Anari: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuzenketa txikiak, Txap ez da Amodio taldekoa.
48. lerroa: 48. lerroa:


=== Beste elkarlan batzuk ===
=== Beste elkarlan batzuk ===
«Eskale baten memoriak», ''Erantzunik gabe'' (1999), '''Eraso!''' euskal talde metaleroaren albuma. Ahotsa jarri zuen.
*«Eskale baten memoriak», ''Erantzunik gabe'' (1999), '''Eraso!''' euskal talde metaleroaren albuma. Ahotsa jarri zuen.
*«Mendebaldarketa», '''[[Fermin Muguruza]]'''ren ''FM 99.00 Dub Manifest'' (Esan Ozenki, 1999). Ahotsa.
*«Mendebaldarketa», '''[[Fermin Muguruza]]'''ren ''FM 99.00 Dub Manifest'' (Esan Ozenki, 1999). Ahotsa.
*«Iparorratza», '''Lisabö'''ren ''Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak''. Ahotsa.
*«Iparorratza», '''Lisabö'''ren ''Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak''. Ahotsa.

18:56, 7 urtarrila 2010ko berrikusketa

Anari
Anari
Datu pertsonalak
Izen osoa Anari Alberdi
Jaio 1970
Azkoitia (Gipuzkoa)

Anari Alberdi, (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970 - ) euskal abeslari eta konpositorea da.

Biografia

Azkoitian (Gipuzkoan) jaio zen 1971n. 1997an hasi zen musika munduan; 3 bakarkako diska egin ditu oraingoz eta bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak daude bakarlari honen lanean eta kritika ezin hobeak jaso ditu, PJ Harvey (zenbait girotan la PJ Harvey vasca deitu diote), Cat Power edo Nick Cave-ekin alderaketak bilatuz.

Ordiziako Jakintza ikastolan gaztelania eta filosofia irakasten aritu da, 2007an irakasle lanak albora utzi baditu ere. 2008an Xabier Munibe Azkoitiko ikastolan egon da gaztelania eta literaturako klasea ematen lehen hiruhilabetekoan eta 2009 urtean Lauaizeta ikastolan bigarren hiruhilabetekoan.

Abeslari eta konpositore lana

Akauzazte taldeko beste kide batzuekin batera, Psych Out taldean ikusi genuen lehenengoz, bateriajole. Ingelesez abesten zuten garai hartan.

1997an, bakarlari lanetan hasiko da, euskara hutsa erabiliz. Mikel Abrego (BAP-eko bateria), Xabi Strubell (Dut-eko kitarra) eta hainbat euskal musikari aparta ditu lagun. Hans Magnus Enzensberger, Eduardo Galeano, Joseba Sarrionandia edo Ruper Ordorikan bilatu omen zuen bere letrentzako inspirazioa. Diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen.

Bigarren albumak, Habiak, 2000.era arte itxaron behar izan zuen. Ekoizpen lana gehienbat Kaki Arkarazoren esku geratu zen eta Mikel eta Xabik berriro hartu zuten parte diska honetan, Kaki, Drake (BAP-eko baxua), Ruper Ordorika, Mikel Azpiroz edo Pettik bezalaxe. Lan honek ere kritika ezin hobeak jaso zituen eta 2000ko disko hoberenetarikoa izendatu zuen Rockdelux aldizkariak. 2004an aldizkari berak 77. postua eman zion XX. mendean Espainian editatutako 100 diska hoberenen artean. 2005ean irten zen, oraingoz arrakasta gehien piztu duen lana: Zebra. Lan honetan Karlos Osinaga, Txap, (Lisabö) arduratu zen ekoizpenaz. Bonbereneako estudioan (Tolosako etxe okupatua) grabatu zen diskoa, eta berriro ere Drake eta Mikel lagun izan zituen, Karlos eta Rober (Atom Rhumbako abeslaria) bezala.

2007an Bidehuts diskoetxea sortu zuen Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako beste kide batzuekin batera. Horrela bere lanak berak editatu ahal izango ditu. 2008ko urtarrilaren 26an, jada, zigilu honen lehenengotako aztarnak jaso ditugu, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatutako 5 abestiekin osatutako lana.

Anari Ordiziako gaztetxean 2006ko abenduan

Diskografia

Bakarka

Laburbilketak

Beste zenbait laburbilketetan ere parte hartu du:

  • «Postariarena» Ikastola Berria Eraiki Dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997). Iparraldeko Sohuta ikastolaren alde dirua biltzeko CD-a
  • «Ilargia barruan», Oztopo Geztien Gainetik Bonberenea (Bonberenea Ekintzak, 2002). CD.
  • «Muga kanta», Acuarela songs (Acuarela, 2004)
  • «Habiak», The Rockdelux Experience. 23.11.2004 (Sinedín-Rockdelux, 2005). Rockdelux aldizkariak 20. urtea ospatzeko antolatutako kontzertuan Anarik abesti hau jo zuen.

Beste elkarlan batzuk

  • «Eskale baten memoriak», Erantzunik gabe (1999), Eraso! euskal talde metaleroaren albuma. Ahotsa jarri zuen.
  • «Mendebaldarketa», Fermin Muguruzaren FM 99.00 Dub Manifest (Esan Ozenki, 1999). Ahotsa.
  • «Iparorratza», Lisabören Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak. Ahotsa.

Kanpo loturak