Behazun xixku: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robota Aldatua: no:Galleblære
54. lerroa: 54. lerroa:
[[mt:Marrara]]
[[mt:Marrara]]
[[nl:Galblaas]]
[[nl:Galblaas]]
[[no:Galleblæren]]
[[no:Galleblære]]
[[pl:Pęcherzyk żółciowy]]
[[pl:Pęcherzyk żółciowy]]
[[ps:تريخی]]
[[ps:تريخی]]

02:13, 7 abendua 2009ko berrikusketa

Behazun-xixkua urdail eta arearekin batera

Behazun xixkua hepatozitoek ekoizten duten behazuna metatzen duen organoa da. Digestio-aparatuko organoa da eta 7-10 cm luze da. Behazun-xixkuaren bolumena 30-60 ml da eta egunero 600-1000 ml behazun ekoizten da gibelean.

Behazun-xixkuak behazuna hodi zistikora jariatzen du. Hodi zistikoak eta gibeleko kanpoko behazun hodiak bat egiten dute koledokoa emateko. Koledoko honen bitartez behazuna duodenora garraiatzen da, duodenoaren sarreran oddi esfinterra dago.

Funtzioa

Behazun xixkuaren funtzioa gibelak sinntetizatu eta jariatutako behazuna gorde eta kontzentratzea da liseriketa prozesuan beharrezkoa izan arte. Izan ere behazuna lipidoak emultsionatzen dituen likidoa da, beren digestio eta absortzioa erraztuz eta mugimendu peristaltikoak faboratuz.

Behazun hustuketaren erregulazioa

Elikagai boloa duodenora heltzen denean, bi mekanismo jartzen dira martxan:

  • Behazun xixkuaren uzkurketa. Heste mehean dauden gantzek kolezistokinina hormonaren askapena bultzatzen dute. Hau odolera pasatzen da eta hemendik behazun xixkura doa bere uzkurketa eraginez.
  • Oddi esfinterraren erlaxapena. Erlaxapena batetik hestean gertatzen diren mugimendu peristaltikoak duodenoraino heltzen direnean gertatzen da, eta bestetik estimulazio parasinpatikoaren eraginez.

Lotutako gaixotasunak

Behazun jariapena atzeratu edo oztopatzen duten egoerek gaixotasunak sor ditzakete: