Gartzia V.a Ramiritz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
70. lerroa: 70. lerroa:
[[nl:García IV van Navarra]]
[[nl:García IV van Navarra]]
[[pl:Garcia IV Odnowiciel]]
[[pl:Garcia IV Odnowiciel]]
[[pt:García Ramírez de Pamplona]]
[[pt:Garcia Ramires de Pamplona]]
[[sv:Garcia VI av Navarra]]
[[sv:Garcia VI av Navarra]]

21:25, 22 otsaila 2010ko berrikusketa

Gartzia V.aren estatua, Iruñean (1750-53).

Gartzia V.a, ezizenez «Berrezarlea», (? - † Lorka, 1150ko azaroaren 21), Iruñeko erregea (1134-1150) zen.

Erregealdia

Nafarroako handiki eta apezpikuek errege aukeratua zen, Alfontso I.a Batailatzailearen testamenduaren xedapenei men ez egiteko.

Aita Ramiro Antso, Monzon eta Logroñoko Jauna, eta ama Kristina Rodriguez Diaz Vivarrekoa, El Ciden alaba, zituen.

Antso IV.a Peñalengoa hil zenetik Alfontso I.a Bataiatzailea hil zenera Nafarroa eta Aragoiko erresumak batera gobernatuak izan baziren ere, banatzeko proposamena egin zuten handikiek, aita Ramiro Antso Aragoiko erregea izatea eta Gartzia semea, berriz, Nafarroakoa. Biek erresuma bana bazuten ere, bien artean Ramiro da nagusia.

Alfontso VII.a Leongoa Zaragozara sartu eta aragoarrek basailutza egin zutenean, erresuma bien arteko banaketa areagotu zen, Antso III.aren feudo baziren ere.

1137an Gartziak Alfontso I.a Portugalgoa kidetu eta, basailutza egina bazuen ere, Alfontso VII.a Leongoaren aurka egin zuten. Bakea 1139 eta 1140 artean sinatu zuten.

Nafarrek 1146an Tauste okupatu zuten, baina Alfontso VII.a Leongoak erresuma bien arteko epailearena egin zuen.

1144an alargun gelditu eta gero, Alfontso VII.a Leongoaren alaba zen Urraka ezkondu zuen. Hortik aurrera, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Leon eta Gaztelako enperadorearekin senidetu ziren, era berean Ramon Berenguer koinatua zen. Denek Alfontso VII.a enperadorearen menpekotzat jo zuten.

Ordutik aurrera, Gartziak Alfontso VII.a Leongoa lagunduko du bere errekonkista kanpainetan. Esate baterako, 1147an Almeria okupatzera lagundu zuen.

1149an bake-ituna sinatu zuen Ramon Berenguerrekin. Hori zela eta, katalanak Blanka alaba ezkonduko zuen, Petronila Aragoikoaren senargaia bazen ere. Baina konpromisoa ez zen bete, Gartzia hil zelako. 1150ko azaroaren 21ean Lorkan hil zen, Lizarratik gertu. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

Ezkontzak eta seme-alabak

Gartzia V.a hiru aldiz ezkondu zen. Lehenik, errege titulua ez zuelarik, 1130 inguruan, ezkondu zen Margaritarekin, L'Aigleko jaunaren alabarekin. Margarita hil zen 1141eko maiatzaren 25an, hiru seme-alabak izan zituelarik:

Bigarren ezkontza 1144an izan zen Gaztelako Alfontso VII.a erregearen sasiko alaba zen Urrakarekin. Urraka 1189an hilko zen. Alaba bat izan zuten:

Hirugarrenez, Ganfreda Lopez ezkondu zuen.

Ikus, gainera

Bibliografia


Aurrekoa:

Alfontso I.a


Gartzia V.a
Nafarroako errege
(1134-1150)
Ondorengoa:

Antso VI.a