Bermeoko portua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa: 9. lerroa:
[[XIV. mende|XIV.]]-[[XV. mende]]tik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen.
[[XIV. mende|XIV.]]-[[XV. mende]]tik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen.


[[Fitxategi:Bermeoko portu zaharra.jpg|thumb|center|700px|Bermeoko portu zaharra, egun kirol portua dena]]
{{irudi zabala|Bermeoko portu zaharra Euskal Herria.JPG|1500px|Bermeoko portu zaharraren panoramika, egun kirol portua dena.}}


== Arrantza portua ==
== Arrantza portua ==

00:46, 19 otsaila 2010ko berrikusketa

Bermeoko portua

Bermeoko portua Bizkaiko arrantza kaia da, Euskal Herriko garrantzitsuena dena baxurako jarduerari dagokionez, alturarako handiena Ondarroakoa izanda.

Halaber, Bermeok merkataritza eta kirol kaia ere badauzka.

Historia

Erdi Aroan sortu zuten, arrantza eta merkataritza lanak batera eginez.

XIV.-XV. mendetik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen.

Bermeoko portu zaharraren panoramika, egun kirol portua dena.
Bermeoko portu zaharraren panoramika, egun kirol portua dena.

Arrantza portua

Bermeoko portua

1999an 13.788 tona harrapatu zituzten, hegaluzea, bokarta, berdela eta sardina nagusiki.

Flotari dagokionez, baxurako 92 itsasontzi ditu, 772 marinelekin. Bestela, 27 atunari izoztaile dauzka, 616 marinelekin.

Itsas-langileak San Pedro Arrantzale Kofradian biltzen dira. Bi elur fabrika ditu eta hiru izoztegi. Bederatzi enpresa esportatzaile eta zazpi kontserba fabrika ditu.

Bestela, hiru elkarte nagusi nabarmentzen dira: Atunetarako izotzontziena, Legatzetarako ontziena eta Bermeoko ontzien jabeena.

Merkataritza portuak

Bermeoko merkataritza portua

Xixili eta Erroxape dira, ia 65.000 metro karratu hartzen dutenak. 1999an 397.923 tona mugitu zituzten ia 300 itsasontzien artean.

Gai nagusiak siderurgikoak, aluminioa, paper-bobinak eta eskaiola plakak dira.

Kirol portua

Bermeoko portu zaharrean kokatzen da eta 2006. urteko maitzerako egin zen. 300 atrakaleku inguru du.

Olatu horma

Portuko sarrera babesteko 800 metro inguruko olatu horma dago. 2007ko abenduaren 10an denborale handi baten ondorioz itsasoaren indarrak hautsi egin du olatu horma portuko beste gauzen artean, azkeneko 60 metroko horma eraitsiz.

Argazki galeria

Ikus, gainera

Kanpo loturak