Hepatitis: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
67. lerroa: 67. lerroa:
[[sr:Хепатитис]]
[[sr:Хепатитис]]
[[sv:Hepatit]]
[[sv:Hepatit]]
[[ta:கல்லீரல் அழற்சி]]
[[th:ตับอักเสบ]]
[[th:ตับอักเสบ]]
[[tl:Hepataytis]]
[[tl:Hepataytis]]

16:08, 7 urtarrila 2010ko berrikusketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hepatitisa gibelean eragiten duen gaixotasun handigarria da. Infekziosoa, immunologikoa ala toxikoa izan daiteke. Sexu-transmisiozko gaixotasun bezala hartzen da.

Epidemiologia

Infekziosoak

  • A Hepatitisa: A Hepatitisaren birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna. Beste pertsonen gorozkiekin kontaktua edukiz, etxean garbitasun-eza edota kutsaturiko elikagaiak jatearekin kutsatzen da birusa eta harrapatzen da gaitza.
  • B Hepatitisa: Odol kutsatuaren bitartez edo kutsatutako pertsona baten sexu-harremanekin kutsatzen den gaixotasun larria. Zirrosia, gibel-minbizia eta heriotza sortzen ditu.
  • C Hepatitisa: C Hepatitisaren birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna.
  • D Hepatitisa: Akastun birusa da, bizitzeko, B Hepatitisaren birusa behar duena.
  • E Hepatitisa: A Hepatitisaren antzekoa da,baina ez du kalterik sortzen,ur kutsatuaren bitartez transmititzen dena.
  • F Hepatitisa eta G Hepatitisa: Orain gutxi aurkitu diren gaixotasunak. Oso gutxi ikertu da hauei buruz. Odolaren bitartez transmititzen dira.

Ez infekziosoak

Alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragile ez infekzioso nagusien artean dago.

Arraroagoa bada ere, jatorri autoimmunekoa ere izan daiteke. Immunitate-sistemaren antigorputzek gibelari eraso egiten diote.

Diagnostikoa

Proba analitikoek diagnostikoaren bidean ipintzen dute, transaminasa altuak antzematurik. Hepatitis infekziosoa izanez gero, serologiak eskatu behar dira mota zehazteko.

Ekografiak ere hainbat datu eman ditzake gibelaren egoerari buruz.

Tratamendua

Beste gaixotasun batzuekin bezala, tratamendurik hoberena profilaxia edo prebentzioa da, hepatitis biralen kasuan kutsatzeko bideak zainduz (sexu-harremanak, odol transfusioak eta abar).

Hepatitis toxikoetan, alkoholaren demaseko kontsumoa kontrolatzea eta farmakoen alboko-eraginak begiratzea neurrien artean ditugu.