Espainiako enparantza (Bartzelona): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:Montjuic Placa Espanya Barcelona.jpg|thumb|300px|right|Bartzelonako Espainiako enparantza gauez.]]
[[Fitxategi:Montjuic Placa Espanya Barcelona.jpg|thumb|300px|right|Bartzelonako Espainiako enparantza gauez.]]
[[Irudi:Fuente Pl. España.jpg|thumb|right|250px|Espainia enparantzako iturria.]]
[[Fitxategi:Fuente Pl. España.jpg|thumb|right|250px|Espainia enparantzako iturria.]]


[[Bartzelona]]ko '''Espainiako enparantza''' ([[katalan]]eraz ''Plaça d'Espanya'') hiriburu katalandarraren enparantza nabarmenetakoa da. [[1929]]ko Nazioarteko Erakustaldirako eraikia izan zen, [[Josep Puig i Cadafalch]] eta [[Guillem Busquets]] arkitektoen proiektuen arabera eta [[Antoni Darder]]rek amaitu zuen.
[[Bartzelona]]ko '''Espainiako enparantza''' ([[katalan]]eraz ''Plaça d'Espanya'') hiriburu katalandarraren enparantza nabarmenetakoa da. [[1929]]ko Nazioarteko Erakustaldirako eraikia izan zen, [[Josep Puig i Cadafalch]] eta [[Guillem Busquets]] arkitektoen proiektuen arabera eta [[Antoni Darder]]rek amaitu zuen.

08:15, 31 urtarrila 2010ko berrikusketa

Bartzelonako Espainiako enparantza gauez.
Espainia enparantzako iturria.

Bartzelonako Espainiako enparantza (katalaneraz Plaça d'Espanya) hiriburu katalandarraren enparantza nabarmenetakoa da. 1929ko Nazioarteko Erakustaldirako eraikia izan zen, Josep Puig i Cadafalch eta Guillem Busquets arkitektoen proiektuen arabera eta Antoni Darderrek amaitu zuen.

Enparantzaren erdian Josep Maria Jujolek 1928an proiektatutako iturria dago. Aintzineko Madrilerako errepidean zegoen muino baten gaineko Bartzelona udalerriaren bukaera agertarazten zuen gurutze bat zegoen lekuan kokatzen da. Gurutze hau Creu Coberta bezala ezagutzen zen eta Sants Barrutiko auzo nagusienetako bati izen eman zion. Jujolek monumentu hau uraren omenez planteiatu zuen. Multzo eskultoriko bakoitzak espainiar kostaldeak bustitzen dituen itsaso edo ozeanoetako bat irudikatzen du. Eskultura guzti hauek Miquel Blay eskulturgilearen eskutik sortu ziren. Mediterraneoa, Ebro ibaiarekin gazteez inguratutako gizon gazte batez irudikatzen da. Ozeano Atlantikoa, Tajo eta Guadalquivir ibaiek gazteez inguratutako bi agureekin irudikatzen dira. Kantauri itsasoa, bere arroa osatzen duten ibai motz eta azkarrak irudikatzen dituen nerabe gaztetxoekin.

Haisera batean idazkiak zituzten hiru zutabe erraldoiek Erlijioa, Arteak eta Heroitasuna ordezkatzen dituzte, alboetako Nabigaketa, Osasun Publikoa eta Oparotasunaren irudikatzeekin batera, lan guzti hauen egileak Miquel eta Llucià Oslé anaiak direlarik. Iturriak Tomàs Llovet eskulturgileak brontzez altxatu zituen hiru Garaipenez inguratutako pebeteroak amaitzen dute. Iturriaren zati hau Miguel Primo de Rivera diktatzailearen ideietara ederki asko atxikitzen zaio, Jujol beraren esanetan "pebeteroak zibilizazioa defendatzearren Espainiak eginiriko etengabeko sakrifizioa irudikatzen baitu". Enparantza honetatik ikusita Veneziar Dorreak nabarmentzen dira, Ramon Reventósen sorkuntza dira, bai eta beste hainbat monumentu eta eraikin enblematiko ere.