Wikipedia:Txokoa/Albisteak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Inorbez (eztabaida | ekarpenak)
Txo (eztabaida | ekarpenak)
Atal berria:
328. lerroa: 328. lerroa:


Kaixo! Egun hauetan trukoa hartu diot botari eta horregatik tresna berri bat frogatzeari ekin diot (berria niretzat). Cosmetic changes deitzen da eta aldaketa txikiak egiten dizkie artikuluei, gauzak politago edo utziz. Espazioak gehitzen dituz zerrenden aurrean eta horrelakoak. Berez lanean dago, baina zerbait arraroa egiten duela aurkitzen baduzue esan, mesedez. Nik ere begiratzen dut, baina guztia ere ezin kontrolatu. -[[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Lankide eztabaida:Theklan|ezt]][[Irudi:Icons-mini-comment new.gif|Eztabaida|18px]] · [[Aparteko:Emailuser/Theklan|@]] [[Irudi:Mail-closed.svg|18px|E-maila]] 14:15, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Kaixo! Egun hauetan trukoa hartu diot botari eta horregatik tresna berri bat frogatzeari ekin diot (berria niretzat). Cosmetic changes deitzen da eta aldaketa txikiak egiten dizkie artikuluei, gauzak politago edo utziz. Espazioak gehitzen dituz zerrenden aurrean eta horrelakoak. Berez lanean dago, baina zerbait arraroa egiten duela aurkitzen baduzue esan, mesedez. Nik ere begiratzen dut, baina guztia ere ezin kontrolatu. -[[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Lankide eztabaida:Theklan|ezt]][[Irudi:Icons-mini-comment new.gif|Eztabaida|18px]] · [[Aparteko:Emailuser/Theklan|@]] [[Irudi:Mail-closed.svg|18px|E-maila]] 14:15, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

== Bilbon topaketa ==

Kaixo guztiei: Informatzen zaituztet datorren otsailaren 20an egingo dela Bilbon Wikipedia eta honekin dauden proiektu erlazionatuen erabiltzailekin topaketa bat. Bilera honen helburua Kapitulu local bat osatzea da eta wikipedia-es eta wikipedia-eu arteko harremanak. Bertaratu ahal bazarete ez dezazuen zalantza egin. Informazio gehiago: [[m:Wikimedia España/Encuentro de wikimedistas en Bilbao|wikipedia erabiltzaileen topaketa Bilbon]. [[Lankide:Txo|Txo]] 13:11, 1 Otsaila 2010 (UTC)

15:11, 1 otsaila 2010ko berrikusketa

edo arakatu artxiboan >>


2010ko Azal Berriaren Bozketa: Urtarrilaren 1etik 15era.

Kaixo. Mezu hau gaurtik aurrera eta hilabete honen 15rarte 2009ko Azal Berriaren Bozketa irekia dagoela oroitarazteko da. Oraindik proposamen berriak egiteko epea ere zabalik jarraitzen duelarik. Ondo segi.
--Euskalduna Esaidak hemen 15:37 2010eko urtarrilaren 1a (UTC)

Behin bozketa ospatu eta behin emaitza jakin ondoren honi eta azal berriari buruz mintzatzeko eztabaida ireki da. --Euskalduna Esaidak hemen 0:41 2010eko urtarrilaren 16a (UTC)

Euskadi Irratia

Gaur goizeko "Amarauna" saioan, 12:00ko albistegia baino lehen, Euskarazko Wikipediak 50.000 artikulu dituela aipatu dute, baita 50.000.a Theklanek idatzitako Errinozero artikulua dela ere. Ea www.eitb.com webgunean eseki duten bilatu bai baina ez dut inondik topatu. -- Marklar 14:24, 3 Urtarrila 2010 (UTC)

Ba uste dut hemen agertu beharko litzatekeela, baina ez dago ezer.--Assar; (erantzun hemen) 15:15, 3 Urtarrila 2010 (UTC)
Hemen daukazu.--Assar; (erantzun hemen) 16:41, 3 Urtarrila 2010 (UTC)
Azkenean jarri dute eitb-ren webgunean, ikus hemen.--An13sa 18:24, 3 Urtarrila 2010 (UTC)

500.000

Zorionak guztioi! 500.000 artikulutara ailegatu gara jada :-) http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-01-06/037/901/Euskarazko_wikipediak_500.000_artikulu.htm --Unai (esan) 13:02, 6 Urtarrila 2010 (UTC)

Kontxo!! gaztelaniazko wikipedia harrapatzekotan gaude. Hau bai Euskal Herriko selekzioaren garaipena!, kar kar -- Marklar 13:14, 6 Urtarrila 2010 (UTC)
Gaur ez da inuzenteen eguna ala??--An13sa 13:42, 6 Urtarrila 2010 (UTC)

Elkartea

epa, animo a la gente que participa en la wikipedia a construir la categoría comunidad, igual que la que hay en otros idiomas. Elkartea o así. Salud . es:usuario:Dhidalgo

Administratzaile berriak

Kaixo! Beno, administratzaileen bozketa bukatu zenez aurkeztutako 3ak dira administratzaile berri, hau da, An13sa, Joxemai eta Zariquiegui. Zorionak! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:18, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Zorionak hiruroi!--Unai (esan) 20:53, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Mikrobiologia Atala: 200 artikulu

Atzo, hilaren 16an, Mikrobiologia atalak 200 artikuluaren muga gainditu zuen, Errotabirus artikuluarekin.

Mikrobiologia kategoria Biologia kategoriaren barnean dago, eta artikulu-kopuruaren aldetik, Ekologiarekin batera, osatuena eta landuena izaten da orain arte.

Mikrobiologia orokorrak 71 artikulu ditu, Bakteriologiak (bakterioak) 90 eta Birologia (Birusak) 40.

Bi Nabarmendutako artikuluak ditu: Bakterio eta GIB.

Dudarik gabe, Wikipediako euskarazko Mikrobiologia atalak hizkuntza nagusi batzuetan agertzen den adinako informazio eta kalitatea dauka, gurea hizkuntza gutxitua izan arren.

Atal honetan lagundu duten guztiei: ZORIONAK! Josu 16:57, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Zorionak, bai!
Zorionak batez ere zuri, izenkide! --josugoni (erantzun hemen) 20:47, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Zorionak mikrobiologoi!--Unai (esan) 20:53, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Azal berriari buruzko eztabaida ireki da

Behin bozketa ospatu eta behin emaitza jakin ondoren honi eta azal berriari buruz mintzatzeko eztabaida ireki da. --Euskalduna Esaidak hemen 20:13 2010eko urtarrilaren 17a (UTC)

2010: Euskarazko Wikipediak Galizierazko Wikipedia igaro?

Arratsaldeon. Aspalditik ixilean nuen erronka bat jaurtiki nahi nuke: ea 2010 Euskarazko Wikipediak Galizierazko Wikipedia artikulu kopuruan iragan dezaken. Beharbada "ergelkeria" dirudi, baina gauzak proposatuz lortzen dira: euskaldunak baino galiziar hiztun dexentez gehiago dagoenez Euskarazko Wikipediarentzat lorpen polita izan liteke. Iberiar Penintsulako hizkuntzen Wikipedien artean 4. postuan jarriko ginateke. Pentsa ni hemen 2009. urte hasieran parte hartzen hasi nintzen eta Galizierazko Wikipediak Euskarazkoari 9.000 eta une batean 10.000 artikulu aurrerago zihoan, orain 2010. urte hasieran 4.000 artikulutara gaude, ez da sekulako aldea. Nere ustez Euskarazko Wikipediaren irudiarentzat ona litzateke, baita Euskararen osasuna eta erabilpenaren erakusgarri. Nik uste lortu daitekeen helburua dela. Besterik gabe, aio... eta agur bero bat hemen galiziarren bat baldin badago.
--Euskalduna Esaidak hemen 13:52 2010eko urtarrilaren 17a (UTC)

Hala izan dadila! Xabitxu berriz martxan badago eta administratzaile berriak, betebehar berriez gain (ikusi en:Wikipedia:Adminitis), iaz beste artikuluak idazteko gai badira, batek daki. -- Marklar 20:09, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik uste dut posible dela, bai. Baina hala ere ez gara tematu behar artikulu kopuruan. Kalitatea igotzen jarraitu behar dugu, artikuluak txukunduz, zirriborroak osatuz. Eta horrela bai lortuko dugula sekulako entziklopedia. Hala ere, susmoak ditut, eta informazio batzuk ere, hainbat proiektuk euren edukiak askatu nahi dituztela edukiak hemen erabili ahal izateko. Horrekin pauso handia ere eman ahal dugu artikulu txukun asko inportatuz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:15, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
Azkue fundazioaren laguntzaz lortuko dugu :p Zariquiegui 21:25, 20 Urtarrila 2010 (UTC)

Bai, Azkue Fundazioko horiek bai "animosoak", begira zer jartzen duen euren webgunean:
"...Eman diezaiogun presentzia zabalagoa eta baliagarritasun handiagoa euskarari sarean. Eta ez diezaiogun mugarik jarri gure ezagutzei. AZKUE fundaziotik Euskarazko Wikipedia elikatzera animatzen zaitugu. 2001.urtean sortu zenetik, 43.000 artikulu baino gehiago bildu ditu gaur egun arte, baina guztion ezagutzaz eta elkarlanaz, baietz 70.000 sarreratara iritsi 2011rako. Baietz 35 postura iritsi lana gogoz egiten badugu. Egizu sarrera bat." --Euskalduna Esaidak hemen 01:42 2010eko urtarrilaren 21a (UTC)

Enfin, nik ez nituzke ezta aipatuko ere... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:43, 21 Urtarrila 2010 (UTC)

Ondo dago galizierazko Wikipedia artikulu kopuruz "gainditzea". Baina ni ados nago esandakoarekin. Jada artikulu kopuru majoa daukagu, ondo dago berriak sortzen joatea baina lehentasunak, nire ustez, ditugunen kalitatea hobetzea da. Zer deritzozue aurten Kalitatearen Astea bezalako ekimen bat egiteari?--Orereta (erantzunak) 11:35, 21 Urtarrila 2010 (UTC)

Nere ustez Galizierazko Wikipediaren kopurua gainditzea kalitatezko artikuluen sorkuntzarekin bat ongi uztartu liteke, batak ez du bestea kentzen. Adibidez, Galesko Gwynedd konderriko udalerri ugariren artikulu labur ugari sor litzazket, baina baita hurrengo bi asteetan zehar Gales herrialdearen artikulu nagusi bikain eta zabal bat sortu (Eskoziarekin egin nuen gisa). Nere iritziz gauza bi helburuak ahal den hobekien uztartzean datza, nire ikuspuntutik entziklopedia bat kalitatezkoa izateaz gain artikulu kopuru duin bat izan behar baitu, jendeak kalitatezko artikuluak nahi ditu, baina entziklopediek zenbat artikulu dituzten ere kalitate kontzeptu horren barnean doala iruditzen zait. --Euskalduna (erantzunak) 17:13, 2010ko urtarrilaren 21a (UTC)
Nik ere uste dut ondo dagoela "Kalitatearen astea" antolatzea. Jarriko dugu data bat? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:17, 21 Urtarrila 2010 (UTC)

Parte horretatik nik erreferentziekin lan egiteko intentzioa dut. --Inorbez 17:25, 21 Urtarrila 2010 (UTC)

Katalanek hamabostaldia antolatzen dute: (Gran Quinzena Anual de la Qualitat). --josugoni (erantzun hemen) 18:18, 21 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik artikulu txikienak hedatzen jardungo dut. Hori da kalitatea igotzeko moduetako bat, azken finean. Zirriborroak osatzea lan nekeza da, baina noizbait egin beharrekoa. Noiz jarriko dugu data? Otsailan? Hamabostaldia? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:34, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

kalitatezko astea? prest!06:44, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Otsailean hamabostaldi bat egin ezkero ia hilabete osoa hartuko du :-) Baina bai, noizbait egin beharko da eta ez da data txarra, beste edozein bezala. --Inorbez 08:01, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Oso goraipagarriak iruditzen zaizkit hemen irakurri ditudan ekarpen guztiak. Oso ulergarria iruditzen zait galizierazko Wikipedia gainditzeko grina. Dena den, uste dut lehentasunen bat edo beste ere jarri beharko litzatekeela. Adibidez, Euskalduna, zuk eginiko proposamen horrekin, alegia, Galesko Gwynedd konderriko udalerriei buruzko artikulu bana egitearekin, dudarik gabe artikulu-kopurua asko igotzea lortuko litzateke. Baina ez al luke lehentasuna eduki behar munduko herrialdeen hiriburuei buruzko artikuluak pixka bat sakondu eta osatzeak? Oso garrantzitsuak diren hiri asko eta askori buruzko artikuluak ia-ia hutsik, egoera zeharo eskematikoan, dauzkagu euskarazko Wikipedian. Eta hiriburuena, adibide bat besterik ez da.--Belkoainpe 09:30, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Ni ados Belkoainperekin. 50.000 artikulutara iritsi gara, baina nola? Bai, unibertsoko asteroide guztiek artikulu bat edukiko dute Wikipedian, eta Espainiako udalerri guztiek ere bai. Eta bien bitartean, Tren begira nola dagoen. Nik uste dut hau ez dela ona euskal Wikipediarentzat. 50.000 artikulu ditugu baina erdiak ez du ezertarako balio. Barkatu gogorra banaiz, ez dut inor mindu nahi, baina esan beharra neukan. Bakoitzak egin dezala nahi duena, baina artikulu-kopuruari dagokionez helburuak jartzeak arrisku hori dauka: zentzugabeko artikulu-zerrendak sortzen dira, izenburua bakarrik aldatuta. Artikuluak sortu behar dira, bai, baina irizpide argiak jarraituz. Norbaitek sortu nahi dituela? Ba hemen dago 2007tik sortzeke dauzkagun artikuluen zerrenda. Baina mesedez, begiratu beste wikipedietan artikulu horiek duten luzera, eta batez ere galizierazko Wikipedian hori bada gure eredua, eta pentsatu horrenbeste eduki beharko genukeela guk ere.--Assar; (erantzun hemen) 10:03, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Ados, Belkoainpe eta Assarekin, baina gaizki ere ez dago asteroide guztien zerrenda izatea, ugariak ez baitu ona kentzen. Hala ere, sakontasuna zertxobait bazterturik dagoela deritzot, baina ez da erraza. Zein dago prest Tren artikulua osatzeko? Itzulpenen aldekoa ez naiz (datu hutsak ez badira, behintzat) eta beraz, horretan jakituna den batek egin beharko luke. Bakoitzak dakien edo ahal duen horretan sakondu behar du.10:17, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Jarraituz, nik uste dut denok daukagun arazoa dela denbora. Gai bat sakontasunez jorratzeko jarraina orduak behar dira eta askotan 15-20 minutuko tarteak bakarrik ditugu eta orduan zirriborroak osatzeari ekiten diogula, normala denez. Sakontzeak denbora asko eskatzen du eta zenbat eta sakonago egin, orduan eta denbora gehiago behar da, iristen da une bat non artikulua idatzi baino, estudiatzen ari zarela dirudien (hori ez da txarra ordea). Beno, honek guztiak eztabaida luzea ere beharko luke. Kalitatezko aste edo erabakitzen den horretan prest nagoela, alegia, eta nire partetik, bertan zergin handia ikusten dut eta, wikitu gabeko artikuluak garbitu, osatu eta horrelako lanei ekiteko prest nago. Theklanek aipatu zuen arboreszenzia edo kategorizazio masibo hori ere inportantea da, baina gaia ilunpetan geratu dela dirudi, ...11:35, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Ba niri itzulpenak oso baliagarriak iruditzen zaizkit gai askotan (oso ondo deritzot tren itzultzeri, eta ez hain ondo euskaldun artikulua itzultzeari, adb.; ulertzen da, ezta?). Lehentasunei begira, orain dela bi urteko Kalitatearen Asterako hau hasi gien prestatzen: Wikiproiektu:Kalitatearen astea. Oinarri bat izan liteke hori. Ekimena zehaztuz: nik ondo deritzot hamabostaldia izateari. Otsaileko bigarrenean ongi? Inauteriekin kointzidituko du? Axola du horrek? --Orereta (erantzunak) 11:39, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren eta galizierazko wikipediaren arteko beste konparazio batzuk, nire ustez garrantzitsuagoak direnak (2009ko azaroko datuak):

  • hitz-kopurua: EU -> 9,5 milioi eta GL -> 19,6 milioi
  • 2KB baino gehiagoko artikulu-kopurua: EU -> %18 eta GL -> %29
  • tamaina osoa: EU -> 111MB eta GL -> 172MB

--Assar; (erantzun hemen) 12:19, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Otsaileko bigarren astean ekingo diogu orduan gaiari? Orrialde berezi bat sor daiteke, zer egin daitekeen zerrendatu eta bakoitzak nahi duena egin dezala. Norbaitek eduki berriak sortu nahi baditu ez daukat arazorik. Nik ahal izanez gero zirriborroak osatuko nituzke, hainbat udalerri eta hiri hobetu... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:25, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik nire partetik ahal dudan neurrian lagunduko dut.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
 Alde Ni ere saiatuko naiz, nahiz eta denboraz sobran ez naizen ibiliko... Zer deritzozue besteek datari? --Orereta (erantzunak) 16:45, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
 Alde Prest, datarekin ados. Nik neure aldetik artikulu berriak ez nituzke sortuko egun horietan (dietan bezala, pastelak bat ere ez), Eta esan bezala, nik wikitu beharreko artikuluekin hasiko nintzateke, agian oso oinarrizko artikuluak garatzen ere bai (egia esan 15 egunek ez dute askotarako emango, baina ongi dago ekimena) -- 16:53, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Oreretari erantzunez, itzulpenen aldekoa ez naizela esatean, iritzi pertsonal bat besterik ez da (ni ez naiz aldekoa, alegia) eta ez besteen itzulpenak gaitzesteagatik. Nire arrazoia hau da: wikipediako hizkuntza aniztasunak ikuspegi-aniztasuna ere islatu behar du, alegia, hizkuntza ezberdinetan artikulu bera zenbat eta era ezberdinagoetan agertu, orduan eta aberatsagoa izango da wikipedia. Hizkuntza anitz dakien pertsona batek horrela informazioa kontrastatu ahal izango duelako iturburu ezberdinetatik.12:34, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Biak uztartu daitezke, batez ere objektu orokorren oinarrizko artikuluetan: deskribapen orokorra itzulpena izan dadila (nik asko egiten ditut horrela), eta gero Euskal Herriko berezitasunak erantsi.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Niri iruditzen zait funtsean guztiok gutxi gorabehera ados gaudela. Oso jakingarriak Assarrek emandako datu horiek, galizierazko eta euskarazko Wikipediak alderatzen dituztenak. Eta, zer esanik, ez, problemaren oso erakusgarria trenari buruzko "artikulu" hori. Ni fijatu naiz, adibidez, Mozart, Bach eta Viktoria erreginari buruzko artikuluetan: edozein entziklopediatako erreferentzia-pertsonaia peto-petoak, nor bere esparruan, eta euskarazko Wikipedian artikulu zeharo xumeak dauzkatenak. Noski, azterlan sistematiko bat eginez gero, horrelako kasu askoz ere gehiagorekin egingo genuke topo. Kalitatearen astearena ez zait ideia txarra iruditzen. Gertatzen dena da gutako bakoitzak badakiela zenbat denbora duen Wikipedian laguntzeko, eta horregatik, aste bat "kalitatearen astea" nahiz "kalimotxoaren astea" izendatu, ez dudala nik behintzat horregatik denbora gehiago edo gutxiago izango Wikipediara dedikatu ahal izateko. Itzulpenak egiteari dagokionez, ni itzulpenen zeharo alde nago; izan ere, bestela, kasuan kasuko adituak izan beharko genuke artikuluak idazteko. Itzulpenak izanda ere, atsegin zaizkigun gaiak aukeratzen ditugula suposatzen denez, artikuluak itzultzen ditugunok beti ematen diegu testuei gure ukitu pertsonala (ni behintzat horretan saiatzen naiz), gauza batzuk jatorrizkoan baino gehiago nabarmenaraziz, edo guk beste iturri batetik daukagun informazio osagarria gehituz, edo Commons-en egokiagoak iruditzen zaizkigun argazkiak bilatuz, eta abar. Laburbilduz, nik esan nahi dut garrantzitsua dela lankideok gustura egitea gure ekarpenak, gogoko ditugun gaietan eta moduetan. Hortik esanda utzita, hortik aurrera nire ustez komeni litzateke dauden artikuluetako hutsune garrantzitsuak betetzea, bete-lan hutseko artikulu berriak sortu beharrean. Edo, artikulu berri bat sortzen bada, ba oso ondo, baina izan dezala gutxieneko mami bat, eta ez sortzeagatik sortu. Dagoeneko esan den bezala, artikulu kaskarren samalda batek mesede makala egiten dio edozein hizkuntzatako wikipedia baten prestigioari. Ondo-ondo izan asteburuan.--Belkoainpe 14:16, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Ni aldiz Galizierazko eta Euskarazko Wikipediak parekatu ezkero gaur bertantxeko datu hauek ikusten ditut: Galizierazkoak (54.838 artikulu, denera 118.196 orrialde, 1.426.712 argitarapen, 12 administratzaile, 16.330 lankide, 263 lankide aktibo, entziklopediaren sakonera 16), Euskarazkoak (50.651 artikulu, 112.898 orrialde, 1.341.448 argitarapen, 11 administratzaile, 14.496 lankide, 242 lankide aktibo, entziklopediaren sakonera 18). --Euskalduna 22:55, 2010ko urtarrilaren 22a (UTC)

Agur guztioi. Horixe, kantitate eta kalitatean jo behar dugu gorantz, eta lehentasunak markatu; "beharrezkoak" diren artikulu asko ditugu laburregiak. Hori bai, galizierazko konparazioan datu hau kontuan hartu behar: galiziar askok beren ekarpenak ez dituzte bertan egiten, portugesezko wikipédia superindartsuan baino. Galizian mundu oso bat "portugalegoz" mugitzen da, grafia aukera kontua da.--Adrar
Aupa erreintegrazionismoa! ;-) --Orereta (erantzunak) 22:26, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Portugesazko Wikipedia portugesez idatzia dago ez galizieraz, Okzitanierazko Wikipedia okzitanieraz eta ez katalanez dagoen antzera, beste gauza bat litzateke hizkuntz familia edo adar berdinekoak direla. Halere nere ustez Galizian gaur egun aldeko eta aurkariak dituzten bi mugimendu ezberdin nahasten dituzuela uste dut: Lusismoa (galiziera eta portugeserak grafia berbera erabili behar dutela diotenak, muturreko mugimendua) eta Erreintegrazionismoa (galizieraren grafia portugesarena hurbildu behar dela diotenak, baina ez erabat berdindu, hots, Lusisten eta gaur egungo grafia defendatzen duen Real Academia Galegaren arteko erdibidea). Euskarazko Wikipedian bi mugimendu hauek antzekoak izanik artikulu batean jartzen ditu, baina ez dira zeharo berdinak (ikus beste hizkuntzak).
Halere gai nagusiari eutsiz, asmoa Euskarazko eta Galizierazko Wikipedien datuak parekatzea zen, hauek baitira Wikipedian euskara nahiz galizieraren erabilpen eta osasunaren adierazgarri bakarrak. Nere iritziz 2009ko bi Wikipedien ibilbidea ikusita, 2010ean euskarazkoak bere aurtengo garapen abiada mantendu ezkero aurre hartu diezaioke.--Euskalduna 03:42, 2010ko urtarrilaren 23a (UTC)

Euskalduna, nola euWikipedian nahasten direla?!: Lusismoa; erreintegrazionismoa. Hala ere, eztabaida ez da hori! --Orereta (erantzunak) 08:28, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Egunon! Eztabaidaren helburua ez denez, luzea izan barik: ez ditut nahasten, Erreintegrazionismon azaldu bezala "lusismoa" barruan dago; bi sektoreetan (grafia ofiziala erabiltzen dutenen artean ere) badaude desberdin idazten dutenak eta bietan daude "diasistemaz" aritzen direnak (hau da, "hizkuntza" bakarra baino diasistema bakarra, 3-4 adarrekin: galiziera, Portugalekoa, Brasilgoa seguru, Afrika aldekoa zenbaitetarako). Ofizialean ari diren asko ere oso kezkatuta daude gaztelaniarekiko asimilazioarekin (ez bakarrik hiztegian: ez "orçamento" ez "orzamento", "presuposto" baino; fonetikan ere bai: entzun TVGko galizieraren doinua, x-en ahoskera...). Erreintegrazionismoaren aldaera desberdinak (ez dira bi, gehiago dira) bat datoz pt-wikipediarekin gl-koarekin baino askoz gehiago identifikatzean. Iritziak iritzi ebidentzia bat dago: badira galiziarrak pt-n ari direnak. Inork ez du defenditu 3. wikipedia bat sortzea eta batean edo bestean (edo bietan) ari dira. "oc" vs "cat" aipatzen duzu eta neuk hauxe diot: wp "valentziarrik" ez dago, zorionez. Perpinyàtik Elxera wp bakarra dute (kasu honetan HIZKUNTZ bakarrarentzat) eta askok Corunhatik Algarvera (eta Porto Alegrera) bakarra -oso potentea gainera, berdin software librearen munduan- baliatzen dute (kasu honetan DIASISTEMA bakarrarentzat). Hau da, alvarinho edan edo albariño edan mozkorraldi berbera harrapatuko duzu.
Hala ere konparazioa ulertzen dut helburu-motibazio gisa; neuk ikusten ditut bi egokiagoak: galesera (antzeko biztanleria-normalizazio maila-hiztun kopurua; 25800 artikulu) eta esloveniera (antzeko biztanleria-normalizatuta-ia denak hiztunak; 112000). Biekiko ondo ari gara (ejem, batez ere "zarete", neu ia atzo goizekoa naiz kar-kar).--Adrar
Txokoa ere ez da foro bat, beraz eztabaidaren azken zati hau moztuko nuke... beno, nahi baduzue. Agian guzti hau interesgarriagoa litzateke aipatu diren kontzeptuetako artikuluetan aipatzea eta bertan eztabaidatzea, ikusten denez gaia menperatzen duenik badago hemen. Erronka jarri du Euskaldunak mahai gainean eta nik uste heldu behar diogula. Kalitatea eta kantitatea ez daude kontrajarriak. Izan ere artikulu asko egin baditugu azken aldi honetan (batez ere lankide batzuen lan nekaezina dela eta) kalitatea ez da gehiegi jaitsi: 12,25 edizio artikulutik 11,88ra. Baina edizio asko eta asko egin dira eta artikulu laburrenak orain ez dira lehen bezain laburrak; milaka artikulu geografiko sortu ditugu baina jada ez dira lehen bezala, bere txantiloia, bere datuak eta bere geolokalizazioa dute. Hau da, uste dut artikulu berri asko sortzearekin batera artikulu berri "masibo" horien kalitatea lehenengoa baino handiagoa dela. Begiratu besterik ez dago Kataluniako hainbat herriren artikuluak eta Zaragozako probintziakoak. Diferentzia dago, eta nabarmena da. Artikulu asko izateak jende gehiago ere hurbiltzen du, badira haibnat proiektu ikusi dutenak entziklopedia honi laguntzeko erarik hoberena euren edukiak askatzea dela (ikus azpian Argiaren kasua, adibidez). Nire ustez aurten gainditu ahal dugu Galizierazko Wikipedia, baita, noski Haitierazkoa (hau nire ustez otsailan gainditu dezakegu) eta agian indar pixka bat eginez Hindierazkoa, honek sekulako gorakada izan zuelako baina gero gure erritmoa baino apalago baitabiltza.
Erronka beraz argia da: artikulu berri asko sortu behar ditugu, baina kalitatea indartu behar dugu. Sortzen ditugun artikulu zerrenda masibo horiek ere hornitu behar ditugu, itxura landu... gogoratzen dut 40.000ra iritsi ginenean ingelerazko wikipediako azalean lotura bat jartzea eskatu geniela. Batzuek esaten zuten artikulu asko zirriborroak zirela, eta ez zen gezurra. Baina azkenean esan zutena zera zen: ausazko artikuluak ikusita zirriborroak direnak ere irudi eta txantiloi batekin daude, ez da dena geografia artikulu, gai batzuk ondo landuta daude eta, garrantzitsuena, komunitatea bada. Hori da nire ustez kalitatezko Wikipedia bat lortzeko bidea. Animo! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:50, 23 Urtarrila 2010 (UTC)

Orduan, Kalitatearen Hamabostaldia otsailaren bigarren astean? Momentuz, baizkoa Theklan, Assar, Adrar, Orereta eta Joxemai lankideek. --Orereta (erantzunak) 08:35, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Nire aldetik ere baiezkoa.--An13sa 15:06, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Argi geratu ez bada, ni ere ados. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:17, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Adrar, ziur nago "alvarinho" eta "albariño" edanda mozkor berbera hartzen duzula, "whisky" ("uisge beatha") eta "whiskey" ("uisce beatha") hartzerakoan bezala. Horrek ez du esan nahi Eskoziako gaelerazko hiztunek Irlanderako Wikipedian idatzi behar dutenik, ustez biek iturburu berbera izanik Eskoziako gaelera baino Irlandera zeltiar hikuntza "garbiagoa" delako. Nere iritziz Eskoziako gaelera Eskoziako gaelerazko Wikipedian defendatzen da, galiziera Galizierazko Wikipedian, izan ere Galiziera eta Portugesaren artean nahiz Eskoziako gaelera edo Irlanderaren artean grafiaz gain hikuntza ezberdinak bilakatzen dituzten beste hainbat ezaugarri dauzkate: gramatika, hiztegia, ahoskera, doinua... Halere bai, hobe eztabaida hau utzi edo beste nonbait jarraitzea. Euskalduna(erantzunak hemen) 19:00, 2010ko urtarrilaren 25a (UTC)

Baina kontua ez da hori. Galiziera galiziera dela denek defendatzen dute. Kontua -eztabaida- idaztaraua da. Sektore erreintegrazionistentzat (AGAL, esaterako) normatiba estandarra, ofiziala, gaztelaniari lotua dago galizieraren berezko ezaugarriei baino. Sekulako gatazka dago Galizian honi buruz; hortaz, ez dugu hori hemen konponduko. Bestetik, Theklanek arrazoia, du, eta hau foro bat ez denez, saiatuko naiz koherentea izaten... :-) --Orereta (erantzunak) 15:01, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Orereta, amaitzeko nere ikuspuntua laburtuko dizut: Benetan pena merezi al du oraindik Galizian gehiengo batek onartu edo adostu ez duen idaztarau edo grafia bat defendatzearren hizkuntza bateko hiztunak zatikatu edo hizkuntza horretako Wikipedia ahultzea eta beste hizkuntza bateko Wikipedia bat indartzeak? Nire iritziz ez, Galiziera denek defendatzen badute, grafia hori adostu, ofizializatu edota gehiengo batek onartu arte denek batera gaur egungo grafia ofizialarekin Galizierazko Wikipedian idatzi beharko lukete, nere ustez edozein grafiaren gainetik hizkuntza beraren biziraupena eta eguneroko erabilpena baitago. Nik uste galizarrek guk garai batean Euskara Batuarekin izan genituen liskarrak bizitzen ari direla.-Euskalduna (esaidak hemen) 20:44, 2010ko urtarrilaren 27a (UTC)

Erretiratuta nengoen baina...EHtik eman ditzakegun iritziez gain Galizian arau reintegracionistaren normaltasuna ikusteko lotura batzuk: Novas da Galiza, faq do reintegracionismo, Portal Galego da Língua, artikulu hau eta bereziki Manual de Iniciaçom à Língua Galega, ulergarri eta pedagogikoa. "Zatikatzea" eta asimilazioa ekiditen duelakoan defenditzen dute gero eta gehiagok; sektore kontzienteez ari naiz, axolagabeak -inkestek diote- gaztelaniara pasatzen ari dira. "Lusismo" hitzaren kontrakoa "isolacionismo" izan daitekeela gogoratu. Ameeen...eta kalitatearen hamabostaldiari baietz!!--Adrar

Orrialde bat sortu dut Wikipediaren Kalitate Hamabostaldi hori koordinatu eta ideiak eman ahal izateko: Wikipedia:2010eko_kalitatearen_hamabostaldia -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:35, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Argiaren multimedia kanala CC-BY-SA lizentziapean

Hemen esan dute. Testuak ez dituzte oraindik liberatu, baina pixkanaka-pixkanaka... --Assar; (erantzun hemen) 12:38, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Horrek zer esan nahi du? Adibidez, orrialde honetako artikuluak hitzez-hitz libreki kopiatu daitezkela Wikipediako artikuluak osatzeko? --Euskalduna 19:43, 2010ko urtarrilaren 22a (UTC)

Nik ulertzen dut baietz. Lege oharrean esaten da "Multimedia kanalean eta blogetan dauden ARGIAk sortutako edukiak", beraz, kanalean dagoen guztia dela ulertzen da.--Unai (esan) 19:10, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Eskerrik asko erantzun eta zalantza argitzeagatik, Unai. --Euskalduna 20:53, 2010ko urtarrilaren 22a (UTC)

Iparraldeko udalerrien izen elebidunak Commons-en

Kaixo. Hemen ari gara eztabaidatzen. Besterik gabe, jakin dezazuen.--Unai (esan) 20:07, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Hemen eztabaidatzen ari garen bitartean frantximant integral honek beste eztabaida-gune bat unilateralki amaitutzat jo eta hemen estatu-kolpea eman du. Zer edo zer egin beharra dago, zer pentsatzen duzue? --Adrar
Eskerrik asko oharragatik. Erantzun bat utzi diot hemen. Ea zer dioen. --Unai (esan) 18:03, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Off topic: Tipoak 115.000 aldaketa ditu Wikimedia proiektuetan (!!!!!!!) --Unai (esan) 18:11, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik ere zuen kausa horretan nere "zatia" jarri dut. Baina "On Kixote Erroten aurka borrokatzen zen moduan" ez ote ari garen iruditzen zait: "Monsieur Croassant" gure "aixkidia" gai horri dagokionez egoskorra baita. --Euskalduna 20:25, 2010ko urtarrilaren 30a (UTC)

Neuk ere idatzi dut bai Donibane Garaziko kasuan bai Donaixti-Ibarren. Patetikoena da croquantak erreboltariak zirela! Morroi hau aktiboa izango da (hainbeste aldaketa egiteko beta badu Académie Françaiseko soldatapekoa izan behar) baina ez da administratzaile edo dena delako ezer, ezta? Orduan ezin zaio halakorik permititu. Nik uste dut orohar commons-en oraindik irizpideak finkatu gabe daudela, jendeak (eta noski batez ere hizkuntza harropuztuetakoak gehiago) izugarrizko bizioa duela wikipedia elebakarretako dinamikak commonsen ezartzeko. Guri kategoria elebidun bat proposatzeko "ideologizatu" deitzen digute eta bien bitartean NBEko kide betodun baten moduan aritzen dira, erabakiak guztiontzat hartzen. Eutsi behar zaio erronkari, hau ez da instituzio bat baizik eta norbanakoen talde handi bat eta berdintasun kontzeptua soilik apurtzen da nagusikeriak jotako wiki-sarkozyak agertzen direnean. Eta gogoratzen dut "irabazita" ditugula aldaketa batzuk, gutxienez txoropote orokorra argitzen den bitartean molesta ditzagun, argumentu sendoekin betiere.--Adrar 20:56, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Ondo zabiltzate. Nik nere Hello, my name is Inorbezekin ezin dut ezer egin baina nabaritzen da argumentu kaxkarrekin dabiltzala. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:44, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Kataluniako udalerriak

Tarragonako probintziako udalerri guztiek badute infotaula. Ia hurrengo astean zehar gainontzeko probintzien infotaula jartzen den. Ia "kalitatezko aste" horren data zehatza zehazten den, egin beharrekoak edo proposamenak argi izateko. Zariquiegui 21:22, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Bizitzaren Zuhaitza Wikiproiektua

Kaixo! Azken egun hauetan bueltak ematen egon naiz agian Wikiproiektu berri bat behar dugula (eta nik horretan lan egin nahi dudala, noski!). Kontua da milaka artikulu egin ditugula leku izenen inguruan, eta hori ondo dago, baina badago beste esparru bat non artikulu txukun nahiko sor daitezkeen: bizitzaren zuhaitza. Hau da, animaliak, bakterioak, landareak, onddoak... eta orohar izaki bizidun guztiak. Bota dut email bat UEUren natur-zientzietako posta-zerrendan, baina interesgarria litzateke jakitea ea hemen norbaitek ere ikusten duen ondo horrelako zerbait egitea, lana hartuko dudanez Wikiproiektuaren orrialdean gehiago sakontzeko edo ez. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:51, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Beno, nik sortu dut, eta orain edukiz jantzi beharko dugu! Wikiproiektu:Bizitzaren_Zuhaitza. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:37, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Joder (barkatu) Theklan! Zure hurrengo Wikiproektua: Unibertsoa (orokorrean) :-) Ez, benetan, ideia ona. Nik ahal dudana egingo dut baina ez naiz izena ematen ausartzen, baliteke pintxatzea. Gainera oraintxe bertan erreferentzien kontua arteztu nahi dut. Ea kalitatearen hamabostaldirako. Ikusi duzu youtuben dagoen dokumentala? Amazing David Attenborough. Esandakoa, egingo dudala ahal dudana (guztiok bezala). --Inorbez(erantzunak hemen) 15:13, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Arrasateko Ekitaldia

Kaixo! Ostegun honetan, hilak 28, Wikipediari buruzko ekitaldia izango da Arrasaten. Bertan wikipedia zer den azaltzeaz gain 50.000 artikuluak ospatzeko ekitalditxoa egin nahi da prentsa aurrean. Nor apuntatzen da?

Arratsaldeko 6etatik 8etara arte Kulturateko areto nagusian izango da. Ni agertuko naiz, ziur asko.--Unai (esan) 12:18, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Nork antolatua da ekitaldi hori? Ekitaldiaren zer-nolakoei buruzko xehetasun gehiagorik ba al daukazu?--Belkoainpe 12:53, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Arrasateko Gazte Bulegoak antolatu du. Hilero antolatzen dute zerbait interneti lotuta (openstreetmap, lizentziak...). Oraingoan ekitaldi formaltxo bat egin nahi dute 50.000 artikuluak ospatzeko. Eskatu diet informazioa hemen jartzeko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:08, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Ni ere bertan izango naiz.--Janfri; bai esan? 16:42, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Azkenean zer moduz joan zen. Informaziorik? --Orereta (erantzunak) 17:00, 29 Urtarrila 2010 (UTC)

Kategoria berria

Kaixo aspalditik beste Wikipedietan ikusi dudan kategoria mota bat gure Wikipedian sartzea erabaki dut. Kategoria honek beste hizkuntzetan nabarmendutako artikuluei eragiten die ({{NA lotura}} txantiloia duten artikuluak) hau da, interwiki batean izartxo bat ikusten baduzu, hizkuntza horretako Wikipedian nabarmendutako artikulua dena esan nahi du.

Kategoria horien adibide bat Kategoria:Ca.wikipedian nabarmendutako artikuluak da. Kategoria horiek ezkutukoak dira eta ez dira kategoria arruntekin batera azalduko. Era honetan beste Wikipedian nabarmendutako artikuluak ikustea errazago izango zaigu.

Ez dakit ondo azaldu naizen eta adibide bat ikusteko Eskozia artikulua. Galderarik baduzue galdetu lasai.--An13sa 16:14, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Ederki dago. Nere buruari egin diodan erronka pertsonala nabarmenduko kategorian Eskoziari Galesek jarraitzea da. Hasi hadi izartxoak prestatzen :P --Euskalduna 20:42, 2010ko urtarrilaren 25a (UTC)

Erreferentziak egiteko txantiloia

Gure lagun batek esango lukeen bezala, "me llena de orgullo y satisfacción...". Bueno. Esatera noana denok ezagutu beharko genuela uste dudanez hemen jarriko dut mezua. Hau telebistako iragarkia izango balitz "POR SOLO!" eta "DESDE!" bezalako mezuak ikusiko zenituzkete ;-) Lasai, ez nator ezer saltzera.

Esan dezaket Erreferentzia txantiloiak alfa fasea utzi eta betan sartu dela. Eta zuei beta-tester lanak egitea eskatzen dizuet. Lotura jarraitzen baduzue, hainbat adibide ikusi ahal izango dituzue. Nik uste momentuz, eta hasteko, nahikoa dela. Noski, azalpen hobe eta zehatzagoak ematen ahaleginduko nahiz denborarekin.

Zer da txantiloi honek eskaintzen duena? Erreferentziak automatikoki jartzen dituela uste baduzue berri txar bat dut zuentzat. Baina baditu abantailak. Laburbilduz, erreferentziak modu antolatu, koherente eta erraz batean emateko eta ikusteko balio du. Batez ere ikusteko edo presentatzeko. Izan ere, gutako zenbatek dakigu liburuen izenburuak letra etzana, azpimarratuta, letra lodiz edo dena batera adierazi behar diren? Ba honekin ez dago arazorik berak ematen baitio formatua (Harvar erara orokorrean) eta gu datuak sartzeaz bakarrik arduratu behar gara.

Ba hori. Txantiloia erabiltzen hasi zaitezketela. Funtzionamenduaren inguruan ezin daiteke egin gauza askorik baina agian parametro baten izena aldatu, eta orokorrean, apur bat euskaratu daiteke. Mesedez, idatzi zuen dudak, proposamenak, aurkituko dituzuen akatsak (ziur)... txantiloiaren eztabaida orrian. Aprobetxatu orain, ia ez baita artikuluetan erabiltzen eta aldaketak, behar izatekotan, erraz egin daitezke.

Ea dena prest dagoen kalitatearen hamabostaldi horretarako. Badakizue txantiloia erabiltzen hasi zaitezketela? ;-) --Inorbez(erantzunak hemen) 17:27, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Eta beste gauza bat. Adibideetan ingelesezkoan dituztenak jarri ditut. Gustatuko litzaidake hurbilago jauzten zaizkigun egileen adibideak jartzea, baina horretarako sortu egin behar dira. Ea zuek egiten dituzuenetako batzuk azalpenak emateko balio duten. Ni ere banabil eh. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:32, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Helio artikuluan lanean aritu naiz "ukitu" daitekeen adibide bat izateko. Atzo hasi nintzen lanean bertan ingelesezko artikuluaren itzulpen bat delako eta erreferentziak jartzeko aukerak ikaragarriak zirelako. Ikus dezakezue 50.789 byte zituela hasi aurretik eta orain 72.918 byte. Hori erreferentziak literalki kopiatzearekin bakarrik (eta euskaratu). Beraz, kalitatearen hamabostaldirako lan polita da hau: alde batetik artikuluen tamaina handitu eta bestetik datuen iturriak jarriz sinesgarritasuna lortu. Hori bai, artikulu egun ratioa...
Bestalde ez nuke hemen jarritako mezua ahaztea nahi. Mesedez, administratzaile batek egin beharreko lana da. --Inorbez(erantzunak hemen) 18:08, 26 Urtarrila 2010 (UTC)

Gauza gehiago erreferentzien inguruan. Orain urdinez nabarmentzen dira klikatzerakoan nabigazioa ikaragarri hobetuz eta zutabe bitan banatzean ere letra tamaina apur bat gutxitzen du (%90). Helio artikuluan adibide on bat jartzen ahalegindu nahiz. Oraindik hobetu edo egin beharrekoa hau da nire iritziz:

  • PDF batera lotzen duten helbideen ikonoa aldatu. Momentu honetan orri antzeko bat agertzen da eta posible da aldatzea. Gorago esandako helio artikuluaren erreferentzien atala eta ingelesezkoarena alderatzen badituzue konturatuko zarete zer esan nahi dudan. Aldaketa egiteko jarraitu beharreko pausoak hemen jarri ditut baina administratzaile batek egin beharko luke.
  • Erreferentzia berdineko zenbaki indizearen ordez alfabetikoa erakutsi. Ez dakidanez ongi azaltzen eskatuko dizuet esandako adibideetan (euskara eta ingelesezkoa) gure 2.a eta beraien 3.a begiratzea. Ikus daitekeenez, euskarazkoan 2,0 2,1 2,2 2,3... agertzen den bitartean ingelesezkoan a b c d e... agertzen da. Saiatu naizen arren ez dakit nola egin daitekeen hori. Ea zuek zerbait dakizuen.
  • Gure artikulu guztietatik {{reflist}} kendu (bot-en laguntzarekin) eta {{erreferentzia zerrenda}} jarri. Nahiz eta reflist birzuzentzen egon asko dira hau dutenak (500 baino gehiago). Nire proposamena guztietan {{erreferentzia zerrenda}} jartzea (bot-en laguntzarekin, berriz ere) eta gero Txantiloi:Reflist ezabatzea da.
  • Ingelesezko Wikipedian duten bezala, <references/> ordez {{erreferentzia zerrenda}} jarri. Hau ere bot-ek egin beharreko lana. Arrazoia: erreferentziak bistaratzeko modu arruntak ez die inolako formaturik ematen; {{erreferentzia zerrenda}} erabilita ordea, erreferentziak letra tamaina txikiagoarekin agertuko lirateke eta zutabeetan antolatzeko aukera izango genuke.

Eta uste dut gaur amesgaiztoak izango ditudala erreferentziekin. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:25, 26 Urtarrila 2010 (UTC)

Lehenengo eta behin zorionak. Sekulako lana egin duzu honekin. Bigarrenik, lasai, arazoak beti daude baina joango gara hobetzen. Azken eskari hauen inguruan:
  • Lehenengoa uste dut egin duela jada An13sak. Ez baduzu ikusten berriztu katxea (ctrl+f5 Firefoxen).
  • Ideiarik ez hori nola egin daitekeen. Baliteke commons.css horretan ere izatea, edo beste lekuren batean. Hoberena bertako eztabaida teknikoan galdetzea litzateke, baina ez dut uste oso gaizki geratzen denik 2,0, 2,1 eta horrelakoak.
  • Egiten nabil jada {{reflist}} kentzearena eta <references/> aldatzearena. Nire bota ez dabil oso ondo, beraz saiatuko naiz ikusten zelan doan.
-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:37, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
An13sak asko lagundu dit baina ez horretan. PDF ikonoa aldatu nahi bada (nik bai) gehitu beharrekoa hau litzateke:
/* CSS hautatzaile hauek suportatzen dituen nabigatzaileetan (Mozilla eta Opera bezalakoak)
   PDF fitxategietarako kanpo loturako ikonoa Adobe ikono batera aldatzen du. */
#content a[href$=".pdf"].external, 
#content a[href*=".pdf?"].external, 
#content a[href*=".pdf#"].external,
#content a[href$=".PDF"].external, 
#content a[href*=".PDF?"].external, 
#content a[href*=".PDF#"].external,
#mw_content  a[href$=".pdf"].external, 
#mw_content  a[href*=".pdf?"].external, 
#mw_content  a[href*=".pdf#"].external,
#mw_content  a[href$=".PDF"].external, 
#mw_content  a[href*=".PDF?"].external, 
#mw_content  a[href*=".PDF#"].external {
    background: url("http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/23/Icons-mini-file_acrobat.gif") center right no-repeat;
    padding-right: 16px;
}

/* PDFlotura klasea erabiltzen den den leku guztietan (Txantiloi:PDFlotura-ran gehienbat) PDF fitxategietarako
   kanpo loturako ikonoa Adobe ikono batera aldatzen du. IE-en ere funtzionatzen du, goikoak ez bezala. */
#content span.PDFlink a,
#mw_content span.PDFlink a {
    background: url("http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/23/Icons-mini-file_acrobat.gif") center right no-repeat;
    padding-right: 17px;
}
Ikusi duzu ez zela nire arazoa bakarrik (Ktrl + saguaren gurpilarena diot), kodea guztiz idatzi gabe zegoen! :-) --Inorbez(erantzunak hemen) 23:45, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Beno, ba arrazoia zenuen. Aldatu dut jada, ea orain ondo ikusten den. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:47, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Primeran. Lan bat gutxiago. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:49, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Bota gaizki nuen eta bertsio berria jaitsi dut. Dagoeneko ondo doa dena eta badirudi aldaketak ere ondo egiten dagoela. Beraz utziko dut gau osoa egiten (orain arte arazorik eman ez badu logikoena litzateke hemendik aurrera ere ez ematea). Alcn dago oraindik, eta orden alfabetikoan da. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:30, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Norbaitek botarekin lanean jarraitu nahi badu nireak editatu duen azkenekoa ordena alfabetikoan Usurbil izan da. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 08:02, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Mezu bat jarriko du Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak-en. --Inorbez(erantzunak hemen) 08:19, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Norbaitek Javascript kontrolatzen badu botoi bat sor dezake nahi duenak instalatu eta erreferentzia txantiloia errazago sartzeko. Norbaitek ba al daki Javascript? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:57, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik ez, baina Edittols-en oso erraza da botoi bat gehitzea. Zein da gehitu behar dena?Unai (esan) 15:36, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Ez dut ezagutzen. Ideia litzateke {{erreferentzia}} txertatzeko botoi bat sortzea, esparru ezberdinak betetzeko aukera ematen duena. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:26, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Esparru ezberdinak betetzearen aukera ez dakit nola egin daitekeen. Sentitzen dut. --Unai (esan) 16:36, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Bota aldaketa kosmetikoak egiten

Kaixo! Egun hauetan trukoa hartu diot botari eta horregatik tresna berri bat frogatzeari ekin diot (berria niretzat). Cosmetic changes deitzen da eta aldaketa txikiak egiten dizkie artikuluei, gauzak politago edo utziz. Espazioak gehitzen dituz zerrenden aurrean eta horrelakoak. Berez lanean dago, baina zerbait arraroa egiten duela aurkitzen baduzue esan, mesedez. Nik ere begiratzen dut, baina guztia ere ezin kontrolatu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:15, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Bilbon topaketa

Kaixo guztiei: Informatzen zaituztet datorren otsailaren 20an egingo dela Bilbon Wikipedia eta honekin dauden proiektu erlazionatuen erabiltzailekin topaketa bat. Bilera honen helburua Kapitulu local bat osatzea da eta wikipedia-es eta wikipedia-eu arteko harremanak. Bertaratu ahal bazarete ez dezazuen zalantza egin. Informazio gehiago: [[m:Wikimedia España/Encuentro de wikimedistas en Bilbao|wikipedia erabiltzaileen topaketa Bilbon]. Txo 13:11, 1 Otsaila 2010 (UTC)