Nafarroako jota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
+an
28. lerroa: 28. lerroa:
[[Kategoria:Nafarroako kultura]]
[[Kategoria:Nafarroako kultura]]
[[Kategoria:Erribera]]
[[Kategoria:Erribera]]

[[an:Jota nabarra]]

01:17, 31 abendua 2009ko berrikusketa

Nafarroako jota lurralde horretan egindako musika mota tradizionala da, batez ere Erriberako eskualdean garatutakoa.

Abeslaria edo abeslariak (jotariak edo joteros, -as) laguntzeko gitarrajoleak eta beste musikari batzuk daude.

Hainbat ezaugarri komun dauka Errioxa aldeko jotarekin.

Lehiaketak

Ohikoa da Nafarroako hegoaldearen herrietan jota lehiaketak antolatzea, maila batzuk ezberdinduz: Gizonezko eta emakumezkoenak alde batetik, eta ume, gazte eta helduenak bestetik. Bestela, bakarka edo binaka abesteko aukera dute parte hartzaileek.

Abuztuan, urtean zehar lehiaketaren bat irabazi duten txapeldun guztien artean "Campeón de Campeones" txapelketa antolatzen dute Tafallan.

Halaber, Sanferminetan (Iruñea) ere tradizionala da jota-erakustaldiak antolatzea.

Jotari ezagunak

Jota abeslari ezagunen artean Raimundo Lanas "El ruiseñor navarro" (1908-1939) murilloarra, Jesus Molviedro (1919-) vianarra eta Juan Zabalegi "Juan Navarro" tafallarra ditugu.

Jota-eskolak

Gaur egun Tutera, Castejon, Martzilla, Cadreita, Buñuel, Ribaforada eta Cortes herrietan musika mota honetako eskolak ditugu.

Ikus, gainera

Kanpo loturak