Errealismo sozialista: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{lanean}} '''Errealismo sozialista''' komunismoaren ideiak artean islatzea helburu duen korronte estetikoa da. Sobietar Batasunaren garaian korronte artistiko nagusienetako bat...
(Ez dago alderik)

14:59, 17 urtarrila 2010ko berrikusketa

Errealismo sozialista komunismoaren ideiak artean islatzea helburu duen korronte estetikoa da. Sobietar Batasunaren garaian korronte artistiko nagusienetako bat izan zen, batez ere Iosif Stalinen garaian. Txina eta beste hainbat herrialde sozialistetan ere badaude korronte honen obrak.

Sobietar Batasunean

Hirurogei urte inguruz Sobietar Batasuneko korronte artistiko ofiziala izan zen errealismo sozialista. Komunismoaren ideiek ondasunak guztionak direla esaten duenez, artearen ekoizpena propaganda erreminta indartsu gisa ikusi zen. 1917ko Urriko Iraultzan Proletkult (Proletarioen Kultura eta Ilustraziorako Erakundeak) deituriko instituzioa ezarri zuten boltxebikeek, eta arte zerbitzua proletarioen diktaduraren eskuetan jarri zen.

Moskuko Estatu Unibertsitatea

Sobietar Batasunaren hasierako urteetan lan mota asko egin ziren Proletkult instituzioaren baitan. Iraultza politikak, eta, erradikalak zein berritzaileak ziren arte korronteak osagarri bezala ikusiak zeuden. Artean konstruktibismoa eman zen nagusiki; poesian, berriz, abangoardia berriak.

Hau guztia, ordea, ez zuten begi onez ikusi Alderdi Komunistako zenbait kidek, eta inpresionismoa edota kubismoa bezalako mugimenduak baztertu zituzten. Azken batean, “arte burges eta dekadente” gisa zeuden ikusiak. Irudikatu gabeko estiloak proletarioek ulertuko ez zituela iritzi zioten, eta ezingo zela propaganda egokia aurrera eraman. Beraz, errealismo sozialista estilo “dekadente” horien guztiei aurre egiteko jarrera zen.

Errealismo sozialista politika arloan kudeatzen hasi zen 1932an, Stalinek Arte erakundeen eta literaturaren berregituraketarako dekretua indarrean sartu zuenean. Idazle Sobietarren Batasuna sortu zen idazleen argitalpenak kontrolatzeko. Ildo ofizialetik aldentzen zen artista oro zigortua izan zen. Lanetako formak eta edukiak mugatuak ziren, hala, erotismoa, erlijioa, abstrakzioa, surrealismoa eta espresionismoa debekatuta zeuden. Era berean, barne-gogoetak, zentzugabekeriak, eta artea egiteko forma askeak ez zeuden onartuta. Honen guztiaren arrazoia zen proletarioek ez zituztela edukiak ulertuko eta, arte eredu horiek iraultzaren aurkakoak zirela.

Stalinen heriotzaren ondoren (1953) murrizketak lasaitu ziren arren, argitalpenek kontrolak jasan jarraitu zuten. Artista askok erbestera jo zuten arrazoi horregatik. 1974an esaterako, Mosku kanpoaldean egin zen arte erakusketa bat bertan behera utzi zuten. Artelanak apurtu edota eraitsi egin zituzten. Mikhail Gorbatxovek perestroika martxan jarri zuenean artea ulertzeko beste korronteak bizitu egin ziren, baina errealismo sozialistak ere aurrera jarraitu zuen estatuaren arte ofizial bezala, 1991. urtera arte. Sobietar Batasunaren gainbehera iritsi zenean soilik hasi ziren artistak zentsurarik gabe lanean.

Beste herrialdeetan

Wuhango jendea borrokan, 1969an eraikitako monumentu batean.

Errusiako Iraultzaren ondoren munduan zehar barreiatu zen errealismo sozialistaren korrontea. Literatura sozialistaren ezaugarriak 1920ko hamarkadan ezarri ziren Alemania, Frantzia, Txekoslobakia eta Polonia bezalako herrialdeetan. Mendebaldean honako idazle hauek garatu zuten errealismo sozialista: Louis Aragon, Johannes Becher, Jaroslav Hasek, and Pablo Neruda. [1]

Sobietarrek kontrolatutako beste errepubliketan indarrean sartu zen errealismo sozialistaren doktrina 1949tik 1956ra. Literatura eta arte bisual guztiak hartzen zituen bere gain, baina lorpenik ikusgarrienak arkitekturaren arloan egin ziren. Azken honek balio handia izan zuen ordena sozial berria ezartzerako unean. Herritarrengan komunismoa indartzea eta haiengan eragitea zen helburua. Arkitektoek betebehar garrantzitsua zuten, ez bakarrik kaleak edota eraikinak egiterakoan, baizik “giza arimaren ingeniari” gehienbat. Gaur egun esan daiteke Ipar Korea, Laos eta Vietnamen dirautela indarrean errealismo sozialistaren ezaugarriek. Txinak kasu batzutan soilik erabili izan du errealismo sozialista, propaganda afixak argitaratzerakoan esaterako. Komunistak ez ziren herrialdeetan itzal gutxi izan zuen errealismo sozialistak, artelanak erabat kontrolatzen zirela ikusia zegoelako. Komunistak ziren herrien artean Yugoslavia izan zen salbuespenetako bat, 1948tik aurrera baztertu baitzuen sistema sobietarretik zetorren errealismo sozialista. Artisten artean askatasun gehiago zegoen. [2] Garai hartan Yugoslaviako intelektualetako bat zen Miroslav Krležak hitzaldi bat eman zuen Yugoslaviako Idazleen Elkartearen hirugarren biltzarrean, 1952an. Hitzaldi hark aro berri baten hasiera markatu zuen Yugoslaviako arte korronteetan, errealismo sozialista dogmatikoa baztertu egin zuen eta.

Erreferentziak

Kanpo loturak