Kaxiano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Kaxiano Ibarguren
| irudia =
| izen osoa =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1932]]
| jaiotza hiria = [[Lizartza]]
| jaiotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
| heriotza data = [[2002]]ko [[Urtarrilaren 29]]a
| heriotza hiria =
| heriotza herrialdea =
}}

'''Kaxiano Ibarguren''' ([[Antzuola]], [[1932]] - [[2002]]) euskal [[eskusoinu|soinujolea]] zen. Urterik gehienak [[Lizartza]]n eman zituen, horregatik ''Lizartzako itsua'' deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat dela medio itsu geratu baitzen. Ondoren ikasi zuen soinua jotzen, akordeoi handia. 2002an hil zen.
'''Kaxiano Ibarguren''' ([[Antzuola]], [[1932]] - [[2002]]) euskal [[eskusoinu|soinujolea]] zen. Urterik gehienak [[Lizartza]]n eman zituen, horregatik ''Lizartzako itsua'' deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat dela medio itsu geratu baitzen. Ondoren ikasi zuen soinua jotzen, akordeoi handia. 2002an hil zen.



15:54, 12 urtarrila 2010ko berrikusketa

Kaxiano Ibarguren
Datu pertsonalak
Jaio 1932
Lizartza (Gipuzkoa)
Hil 2002ko Urtarrilaren 29a

Kaxiano Ibarguren (Antzuola, 1932 - 2002) euskal soinujolea zen. Urterik gehienak Lizartzan eman zituen, horregatik Lizartzako itsua deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat dela medio itsu geratu baitzen. Ondoren ikasi zuen soinua jotzen, akordeoi handia. 2002an hil zen.

Biografia

Erromeria eta ezteietan jotzen hasi zen, baina gero bere kantu propioak sortzeari ekin zion, arrakasta handiz gainera. 1986an atera zuen lehen diskoa, Itsasontzi baten deitua, eta horko bi kanta bazter guztietara zabaldu ziren, 'Itsasontzi baten' eta 'Zorionak' izenekoak, oso jende-eremu ezberdinetara iritsiz: baserri giroko jendearengana, berbena taldeengana, euskara ikasleengana... irratietan eskainitako kantuen tartean ere ia egunero jartzen zituzten. Disko gehiago egin zituen, baina hartutako bidea baztertu gabe: euskal sustraiari lotutako doinuak ziren, kanturako asmatuak edo dantzarako, letrak ere berak egiten zituen, bertsolaria baitzen, baltseak, pasodobleak, boleroak eta abar ederki menderatzen zituen, eta bere sinpletasunean bazuen dotorezi melodiko bat, antzinako kutsu bat. Gainera berrogei urte pasa eman zituen herriz herri erromeriak jotzen, eta bazter guztietan ezagutzen eta maitatzen zuten.

Gizon ona zen, eta bere musikak ere badu patxada hori, lasaitasun hori, zoriontasuna transmititzen zuen sortzaile baten magia.

Diskografia

Kanpo loturak

MusikazBlain Kaxiano-ri buruz
Elkar disketxean bere informazioa