibidearen aldaketak hiri uzketa eragin zuen.


==Hiriaren aurkikuntza==
==Hiriaren aurkikuntza==
42. lerroa: 42. lerroa:


{{commons|Category:Mohenjo-daro}}
{{commons|Category:Mohenjo-daro}}

{{coord|27|19|35|N|68|08|15|E|region:PK_type:city|display=title}}
[[Kategoria:Pakistango aztarnategi arkeologikoak]]
[[Kategoria:Pakistango aztarnategi arkeologikoak]]

21:54, 6 abendua 2009ko berrikusketa

Mohenho-Daro hondarrak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 138
Kokalekua Txantiloi:PAK
Eskualdea2 Asia/Ozeania
Koordenatuak 27°19′45″N 68°8′20″E / 27.32917°N 68.13889°E / 27.32917; 68.13889
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Mohenjo-Daro (sinderaz موئن جو دڙو, Hilen muinoa) Pakistaneko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. Indus haraneko kulturaren hiri bat zen. Bere antzinako izena ezezaguna da, baina oraingoak "heriotzaren mendia" esangura du. Hirugarren milenio Kristoren aurretik sortua zen, hain zuzen ere, 2600, K.a. eta 1800 K. a.ren artean. Indus ibaiaren erriberan. Seguru aski ibaibidearen aldaketak hiri uzketa eragin zuen.

Hiriaren aurkikuntza

Aztarnategia 1920an aurkitu zuen Sir John Marshallek. Bera, Indoren kulturen aztarnak aurkitzeko lehena izan zen. Mohenjo-Daroren hondarrak, Harappa, Indo aranaren kulturaren beste hiri nagusia, baino hobeto kontserbatuak dira. 1980an Unescok munduko kultur ondarea izendatu zituen Mohenjo-Daro hondarrak.

errege-apaiz eskultura, Mohenjo-Daron aurkitua.

Aztarnategia

Mohenjo-Daro hiriak bere une hobean 35.000 biztanle inguru omen zituen. Hiriaren defentsa, buztin, edo lur iradokiaz egindako harresiak zituen eta zabaleraz kilometro bat inguru zen. Bi zatitan banatuta zegoen: gotorlekua, menditxo baten gainean, administrazioko, eta seguru aski erlijio zentroari ostatu eman ziona, eta hiri baxua, auzotegi komertzialak, bihitegiak eta bizitegiak zeuden lekua. Hiria hirigintzaren aldetik planifikatua zela omen da.

Zitadela

Zitadelan, eraikin aipagarrienak hauek dira: bainu nagusia, bihitegia eta apaizen etxea. Lehenengoa, igerileku antzekoa zen. Dimentsioak: 12m luze, 7m zabal eta 2,4m sakon. Tankea alde guztietatik, hegoaldetik izan ezik, zutabez inguratuta zegoen. Hori dela eta, arkeologoek pentsatzen dute eraikinaren sarrera hegoaldetik zegoela. Zutabeak, hiru egitura kontzentrikoetan antolatuta daude.

Marshallen arabera, ura zetorren Putzu batetik, alboko gela txiki batean kokatuta, eta bazter bateko isurbidera zihoan. Isurbidea, pasabide arkitektonikoki landua izango zen, gizon bat erraz sartzeko modukoa.

Bainu nagusiaren Mendebaldean, Bihitegia (Wheelerren arabera) zegoen. Gehienez zurez egindako egitura handia zen, baina teilatu lauaz estalita. Estalia oso astuna zela omen da, zutabe askoren aztarnak aurkitu zituztelako. Dimentsioak: 50m luze eta 27m zabal, 1350 m2 inguru. Goiko partean aireztapen ubideak aurkitu ziren.

Apaizen etxea, orain, zaila ulertzeko harresien taldea da. Hipotesi batzuk esaten dute erlijio zentroa edo administratzailearen eraikina zela. Gutxi gora behera 70m luzera bider 24m zabalera du. Gelak oso ezberdinak ziren, eraikinaren erdian oso txikiak eta iparreko eta hegoaldeko aldeetan handiagoak bihurtzen dira.

Beheko hiria

Beheko hirian, etxe handienak 20 gela ingurukoak dira eta estantziak patio baten edo batzuen inguruan ordenatuak zeunden. Patioetan eskaileren aztarnak aurkitu dira, beraz teilatu laua edota pisu altuak zeuzkaten etxeek. Biztanle txiroenak gela bateko etxeetan bizi omen ziren. Pezu edo adreilu gordin zen eraikuntzaren material nagusia.

Kale ugarik adreiluz egindako estoldak zeuzkaten, erregistroarekin. Etxeak komunak zituen, zeramikaz egindako ontziekin, gero kaleko estoldetan husteko eta garbitzeko.

Beheko hiriko kale nagusia, 9,5m zabalera zeukan. Hiria iparretatik hegoalderantz zeharkatzen du eta zoladura zeukan. Beheko hirian, eltzegile, tindalari, errementari eta artisauen lantegiak zeunden. Material inportatuak lantzen zituzten, komertzioaren froga. Besteak beste, merkataritza, nekazaritza, eta artisautza ziren bere lanbide nagusiak.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohenjo-daro