San Zernin eliza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Erreferentzia zerrenda
26. lerroa: 26. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
<references/>


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

09:10, 27 urtarrila 2010ko berrikusketa

Txantiloi:EHko gaztelu infotaula

San Zernin eliza (bertako biztanle frantziarrek deitu ohi zuten bezala) edo San Saturnino eliza Nafarroako (Euskal Herria) Iruñea hiriburuko Alde Zaharrean kokatzen den eliza katolikoa da.

Gaur egungo eliza gotikoa XIII. mendekoa da, halere kokaleku berberan antzinako eliza bat eta XII. mendeko beste eliza erromaniko bat ere izan ziren. Dirudienez San Zernin eliza Diana jainkosa erromatarrari eskainitako tenplu baten gainean eraiki zen[1].

Erdi Aroan bi funtzio bete zituen: erlijiosoa eta defentzakoa. Garai hartako Iruña hiru burgu independienteetan banaturik zegoen, eta eliza hau gehienbat frantziarren bizilekua zen San Zernin burguaren parrokia zen. Burgu hauek euren artean etengabeko borrokan egon ohi ziren, hortaz elizaren dorreen goialdeak XVIII. menderarte mantendu ziren defentsa almenez beteak zeuden.

Bere dorreez gain, ataria ere nabarmentzekoa da, hau Done Jakue eta San Saturninoren tailu ederraz apaindurik dagoelarik. Beren barnealdean, seizatikatutako ganda bat duen nabe gotiko bakar eta oso zabal bat du, baita kontrahormen arteko kaperak eta koru jaso bat, eta gehitutako kapera barroko handi bat ere, azken honetan XVII. menderarte klaustro bat egon zelarik. Kapera hau Bideko Ama Birjinaren omenezkoa da, Iruñea Hiriko Andra Maria dena, eta barroko erakoa da.

Bere dorreko kanpaikadek Sanfermin jaien hasiera iragartzen dute.

Erreferentziak

  1. http://www.pamplona.es/verPagina.asp?idPag=139&idioma=2 "San Zernin eliza, zeina Dianari sagaratutako tenplu erromatar baten gainean eraiki omen zuten, antzinako San Zernin burgoaren erdigune erlijiosoa zen.", Iruñeko Udalaren webgunea

Kanpo loturak