Fernando III.a Gaztelakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: es:Fernando III de Castilla; cosmetic changes
t robota Erantsia: zh:费尔南多三世
78. lerroa: 78. lerroa:
[[pt:Fernando III de Leão e Castela]]
[[pt:Fernando III de Leão e Castela]]
[[ru:Фердинанд III (король Кастилии)]]
[[ru:Фердинанд III (король Кастилии)]]
[[zh:费尔南多三世]]

08:12, 16 urtarrila 2010ko berrikusketa

Compostelako Donejakue katedralean dagoen XII. mendeko Fernando III.aren irudia.

Fernando III.a Gaztelakoa (Corrales del Vino, 1199ko abuztuaren 5a -Sevilla, 1252ko maiatzaren 30a), Santua ezizenaz ezaguna, Gaztela (1217 - 1252) Galizia eta Leongo erregea (1230 - 1252) izan zen[1].

Biografia

Alfontso IX.a Leongoa eta Berengela Gaztelakoa zituen gurasoak. Alfontso VIII.aren errekonkista sendotu eta ia Andaluzia osoa konkistatu zuen. Úbeda 1233an, Kordoba 1236an[2], Murtzia 1243an, Jaén 1246an eta Sevilla 1248an okupatu zituen, hau da, ia hegoaldeko Espainia osoa Granadako Erresuma izan ezik.

1231an, behin betiko lotu zituen Gaztela eta Galizia-Leongo Erresumak[3]. Aragoiko Erresumarekin zuen muga finkatu zuen Almizrako itunean.

1671an Klemente X.a aita santuak santu izendatu zuen[4].

Ezkontzak eta seme-alabak

1219an Swabiako Filiperen alaba Ixabel ezkondu zuen. Hamar seme-alabk izan zituzten:

  1. Alfontso X.a, oinordekoa
  2. Fadrike
  3. Fernando (1225–1243/1248)
  4. Leonor (1227-?)
  5. Berengela (1228–1288/89), moja sartuta
  6. Henrike
  7. Filipe (1231–1274), Norvegiako Haakon IV.aren alaba Kristina ezkondu zuena.
  8. Antso (1233–1261), artzapezpikua
  9. Joanes Manuel, Villenako jauna
  10. Maria (?-1235)

1237an Ponthieuko kondesa zen Joana Dammartin ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

  1. Fernando (1239–1260), Aumaleko kondea
  2. Leonor (1241–1290), Eduardo I.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.
  3. Luis (1243–1269)
  4. Simon (1244)
  5. Joanes (1245)

Erreferentziak

  1. Menocal, María Rosa. The Ornament of the World. Little, Brown and Company: Boston, 2002. ISBN 0-316-16871-8
  2. Edwards, John. Christian Córdoba: The City and its Region in the Late Middle Ages. Cambridge University Press: 1982
  3. González, Julio. "Reinado y Diplomas de Fernando III, i: Estudio". 1980
  4. Catholic Encyclopedia

Ikus, gainera


Aurrekoa
Berengaria Gaztelakoa
Gaztelako erregea
1217 - 1252
Ondorengoa
Alfontso X.a Gaztelakoa


Aurrekoa
Alfontso IX.a Leongoa
Leongo erregea
1230 - 1252
Ondorengoa
Alfontso X.a Gaztelakoa


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.