Wikipedia:HotCat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:HotCat.png|500px|thumb|HotCat gadget-a inplementatuta duen erabiltzaile baten [[interfaze]]aren xehetasuna.]]
[[Irudi:HotCat.png|500px|thumb|HotCat gadget-a inplementatuta duen erabiltzaile baten [[interfaze]]aren xehetasuna.]]


'''HotCat''' [[Wikipedia]]rako garatu den script-a da, kategoriak azkar gehitzea, ezabatzea edo ordezkatzea ahalbidetzen duena.
'''HotCat''' [[MediaWiki]] izeneko [[wiki]]rako garatu den script-a da, kategoriak azkar gehitzea, ezabatzea edo ordezkatzea ahalbidetzen duena. Hainbat [[Wikipedia]]tan erabili ohi da.


== Historia ==
== Historia ==

17:01, 21 otsaila 2010ko berrikusketa

HotCat gadget-a inplementatuta duen erabiltzaile baten interfazearen xehetasuna.

HotCat MediaWiki izeneko wikirako garatu den script-a da, kategoriak azkar gehitzea, ezabatzea edo ordezkatzea ahalbidetzen duena. Hainbat Wikipediatan erabili ohi da.

Historia

HotCat gadget-a jatorriz Wikimedia Commons proiekturako garatu zuen Magnus Manskek. Commons-eko Java-kodea hemen dago ikusgai. Euskarazko Wikipedian erabiltzen dena —2010ean inplementatua—, berriz, hemen.

Instalazioa

Gadget gisa erabiltzeko, hobespen orria aldatu beharra dago. Bertan, "Aldatzeko gadgetak" atalean dagoen "HotCat"-i dagokion kutxa markatu egin behar da, ondoren "Hobespenak gorde" botoia sakatuz aldaketak burutzeko.

Erabilera

HotCat script-arekin agertzen diren ikurrak.

Behin gadget-a aktibatuz gero, artikuluen behealdean hurrengo ikurrak agertuko dira:

  • (-): Ikur horrekin kategoriak ezabatu egiten dira.
  • (±): Ikur horrekin kategoriak ordezkatu egiten dira.
  • (+): Ikur horrekin kategoriak gehitu egiten dira.