Kizzuwadna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: uk:Кіззуватна
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: tr:Kizzuvatna
22. lerroa: 22. lerroa:
[[sl:Kizzuwatna]]
[[sl:Kizzuwatna]]
[[sr:Кисвадна]]
[[sr:Кисвадна]]
[[tr:Kizzuwatna]]
[[tr:Kizzuvatna]]
[[uk:Кіззуватна]]
[[uk:Кіззуватна]]

19:08, 23 abendua 2009ko berrikusketa

Kizzuwadna, hurritar kulturako erresuma bat izan zen, gaur egun Turkiako Alexandretako golkoan kokatua. Bere historia, hititar inperioarekin lotuta dago, eta, hasieran, erresuma independente bat izan bazen ere (Adaniya deitua), dirudienez, hititar inperioan sartu zen Hattusili I.aren erregealdian, (K. a. 1650-K. a. 1620). Baina, ondoren, hititek izan zuten ahuldadea probestuz, Kizzuwadna independente aldarrikatu zen, honela, Mitani eta Hititar inperioaren artean zuen tarteko kokapenarekin jokatuz, botere handia lortu ahal izateko.

Egoera hau, Telepinu erregeak eta bere ondorengoek onartu zutena, Tudhalia I.aren erregealdirarte mantendu zen, (K. a. 1430-K. a. 1400), Kizzuwadna estatu basailu bihurtu zuena Sunasurako hitzarmenaren bidez, Mitaniren aurkako bere kanpainen aurrekari bezala. Kizzuwadna, hititar inperioaren basailu bezala mantendu zen Shubiluliuma I.aren erregealdirarte (K. a. XIV. mendearen erdialdea), errege honek, Kizzuwadnaren izenezko independentziarekin amaitu zuelarik.

Hititar inperioaren mendeko egoera politikoa gora-behera, dirudienez, Kizzuwadnak eragin handia izan zuen hititengan, erresuma honen bidez, euren kulturan elementu hurritar ugari sartu zituztenak, bereziki erlijioa, zenbait errege hititak, Urhi-Teshub kasu, euren izen hurritarra erabiltzeraino.

Ekonomikoki, Kizzuwadna, dirudienez, garrantzitsua izan zen burdinaren fundizio eta lantzearen arloan.