Tortura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t robota Erantsia: ta:சித்ரவதை
71. lerroa: 71. lerroa:
[[sl:Mučenje]]
[[sl:Mučenje]]
[[sv:Tortyr]]
[[sv:Tortyr]]
[[ta:சித்ரவதை]]
[[tr:İşkence]]
[[tr:İşkence]]
[[uk:Тортури]]
[[uk:Тортури]]

12:09, 15 otsaila 2010ko berrikusketa

Inkisizioa homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.

Tortura gizaki edo animalia bati nahitazko kalte fisiko edota psikologikoa eragitea da.

Helburu desberdinak izan baditzake ere, biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzeko erabili ohi da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izan daitezke.

Torturaren bidez lortzen den oinazea forma desberdinen bidez lor daiteke. Oinaze fisikoa hainbat modutara lor daiteke, esaterako: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, etab. Oinaze psikologikoari dagokionez, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira.

Tortura Euskal Herrian

Euskal Herriko testuinguru gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira trantsizio garaiaz geroztik. 1980ko hamarkadan, euskal gizartean oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, ETAren eta Komando Autonomoetako kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. Mikel Zabaltza gazte orbaiztarraren kasua ezaguna izan zen, Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen Bidasoa ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen ura zela eta, besteren artean[1][2][3].

1981eko otsailaren 13an Joxe Arregi Izagirre etakidea hil zen Madrilgo (Espainia) ospitale batean, jasotako torturen ondorioz[4]. Hiltzear zegoela, Oso latza izan da esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden PCE (r)-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek Torturaren aurkako eguntzat dute otsailaren 13a[5].

1980ko hamarkadatik aurrera, ETAri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, Lege antiterrorista gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "terrorismo" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte[6]. Lege hau nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako"[7][8]. Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, ezker abertzaleko edota beste sektore batzuetako lagunei (Egunkaria egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.

1990eko eta 2000ko hamarkadan ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ezagunen artan, Unai Romano gasteiztarraren kasua dago[9]. Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romaren aurka ekin zuten. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren kasua ere aipagarria da[10]. Kasu honetan, Otamendi inkomunikazio egoeratik etera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen Goardia Zibilak torturatu zuela.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tortura

Txantiloi:NA lotura