Wikipedia:Txokoa/Albisteak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Inorbez (eztabaida | ekarpenak)
Txo (eztabaida | ekarpenak)
120. lerroa: 120. lerroa:


Ikusten dut ikutuko den gai bat "Vías de comunicación entre la Wikipedia en euskera y la Wikipedia en español" dela. Euskarazko Wikipediako norbaitekin jarri al zara bilera hori adosteko, Txo?--[[Lankide:Unai Fdz. de Betoño|Unai]] [[Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño|<small>(esan)</small>]] 09:40, 4 Otsaila 2010 (UTC)
Ikusten dut ikutuko den gai bat "Vías de comunicación entre la Wikipedia en euskera y la Wikipedia en español" dela. Euskarazko Wikipediako norbaitekin jarri al zara bilera hori adosteko, Txo?--[[Lankide:Unai Fdz. de Betoño|Unai]] [[Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño|<small>(esan)</small>]] 09:40, 4 Otsaila 2010 (UTC)

::Kaixo Unai: lehen gausa nire barkatzea ez dut euskeraz hitz egitengaitik, baina nire euskerako maila oso pobrea da. La redacción entre ambos proyectos creo que es importante, no solo en lo que competa a la propia redacción de las enciclopedias, sino a la organización entre sus usuarios y colaboradores. Creo que sería muy interesante ver como se podría crear (posibilidades, interés, definición) el capitulo local para el territorio euskaldun (País Vasco y Nafarroa???) para que la Fundación tuviera representación en esta tierra. Esto está unido a la formación de wkimedia españa y como se podría relacionar una organización con la otra (si es que se crearan. No cierro ninguna posibilidad). Yo creo que es importante que la Fundación Wikimedia tenga representación legal en todos lados, para mi, la forma de la misma es un tema más secundario. Agur bero bat eta berriro barkatu nire exprezinogaitk. [[Lankide:Txo|Txo]] 15:07, 9 Otsaila 2010 (UTC)


== Commons lotura berria ==
== Commons lotura berria ==

16:07, 9 otsaila 2010ko berrikusketa

edo arakatu artxiboan >>



Iparraldeko udalerrien izen elebidunak Commons-en

Kaixo. Hemen ari gara eztabaidatzen. Besterik gabe, jakin dezazuen.--Unai (esan) 20:07, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Hemen eztabaidatzen ari garen bitartean frantximant integral honek beste eztabaida-gune bat unilateralki amaitutzat jo eta hemen estatu-kolpea eman du. Zer edo zer egin beharra dago, zer pentsatzen duzue? --Adrar
Eskerrik asko oharragatik. Erantzun bat utzi diot hemen. Ea zer dioen. --Unai (esan) 18:03, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Off topic: Tipoak 115.000 aldaketa ditu Wikimedia proiektuetan (!!!!!!!) --Unai (esan) 18:11, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik ere zuen kausa horretan nere "zatia" jarri dut. Baina "On Kixote Erroten aurka borrokatzen zen moduan" ez ote ari garen iruditzen zait: "Monsieur Croassant" gure "aixkidia" gai horri dagokionez egoskorra baita. --Euskalduna 20:25, 2010ko urtarrilaren 30a (UTC)

Neuk ere idatzi dut bai Donibane Garaziko kasuan bai Donaixti-Ibarren. Patetikoena da croquantak erreboltariak zirela! Morroi hau aktiboa izango da (hainbeste aldaketa egiteko beta badu Académie Françaiseko soldatapekoa izan behar) baina ez da administratzaile edo dena delako ezer, ezta? Orduan ezin zaio halakorik permititu. Nik uste dut orohar commons-en oraindik irizpideak finkatu gabe daudela, jendeak (eta noski batez ere hizkuntza harropuztuetakoak gehiago) izugarrizko bizioa duela wikipedia elebakarretako dinamikak commonsen ezartzeko. Guri kategoria elebidun bat proposatzeko "ideologizatu" deitzen digute eta bien bitartean NBEko kide betodun baten moduan aritzen dira, erabakiak guztiontzat hartzen. Eutsi behar zaio erronkari, hau ez da instituzio bat baizik eta norbanakoen talde handi bat eta berdintasun kontzeptua soilik apurtzen da nagusikeriak jotako wiki-sarkozyak agertzen direnean. Eta gogoratzen dut "irabazita" ditugula aldaketa batzuk, gutxienez txoropote orokorra argitzen den bitartean molesta ditzagun, argumentu sendoekin betiere.--Adrar 20:56, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Ondo zabiltzate. Nik nere Hello, my name is Inorbezekin ezin dut ezer egin baina nabaritzen da argumentu kaxkarrekin dabiltzala. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:44, 31 Urtarrila 2010 (UTC)
Ondo genbiltzan baina orain txarto gabiltza: ikus Village plump; Donibane Garazin eztabaida teknikoa galdu duenean Krokantiak beste auzora saltatu du. Orain zer egin daiteke? Funtsean, "Havang" hori izan ezik frantsesak baino ez daude. Bestalde morroiak Angelukoa aldatu izana hortxe geratu da, ez politesse ez oxtiax. Orain taktika zein?--Adrar 15:51, 2010ko otsailaren 1a (UTC)
Ezin daiteke botazio antzekora eraman, galduta geundeke kopuru aldetik. Nire ingelesik onenean zerbait esango dut. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:57, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Agian isilik geratzea hobe nuke; ezin dut testu dezente bat eratu. Dena den, ondorengoa aurkitu dut. Badirudi beste honen artxiboa dela. Frantses bat hizkuntza aniztasuna eskatzen. Ez dakit nolabait erabili daitekeen. Saiatuko naiz zerbait konkretuagoa bilatzen, frantsesek ere bere garaian izango baitzituzten arazoak. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:37, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Arrasateko Ekitaldia

Kaixo! Ostegun honetan, hilak 28, Wikipediari buruzko ekitaldia izango da Arrasaten. Bertan wikipedia zer den azaltzeaz gain 50.000 artikuluak ospatzeko ekitalditxoa egin nahi da prentsa aurrean. Nor apuntatzen da?

Arratsaldeko 6etatik 8etara arte Kulturateko areto nagusian izango da. Ni agertuko naiz, ziur asko.--Unai (esan) 12:18, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Nork antolatua da ekitaldi hori? Ekitaldiaren zer-nolakoei buruzko xehetasun gehiagorik ba al daukazu?--Belkoainpe 12:53, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Arrasateko Gazte Bulegoak antolatu du. Hilero antolatzen dute zerbait interneti lotuta (openstreetmap, lizentziak...). Oraingoan ekitaldi formaltxo bat egin nahi dute 50.000 artikuluak ospatzeko. Eskatu diet informazioa hemen jartzeko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:08, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Ni ere bertan izango naiz.--Janfri; bai esan? 16:42, 27 Urtarrila 2010 (UTC)

Azkenean zer moduz joan zen. Informaziorik? --Orereta (erantzunak) 17:00, 29 Urtarrila 2010 (UTC)

Bilbon topaketa

Kaixo guztiei: Informatzen zaituztet datorren otsailaren 20an egingo dela Bilbon Wikipedia eta honekin dauden proiektu erlazionatuen erabiltzailekin topaketa bat. Bilera honen helburua Kapitulu local bat osatzea da eta wikipedia-es eta wikipedia-eu arteko harremanak. Bertaratu ahal bazarete ez dezazuen zalantza egin. Informazio gehiago: wikipedia erabiltzaileen topaketa Bilbon. Txo 13:11, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Interesgarria dirudi, baina ez dakit zein mailararte wp:eu eta wp:es loturik agertu behar duten. Azken finean ez gara hemen herrialdetaz hitz egiten ari, baizik eta hizkuntzataz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:25, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Euskarazko Wikipedian erabakia hartu zen euWikipedia bezala Wikimedia-España kapitulu lokalean parte ez hartzeko (Wikipedia:Bozketak/Espainiako Wikimedia). Emandako eztabaida gogorarazteagatik jarri dut hemen; argi dagoenez, norbanako gisa nahi duenak parte har lezake, noski. Bestalde, nik ere zalantzak ditut Wikimediaren kapitulu lokal batek zein onura ekarriko lituzkeen; baina argi dut Espainiako kapitulu baten barruan gure Wikipediak ez lukeela zentraltasunik izango. Horrekin batera, ez dakit wp:es eta wp:eu-ren artean loturarik egon behar duen. --Orereta (erantzunak) 14:38, 1 Otsaila 2010 (UTC)
 Aurka Bozketa horri gehitu ezaiozue Wp-eu eta Wp-es arteko harremanen aurkako nere bozka. --Euskalduna (erantzunak) 18:50, 2010ko Otsailaren 1a (UTC)

Ikusten dut ikutuko den gai bat "Vías de comunicación entre la Wikipedia en euskera y la Wikipedia en español" dela. Euskarazko Wikipediako norbaitekin jarri al zara bilera hori adosteko, Txo?--Unai (esan) 09:40, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Unai: lehen gausa nire barkatzea ez dut euskeraz hitz egitengaitik, baina nire euskerako maila oso pobrea da. La redacción entre ambos proyectos creo que es importante, no solo en lo que competa a la propia redacción de las enciclopedias, sino a la organización entre sus usuarios y colaboradores. Creo que sería muy interesante ver como se podría crear (posibilidades, interés, definición) el capitulo local para el territorio euskaldun (País Vasco y Nafarroa???) para que la Fundación tuviera representación en esta tierra. Esto está unido a la formación de wkimedia españa y como se podría relacionar una organización con la otra (si es que se crearan. No cierro ninguna posibilidad). Yo creo que es importante que la Fundación Wikimedia tenga representación legal en todos lados, para mi, la forma de la misma es un tema más secundario. Agur bero bat eta berriro barkatu nire exprezinogaitk. Txo 15:07, 9 Otsaila 2010 (UTC)

Commons lotura berria

Kaixo, konturatuko zineten irudi bat irekitzean, orain goian eskuinean commonseko ikurtxoa azaltzen dela fitxategira lotura zuzena izateko eta irudiaren azpian taula bat agertzen dela euskaraz, ez lehen ingelesez gaizki zegoena. Adibidea: Fitxategi:Flag of Norway.svg. Espero dut aldaketa gustukoa izatea.--An13sa 13:09, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Lehen baino hobeto. Dena den, akats bat du. [[Commons:{{FULLPAGENAME}}|deskribapen orria]]ren... jartzen duen lekuan [[Commons:File:{{PAGENAME}}|deskribapen orria]]ren... jarri beharko luke. Edo hori uste dut, ez baitut probarik egiteko aukera izan. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:19, 4 Otsaila 2010 (UTC)
ZE ondo! Hilabeteak eman ditut ikusten beste ingelerazko hori eta jakin gabe nondik aldatzen zen! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:24, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Agintarien mapa

Kaixo! Beno, batzuek agian ikusi duzue jada, egun hauetan saiakera nahiko egiten egon naizelako. Kontua da ingelerazko urteen artikuluetan badute beste artikulu bat agintariak X urtean izenekoa. Uste dut horrela beste 2500 artikulu sortzeko aukera dagoela, baina, era berean, nahiko fortzatu gera daitekeela. Horregatik pentsatu dut ideia ona izan daitekeela datu horiek momentuz urteen artikuluan txertatzea. Hau da, 1567ko Agintariak sortu beharrean 1567#Agintariak atala sortzea.

Horretarako pentsatu nuen ere zerrenda bat baino zerbait bisuala hobea zela. Orain guztiok dakigu non dagoen Errusia, baina 1243ko Afrikako ez dakit zein herri zein zen jakitea zaila izaten da. Horregatik mapa batean kokatzea bururatu zitzaidan. Eta mapa hori egin eta bot batekin urte guztietan sartu dut (1etik 2010era). Orain egin behar den bakarra da places= jartzen duen lekuan agintariak ezartzea. Hori egiteko beste txantiloi bat erabiltzen da. Txantiloi horrek egiten duena da, interes teknikoa dutenentzat {{Kokapen mapa~}} txantiloiaren moldaketa bat. Arazo bat du: bana sortu behar da herrialde bakoitzarekin. Saiatu nintzen sinplifikatzen txantiloi bakarrean baina antza konplexua da txantiloi baten barruan beste txantiloi bat irakurtzea. Beraz banaka joan beharko gara sortzen. Egin ditut frogak batzuekin eta, adibidez {{Agintaria Errusia}} erabili dut Errusiar Inperioaren tsar guztiak ezartzeko. Ondo geratzen dela uste dut.

Orain egin beharrekoa, beraz, nahi duenka agintariak jartzen joatea da. Ni agintaldi luzeak izan dituztenekin hasi naiz, errazagoa baita eduki hori sartzea bot bat erabilita. Bot bat dutenentzat metodoa sinplea da. Pywikipedia erabiltzen baduzue honakoa da egin behar dena:

python replace.py -start:306 -transcludes:Agintari_mapa "places=" "places=\n{{Agintaria Bizantzio|izena=Konstantino I.a Handia}}"

Honek 306tik guk gelditzeko esaten diogun arte (eskuz egin behar da eta, kasu honetan Bizantziar_agintariak artikuluan esaten den bezala 337. urterarte egin behar da hau. Horrela pixkanaka-pixkanaka leku batzuetakoak txertatzen joan gaitezke. Boten laguntzaz hau erraz egiten da, baina agintaldi motza dutenekin zailagoa da bot batekin egitea eskuz egitea baino.

Emaitzak ikusteko urteren bat hartu dezakezue, adibidez 1974 eta ikusi. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:49, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Oso ideia ona iruditzen zait! Nik ez dakit parte hartuko dudan, ze botak eta pythonak ez ditut betere menperatzen... Hala ere, nik ikur arraro bat ikusten dut banderatxoaren ondoan. Normala ala da? Bertan sakatu behar dut artikulua ikusteko... Agian erraxagoa izango litzateke banderatxoan bertan sakatzea agintaria ikusteko. --josugoni (erantzun hemen) 14:27, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Jarri dudan ikurra banderatxo txiki bat da. Agian mundu guztiak ez du ikusten, baina nik uste dut baietz. Banderan bertan klik egitea zailagoa da, irudietan klikatzea eta irudia ez den zerbaitera joateak kode nahiko eskatzen duelako. Pentsatu nuen → edo horrelako zerbait jartzea, baina bandera aurkitzean egokiago iruditu zitzaidan. Hala ere norbaitek beste soluziorik aurkitzen badu, alda dezala, noski! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:02, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Ez da horrenbeste kode gehitu behar. Gainera batetik jartzen duzuna bestetik kentzen duzu. Zure sinaduran adibidez:
  • [[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Lankide eztabaida:Theklan|ezt]][[Irudi:Icons-mini-comment new.gif|Eztabaida|18px]] · [[Aparteko:Emailuser/Theklan|@]] [[Irudi:Mail-closed.svg|18px|E-maila]]
jartzen du eta emaitza: Theklan · eztEztabaida · @ E-maila. Irudietan loturak jarriz:
  • [[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|link=Lankide eztabaida:Theklan|Eztabaida|18px]] · [[Fitxategi:Mail-closed.svg|link=Berezi:LankideEmaila/Theklan|18px|E-maila]]
eta emaitza: Theklan · Eztabaida · E-maila
|link= parametroa gehitu behar da fitxategian eta nahiko. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:16, 7 Otsaila 2010 (UTC)
:O Ikaragarri erraza da! Egingo ditut froga batzuk ea zelan ateratzen den. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:19, 7 Otsaila 2010 (UTC)
:( Azkarregi hitz egin dut. Arazoa da ez dugula {{Agintaria Bizantzio}} aldatu behar, baizik eta orokorragoa den {{Kokapen mapa~}}. Bertan aldaketak egitea posible da, baina txantiloi hori beste batzuetan erabiltzen denez ezin dugu dena izorratu. Soluziorik? Agian bertan {{#if:}} motako zerbait sartzea "link" parametroa sartzen denerako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:22, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Egia esan, hori da gauzak zail egitea hori... Herrialde bakoitzeko txantiloi bat sortu behar da? Bizantzio, Errusia...? Ba arazoak emango ditu.

Parte batetik txantiloi kopurua. Gauza ez da gaur egungo herrialde bakoitzeko txantiloi bat sortzea (300 edo?), historiaren aldiune bakoitzean existitu den estatu/eskualde... bakoitzaren txantiloia sortu beharko litzateke. Sentitzen dut baina ezinezkoa. Eta hau ez da adidasen publizitatea.

Bestetik bandera kopurua estatu/eskualde... kopurua baino handiagoa dela. Zenbat bandera izan ditu Espainiak? Baliteke urtetik urtera aldatu behar izatea. Arazo txiki dela pentsatuko duzue baina benetan oso larria da. 1500 urtean gaur egungo bandera jartzea... Wikipedian...

Ez nuen ilusioa kentzea nahi baina arazo pila bat nabari ditut. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:56, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Horregatik sortu behar da bat bakoitzarentzat, hiriburua ere ez delako berdina izan beti. Orain Bizantzioarenak egiten nago, banderatxo batekin (Ekialdeko Inperioa artikuluetan agertzen dena). Zesarrentzat ere beste bat sortu beharko da eta SPQR izango da. Espainiako hiriburua ez da beti Madrilen egon, eta hori ere aldatu behar da, bakoitzean bana sortuz. Banderarekin berdina. Francoren agintaldikoa egina dago. Bertan bandera bat dago (1939tik 1977ra ofiziala izan zena) eta horrek balio du Francoren agintaldi osorako eta hurrengo bi urtetarako. Gero aldatu behar da eta txantiloian bandera aldatu. Ez da hain ezinezkoa... beraz metodorik sinpleena da. Beste aukera zen (eta ez du funtzionatzen) SWITCH parametroak erabiltzen zituen txantiloi bat erabiltzea eta bertan parametro bakoitzarekin koordenatu joko bat eta bandera bat sortzea zen. Baina horrek ez du funtzionatzen, esan bezala, hiru txantiloi baino gehiago txertatu behar dituelako. Momentuz emaitza ona ematen dago, eta Errusiako bandera berdina izan da 1700tapikotik gaur egun arte SESB garaian ezik. Eta horrena ere sortu dut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:00, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Badirudi definitiboa dela ez dagoela metodo oso sinplerik. Saiatu naiz {{Kokapen mapa~}}ren barruan #SWITCH erabiltzen eta ez dut lortu funtzionatzea. Beraz momentuz metodorik errazena aro bakoitzarekin sortzen jarraitzea da. Bestetik {{Agintari mapa}} txantiloia kentzen nabil eta bertako kodea txertatzen. Badakit horrela lana bikoiztea dela eta datu gehiago jartzen ditugula, baina badirudi muga tekniko bat dagoela bata bestearen barnean txertatu daitezkeen txantiloien artean. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:47, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Ziur nolabait lana gutxitu, denbora aurreztu eta txantiloi kopurua mugatu daitekeela. Ez dudanez funtzionamendua goitik behera ulertzen banderekin hasiko naiz eta ea apurka-apurka zerbaitetan laguntzen dudan. Prototipo bat egiten ari naiz eta zuri (Theklan) esan dizudan bezala abantailak izango ditu, oraingo metodoa asko hobetu baitaiteke. --Inorbez(erantzunak hemen) 22:24, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Itxoin, prototipoa egiten hasi aurretik esango dizut nola egingo nuke. Kontua da orain dugun sistemarekin {{EH}}k adibidez Txantiloi:EH sortzen du, deitzen duela {{EH bandera}} txantiloia. Hau da, Txantiloi:EH bandera eskatzen du. Egin beharko genukeena da {{#if:{{{aldaera}}}| {{{aldaera}}}}} motako zerbait sartzea litzateke. Eta hori txertatzea honela: {{{{{1}}} bandera{{#if:{{{aldaera}}}| {{{aldaera}}}}}. Honela sortu behar direnak aldaera horiek dira. Nik esaten badiot {{ESP}} bandera aldatu beharko luke nonbaitek {{ESP bandera Frankismoa}} eskatzen duelako. Zer irabazten dugu honekin? Nik puntua jarri nahi badut ezin dudala erabili {{ESP}} zuzenean, baizik eta {{{{{1}}} bandera{{#if:{{{aldaera}}}| {{{aldaera}}}}}.
Ulertzen duzu ideia? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:33, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Eta pentsatzen jarrita... oso erraza da guztietan goiko IF hori sartzea bot batekin. Egingo al dut? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:39, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Azalpen luzeago bat, mesedez? --Inorbez(erantzunak hemen) 22:42, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Ez dakit posible izango dudan lehen baino luzeago egitea. Beno, orain egiten duguna hau da. {{USA}} jartzen dugunean beti agertzen da Txantiloi:USA. Honek egiten duena da {{Banderatxo}} deitu. Izatez {{Banderatxo|USA}} jarriko banu berdina lortuko nuke, begira Txantiloi:Banderatxo. Eta zer egiten du? Ba deitzen du [[Fitxategi:{{USA Bandera}}|...]] eta horren emaitza sartzen du. Hau da, hiru pausotan lortzen dugu gure {{USA}} bilakatzea beti irudi bera. Agian metodo sinpleagoa bazegoen, baina honetan guztia bideratzen dugu txantiloi berdinera berak operazioak egin ditzan. Lehen ez zen horrela eta banderatxo bakoitzak bere banderaikur propioa zuen. Hori nahiko liosoa zen mantenuari begira.

Beraz egin behar duguna banderako irudia aldatu nahi badugu da [[Fitxategi:{{USA Bandera}}]] deitu beharrean [[Fitxategi:{{USA Bandera "garaia"}}]] deitzea litzateke. Hau da, garai bakoitzerako bandera ezberdin bat egon dadin. Ez badugu ezer jartzen ba oraingoa aterako litzateke. Baina suposatzen dut 1917an bandera ezberdina zela. Beraz "epeak" zehaztu beharko genituzke. Hau da, noiz aldatu den bakoitzaren bandera. Lehengo adibidean Frankismoa jartzen nizun, edo izan daiteke bestela 1939-1977 jartzea aldagai bezala. Horrek berdin dio. Ideia da nonbaitek definitu behar dugula garai edo aldagai hori. Eta horretarako lekurik hoberena {{banderatxo}} bertan bigarren faktore bat sartzea litzateke, aldaera deitu ahal duguna. Modu honetan nik esaten badiot {{USA|1777}} egin behar duena da {{{1}}} faktorea dena USA horretaz gain {{{2}}} faktorea den 1777 hartu eta aldaera=1977 bezala sartu. Honela izango dugu existitzen ez den {{USA bandera 1777}} izeneko txantiloi bat. Orain egin behar dugun bakarra da hori sortu eta US flag 13 stars – Betsy Ross.svg jartzea da. Eta horrela epe bakoitzarekin. Soluzio sinplea dela uste dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:58, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Bale, ulertu dut; baina ingelesak beraien Wikipedian pausu bat harago doaz. Zure soluzioarekin esango nuke erdian geratzen garela, txantiloi kopurua handia baita (bandera bakoitzeko txantiloi bat). en:Wikipedia:WikiProject Flag Template irakurrita informazio asko eskuratu dezakezu baina beraien metodoaren laburpen bat egingo dizut. Espainiaren adibidearekin.
Banderak jartzeko hiru pausu ematen dira:
  1. {{flag|Spain}} idaztean en:Template:Country data Spain deitzen du. Hau da, "flag"-en parametroa "Country data " bezela dago. Flag/flagicon eta horrelako txantiloiak birzuzentzaile bezala ulertu daitezke, herrialde bakoitzaren banderari buruzko datu-basera eramanez.
  2. Behin en:Template:Country data Spain-n, esan daiteke luzatu egiten dela: {{country data Spain | country flag2 | variant = | size = | name = Spain}}. Badirudi ez duela abantailarik baina {{flag|Spain}} kode sinplearen ordez {{flag|Spain|1939|name=España}} erabili izan bagenu orduan ikusten da, ez? Zuk esandakoarekin momentu honetan {{SPA bandera 1939}} bezalako txantiloi bat sortu beharko genuke; enWikipedian ez.
  3. Gero {{country flag2 | alias = Spain | flag alias = Flag of Spain.svg | name = Spain}} -ra aldatzen da. Hau ja irudiarekin lotzeko prest dago.
  4. Emaitza <span class="flagicon">[[File:Flag of Spain.svg|22x20px|border |alt=|link=]] </span>[[Spain|Spain]] da:  Spain.
Ez nahiz ondo azaldu, badakit. Ordu hauek ez dira honenak eta berandu egiten ari zait (zaigu). Egia esan tripak nahiko konplexuak dira baina erabiltzailearen ikuspuntutik ez dago gauza errazago eta ekonomikoagorik. Ingelesek egindakoak pila bat xehetasun ditu (irudian klikatzeko aukerarik ez izatea horrela nahi izan ezik...) eta beraien esperientziaz baliatu beharko ginateke. Gauza bakar batez bakarrik damutzen omen dira: "country" hitza erabiltzea txantiloietan, guztiak ez baitira herrialdeak. Bihar gehiago. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:25, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Bale, ulertzen dut... baina hori egiteko gure sistema osoa aldatu beharko genuke eta hori, esperientziagatik diotsut... lan handia da! Nire soluzioa ez da oso ezberdina eta horrela sortu ahal ditugu "on demand". Hau da, behar direnean jarri eta kitto. Ez dakit, agian ez da oso elegantea, baina ez da oso korapilotsua aldaketa. Berez {{ESP}} txantiloiak jada egin dut egin beharreko aldaketa. Orain garaia= horiek definitu behar dira, bakoitzaren bandera zein den jarrita. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:46, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Garapen pixka bat egin ondoren Espainiako adibide batzuk egin ditut. Emaitza nahiko ona da eta oso kode gutxi aldatu beharko genuke, guztia herrialdearen txantiloian. Kode hauek sartuta, emaitzak honakoak dira:

<code>
*{{ESP}}
*{{ESP|1}}
*{{ESP|garaia=Errepublika}}
*{{ESP|1|garaia=Errepublika}}
*{{ESP|1|Espainiako Bigarren Errepublika}}
</code>

Egiten duena da {{ESP banderak}} izeneko txantiloia deitu. Bertan SWITCH batekin zehaztu daitezke nahi haina aukera ezberdin. Izena guk jartzen diogu, azken adibidean ikusten den bezala. Hori bai, izen hori ez badago definituta, orduan ez da ondo agertuko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:54, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Era berean sistema ondo doa {{Agintaria ESP}} erabilita. Bertan eskaera ere egiten da eta 2010 artikuluan froga eginda ondo atera da. Ez ditut aldaketa gehiago eginda jendeak aldaketa egitea ondo deritzola esan arte. Berandu delako batetik, eta kontsentsua lortzearren bestetik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 01:05, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Theklanen proposamenarekin ados. Ezin dugu orain dugun sistematik ingelesezko wikipediako sistemara pasa, arazoa handia delako. Txantiloia asko (adibidez, {{geografia zirriborroa}}, {{biografia zirriborroa}}, etab.) oraingo sistemaren menpe daude eta banderen sistema goitik behera aldatzen badugu, dena pikutara.--An13sa 10:47, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Beno, ba orduan bota jarriko dut lanean guztietan sistema aldatzeko. Eta gero ikusiko dugu nola egiten ditugu orrialde guztiak eta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:15, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dago inolako arazorik. Nik diodan bezala sistema biak aldi berean egon baitaitezke aldaketa egin arte. Beste gauza bat da zuok nahi ez izatea. Gauza batzuetarako bot-ak segituan jarriko zenituzkete eta beste batzuetan... Eta arrazoi oso sendoekin. Zergatik oinarritu guztia ISO kodeetan? Ezagutzen al duzue Alemaniarena? Eta Bizantzio? Txantiloi kopurua handiegia da gauza konkretu bat egiteko.
enWikipediako modua erabiltzea nahi ez baduzue ez esan zaila dela. Aldaketa egiten diren bitartean sistema biak izan ditzakegu (ziur nago). Eta norbaitek ez badu nik bezala pentsatzen eztabaida hemen bukatu da, ez baitut gehiago defendatuko. Ingelesezko metodoa ez erabiltzea erabakitzen baduzue argi geratu dadila ni aurka nagoela. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:44, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Aber, ez jarri horrela. Metodo hori aurrera eramatea oso zaila iruditzen zait. Aldaketa kopurua izugarria da, nire ustetan. Hori bai, garatzen baldin bagoaz iritsi daiteke momentu bat non orain artekoak zaharkituta geratzen diren eta bestearen alde egiten dugun (dudan kasu honetan, baina guztiok hartu beharreko erabakia da). Momentu honetan dagonea da lehengo sistemari ingelerazkoan erabiltzen dutenaren zati bat egokitu ahal diogula. Gainera ez dugu zertan guztia ISO kodeak erabilita egin behar. Baditugu leku batzuk ez dutela ISO koderik guk sortu dugun banderarako, eta ez da ezer gertatzen. Hori bai, aldaketa osoa egiten bada kontutan hartu behar da beste hainbat txantiloik erabiltzen dutela orain artekotan dugun informazioa, beraz ezin dela dena hankaz gora utzi. Trantsizioa egiten hasteko ideiarik bai? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:22, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Gauza da ingelesezko wikiko sistema erabiltzen ahsten bagara, txantiloi asko pikutara joan direla ({{geografia zirriborroa}} adibidez. Orain arte {{EH nongo}} erabiltzen genuen txantiloi hortarako eta dena hankaz gora jarri beharko da. Theklanek proposatutako modifikazioarekin herrialde bakoitzerako txantiloi bat sortu beharko da, hori bai, baina ingelesezko wikiko metodoa erabiltzen badugu herrialde bakoitzarentzako biografia txantiloiak, geografia txantiloiak sortu beharko ditugu (adibidez geografia zirriborroetarako ikus [1]).--An13sa 14:43, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dut uste horrela denik. Berez {{EH nongo}} erabiltzen jarraitu daiteke, horiek ezabatu gabe. Hau da, zuzenean txantiloia txertatu. Nik uste posible dela. Hori bai, gauza asko begiratu beharko da zein eragin izango dituen jakiteko. Hala ere en:wpko sistema nahiko ona da, guztia metatzen duelako leku bakar batean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:09, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Ez nuen nire mezu horrekin sentimendu hori espresatzea nahi :-) Nire aldetik ez dut argumentu gehiago ideia hori defendatzen jarraitzeko. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:39, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Beno, ba emango dizut arrazoi on bat, eta pisuzkoa. Orain dugun sistemarekin ez dira automatikoak izena eta izana. Hau da, nik errepublika, espainiako errepublika... jartzen baditut {{ESP}} txantiloian bandera ondo agertzen da, baina izena nik ezarri behar diot eta hau ez da zertan izan behar "benetazko izena". Behin datubasea sortuta askoz hobe da benetako izena atera ahal izatea. Bestetik oraingo sistemarekin gauza asko eskuz egin behar dira, adibidez dokumentazioa. Ingelerazkoan ez dakit nola egiten dute, baina badirudi automatizatuago dagoela hori. Baina... gurean hobea da txantiloiaren sinpletasuna eta kudeaketa sistema. Gainera ez ditugu zirriborro txantiloi infinitu sortu behar. Ez dakit, baditu alde onak eta txarrak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:55, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Erraztasuna {{ESP}} erabiltzea bada {{bandera|Espainia}}-ren ordez emaitza berdina lortzeko esan behar dut ingelesezko sistemak ere {{ESP}} bezalako txantiloiak baimentzen dituela. Baita erabili ere. Ez dut esan ezta esango {{ESP}} bezalako txantiloiak gaizki daudenik, baina orain dauden moduan gaizki daude. Ez ginateke horietan oinarritu beharko.
Txantiloien sinpletasuna eta kudeaketa sistemaren inguruan. Niretzako beraiena hobea da diferentziarekin. Dena normalizatua eta automatizatua izatearen abantailak ezin dira alderatu. Bot-ekin lan egiten duzuenok nik baino hobeto jakin beharko zenukete normaletik irteten den zerbait aldatzeak dakarren nekea. Momentu honetan 50.000 artikulu ditugu eta suposatuz artikulu kopuruak sistema honekin lotutako aldaketak egiterakoan eragina duela (artikulu guztiek ez dute banderarik erabiltzen baina proportzio bat egongo da) ez dakit zergatik itxaron behar den 70.000 edo 100.000 izan arte zerbait egiteko.
Gomendatzen dizuet berriz en:Wikipedia:WikiProject Flag Template orritik pasatzea. Bertan uler daiteke zergatik egiten duten horrela eta ez honela, zergatik hau eta ez ha. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:30, 9 Otsaila 2010 (UTC)

Euskarazko Wikipediako azal berria

Gabon. Hau ahaztu gabe Euskarazko Wikipediaren Azal Berriaren inguruko eztabaida oraindik dantzan dagoela berri eman eta denoi oroitarazteko mezua da.
--Euskalduna esaidak hemen 01:46 2010eko otsailaren 9a (UTC)