Sozialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: jv:Sosialisme
t robota Ezabatua: lv:Sociālisms
130. lerroa: 130. lerroa:
[[ln:Sosialisimɛ]]
[[ln:Sosialisimɛ]]
[[lt:Socializmas]]
[[lt:Socializmas]]
[[lv:Sociālisms]]
[[mk:Социјализам]]
[[mk:Социјализам]]
[[ml:സോഷ്യലിസം]]
[[ml:സോഷ്യലിസം]]

00:50, 7 urtarrila 2010ko berrikusketa

Sozialismoa
Sozialismo motak

Sozialismoa ekoizpen bitartekoak langileriak berak kontrolatu behar dituela pentsatzen duen ideologia edo pentsaera da. Langile maila bat ezartzen du gizartean, teorian behintzat, praktikan ez da beti honela. Bere helburuetako bat, desberdintasunik gabeko gizartea eratzea da. Marxismo eta komunismoa sozialismoaren barnean sartzen dira. Baina biak baturik ez du esan nahi sozialismoa denik.

Sozialismo motak

Euskal Herrian

Zugastietako UGT eta PSOEren Herriko Etxea, 1888an sortua.

Euskal Herrian hainbat esperientzia sozialista egon dira denboran zehar. Lehenengo elkarte sozialistak -PSOE alderdikoak- Bilbo inguruan eta bereziki Ezkerraldea eta Gallartako meatzetan sortu ziren. Zugastietan (La Arboleda), adibidez, Euskal Herriko lehenengo Herriko Etxea dago.

Euskal Herria da Dolores Ibarruri "Pasionaria"-ren sorterria. 1895an jaio zen Gallartan eta bertako Elkarte Sozialistako kide izan ondoren Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) militatzen hasi zen. Alderdi honetako Idazkari Orokorra izan zen 1960ra arte eta, ondoren, bertako Lehendakaria. Espainiar Gorteetako lehenengo lehendakariordea izan zen.

Euskal abertzaletasuneko lehenengo alderdi sozialista, eta beraz ezker abertzalearen sortzailea, EAE-ANV izan zen hainbatentzat. Beste batzuentzat, berriz, abertzaletasuna eta sozialismoa proiektu politiko berean batzeko ETAren sorrerara itxaron beharko da (1959).

Frankismo garaian ixilaldi bat egon zen euskal sozialismoan. ETAtik sortuko ziren ondoren euskal sozialismoaren adar nagusiak: EMK, LKI, Euskadiko Ezkerra, EIA.... Era berean, PCEren euskal adarrak -Euskadiko Partidu Komunista edo EPK-k- indarra hartu zuen. Gainera, ETAren Langile Fontetik LAK eta LABen sorrerak Bilbo inguruko CCOOren handiagotzea eten zuen, Euskal Herrian oinarritutako langile klase sozialista mugiaraziz. 1978an, Altsasun, ANV, ESB, HASI eta LAIAk Herri Batasuna sortu zuten, independentzia eta sozialismoaren proiektua sendotuz.

Garaiotan, bestalde, eta Trantsizio ondorengo urteetaz geroztik batez ere, PSOEren euskal adarrak (PSE-EE) nahiz Nafarroakoak (PSN), indar handia hartu zuten Hegoaldeko euskal herrialdeetan.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, alderdi sozialistak ez dira gehiengoa izan normalean, nahiz eta Frantziako Alderdi Sozialistak indar handia duen. Abertzaletasunaren eremuan, EMAk nabarmendu zuen mugimenduaren izaera sozialista.

Euskal Herriko alderdi politiko sozialistak

Egun, ondoko alderdiek euren burua sozialista edo sozialdemokratatzat jotzen dute:

Beste hainbat alderdi ezkertiar gisa definitzen dira, gehiago zehaztu gabe, edo bestelako izendapenak hartuz.

Sozialista ezagunak

Munduan

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sozialismoa